12 emakumek diplomak jaso dituzte laneratzeko mentoretza programa baten hamargarren edizioan parte hartu ondoren

12 emakumek diplomak jaso dituzte laneratzeko mentoretza programa baten hamargarren edizioan parte hartu ondoren
Hamar urte horietan 133 emakumek jaso dute prestakuntza eta % 40ak baino gehiagok enplegua lortu dute 3 hilabete baino gutxiagoan
Irudia
Irudia
Irudia

12 emakumek gaur goizean jaso dituzte diplomak “Emakumeak laneratzeko mentoring-ikastaroa” osatzeagatik. Ekimen hori Iruñeko Udalak Nafarroako Emakume Enpresari eta Zuzendarien Elkartearekin (AMEDNA) lankidetzan egin du eta La Caixa Gizarte Ekintzarekin batera finantzatu da. Ikastaroa azaroan eta abenduan egin da Lanera Bideratzeko eta Gizarteratzeko Lantaldeak (EISOL) Arrotxapean dituen udal-lokaletan. Guztiak Iruñeko Udaleko Gizarte Ekintzako Alorreko Programen erabiltzaileak dira, eta ikastaroan lan-munduari berriz ekiteko gaitasun pertsonalak eta profesionalak landu dituzte.

Raúl Armendáriz, Gizarte Zerbitzuetako, Kiroleko eta Osasuneko zinegotzi ordezkariak, Cristina Sotro AMEDNAko lehendakariak eta Gema Navas Caixabankeko Iruñeko Negozio-arloko zuzendariak eman dituzte akreditazioak gaur goizean. Ekitaldia Iruñeko Udalaren Ingurumen Hezkuntzako Museoan (San Pedroko Monasterio Zaharraren k. z.g.) egin da.
Aurtengoa 2013an abiatu zen ekimenaren hamargarren edizioa da, Lanera Bideratzeko eta Gizarteratzeko Lantaldean hauteman zelako laneratzeko zailtasunak dituzten emakumeei arreta emateko gero eta premia handiagoa, 45 urtetik gorako gaitasun profesional (goi-mailako ikasketak) eta/edo pertsonal handiak zituzten horiei. Gizarteratzeko eta lanera bideratzeko ibilbideei modu berritzailean ekiteko modu bat da eta genero ikuspegi argiaz egiten da. Guztira, 133 emakumek jaso dute prestakuntza hori eta % 40ak baino gehiagok enplegua lortu dute 3 hilabete baino gutxiagoan. Halaber, % 12ak ikasketei berriro ekin edo ikasten hasi da, eta % 5ak autoenpleguko proiektuak garatu ditu.

Iruñeko Udalak gizarte-zerbitzuak erabiltzen dituzten emakumeen enplegagarritasuna eta laneratzea hobetzea ahalbidetzen duen proiektu horren alde egiten jarraitzeko asmoari eusten dio, laneratzeko beste erakunde batzuek egiten dutenaz argi eta garbi bereizten da, eta, beraz, baliabideak edo ekimenak ez bikoizteko aukera ematen du. Metodologia berritzailea eta jardunbide egokitzat hartzen den prestakuntza eskaintzen die langabezian dauden emakumeei, eta bestela nekez gertatuko liratekeen topaketa gertagaitzak eta sinergiak sustatzen ditu.

Hiru entitate koordinazioan
Amaitu berri den proiektuak hiru fase nagusi ditu. Prestakuntza-fasean, hainbat gairi heldu zaio: norberaren ezagutza, norberaren AMIA analisi bat nola egin, autoestimua eta automotibazioa, xede profesionala, lan-merkatua, gaitasun profesional baliodunak inguru dinamiko, global eta zalantzagarrietan. Bigarren fasean taldekako eta banakako coaching saioak egiten dira prestakuntza eta garapen pertsonala indartzeko. Hirugarren fasea mentoring fasea da, programari izena ematen dio eta bertan lan-ibilbide luzea duten AMEDNAko emakume enpresari eta zuzendariek mentoretzak egiten dituzte parte-hartzaileekin. 

Elkarte horrek berdintasuna sustatzen du, eskualdeko erakundeen ehunaren parte da, gizarte erantzukizunaren aldeko apustua egiten du eta gizarteratzeko eta laneratzeko zailtasunak dituzten emakume-talde bati merkatuaren nondik norakoak erakustea ahalbidetzen du. AMEDNA da coaching eta mentoring arloko jardueren arduraduna, eta elkarte horrek gauzatzen ditu enpleguaren bilaketa bultzatzen dituzten ekintzak.

‘La Caixa’ Gizarte Ekintzak hasieratik finantzatu du programa, hasiera baten % 100ean, eta azken urteotan partzialki Udalaren baterako finantzazioari esker. Iruñeko Udalak 6.000 euro jarriko ditu eta Udaleko Lanera Bideratzeko eta Gizarteratzeko Lantaldeak parte-hartzaileak hautatu eta laguntzen ditu.


EMAKUMEAK LANERATZEKO MENTORINGA ZUZENDARIAK ETA MENTOREAK.

Proiektuaren zuzendariak/koordinatzaileak

•    Susana Labiano, Amednako kudeatzailea, programaren zuzendaria eta mentoreen koodinatzailea
•    Sagrario Subirán, Iruñeko Udaleko EISOL/SMIL programako kidea

Aurtengo edizioko mentoreak

•    María José Blasco
•    Cecilia Wolluschek
•    Susana Frommknetch
•    Belén Hevia
•    Maite Pérez
•    Sussy García
•    Cecilia Wolluschek
•    Patricia Barbería
•    María Victoria Vidaurre
•    Concha Fernández
•    Maite Ruiz


 

¿Te ha sido útil esta página?