1.200 atleta arituko dira asteburu honetan Pamplona Arena Games lehiaketan: Nafarroako CrossFit lehiaketa ofizial garrantzitsuena da

1.200 atleta arituko dira asteburu honetan Pamplona Arena Games lehiaketan: Nafarroako CrossFit lehiaketa ofizial garrantzitsuena da
Iruñeko Udalak diruz lagundu duen ekitaldiak 5.000 lagun baino gehiago bilduko ditu Anaitasunan eta Ziudadelako lubanarroetan
Fitxategi
campeonato crossfit

 

1.200 atleta lehiatuko dira asteburu honetan Pamplona Arena Games lehiaketan: Nafarroako CrossFit lehiaketa ofizial garrantzitsuena. Iruñeko Udalak diruz lagundu duen ekitaldiak 5.000 lagun baino gehiago  bilduko ditu, eta atletak Anaitasuna pabilioian eta Ziudadelako lubanarroetan lehiatuko dira. 

Maider Beloki Kulturako, Jaietako, Hezkuntzako eta Kiroleko zinegotzi ordezkariak eta Aritz Iturmendi Velásquez ekitaldiaren antolatzaileen ordezkariak ekitaldia aurkeztu dute gaur goizeko prentsaurrekoan.  Aurtengo edizioan izen-emateen marka hautsi dute, 1.200 atletek izena eman baitute, hiru kategoria hauetan: amateurra (scaled), tartekoa eta profesionala (RX). Parte-hartzaileak lauko talde mistoetan arituko dira, eta beren trebetasunak diziplina hauetan erakutsiko dituzte: gimnastika, halterofilia, erresistentzia, potentzia eta koordinazioa.  Probetako bat uretakoa izanen da, eta erronka bakoitzari buruzko xehetasunak probak hasi baino ordu gutxi batzuk lehenago jakinaraziko dituzte.   

Aurten RX kategoriako irabazleendako saria 7.600 euro baino gehiagokoa izanen da, eta beste kategorietako talde hoberenek kirol-materiala jasoko dute. Gainera, ekitaldia Julian Iantzi aurkezle ospetsuak aurkeztuko du: Nafarroako telebistan aritu ohi da, El Conquistador del Fin del Mundo programa aurkezteagatik da famatua. Ekitaldia are inklusiboagoa izateko asmoz, Nai batuko da speakerren taldera, eta probak euskaraz komentatuko ditu. 

Sarrerak salgai daude dagoeneko Anaitasuna KKAEaren webgunean: bi eguneko bonuak 15 euroko kostua du, eta egun bateko sarrerak 8 euro balio du.  Joanen direnek hainbat marka izanen dituzte erakustokietan: besteak beste, Velites, Adidas eta Ruster markek kirol-ekipamenduko material berria erakutsiko dute.   Asteburuari amaiera bikaina emateko, igandean After Party bat ospatuko dute Zentral aretoan, eta bertan atletek eta ikusleek bizitako esperientzia partekatzen ahalko dute giro lasai eta dibertigarrian. 

Iruña eta Nafarroa aitzindariak izan dira Espainiako CrossFitean, egun 14 zentro ofizial baitaude, horietako bederatzi Iruñean eta Iruñerrian. Kirol hori izugarri hazi da eskualdean, eta argi dago interesa eta grina pizten dituela herritarrengan. Hazkunde horren eredu da Pamplona Arena Games lehiaketa, atleta eta zaleendako ezinbesteko ekitaldia baita urtero.   


EKITALDIAREN DATUAK

  • Data: 2025eko otsailaren 8an eta 9an

  • Tokia: Anaitasuna pabilioian eta Ziudadelako lubanarroetan

  • Parte-hartzaileak: 1.200 atleta, taldeka

  • Sariak: 7.600 euro baino gehiago eta kirol-materiala

  • Zenbat ikusle espero diren: 5.000 baino gehiago

  • Aurkezleak: Julian Iantzi, Nai eta Miguel Ferrero

  • After Partya: Zentral Aretoa

  • Sarrerak: Salgai https://eventos-anaitasuna.koobin.com/?Ev_id=13&idioma=EU&act=1 webgunean

    • Eguneko sarrera: 8 euro

    • 2 eguneko bonua: 15 euro

¿Te ha sido útil esta página?