Herritarren partaidetzako esparruan aritzen diren irabazi-asmorik gabeko herritarren elkarte eta entitateei dirulaguntzak emateko deialdia ebatzi du Udalak, eta hori horrela, 115 elkarteri emanen die laguntza 126 proiektu egiteko, hots, iaz baino % 13 proiektu gehiagorako. Guztira, Udalak 500.000 euro banatu ditu, proiektu horiek aurten egin daitezen.
Deialdia bost epigrafetan banaturik zegoen, aurkeztutako proiektuen baldintza eta betekizunen arabera. Hori horrela, A epigrafeak elkarte, kolektibo eta entitateek auzoetako festak, jai herrikoiak edo izaera komunitarioko gizarte eta kultur ekitaldiak antolatze aldera aurkeztutako proiektuak hartzen zituen barne, auzoetan gizarte-sareak eta loturak sortzea jomugan. Horren barruan 19 proiektu lagundu dira diruz, guztira 91.812,66 euroz hornituak.
B epigrafearen barruan daude, ekintza berritzaileak martxan jarriz, proiektuei egokitutako teknologia garatuz eta gizarte-aldaketa ehun sozialetik aldatzeko praktika onak erabiliz, honako balio hauek bultzatuko dituzten jarduketa-proiektuak: gizarte-partaidetza; herritartasun aktiboak eta boluntario-lana; gizarte-ehunaren koordinazio eta sare-lana; tokian-tokiko bizilagun, talde eta elkarteen arteko informazioa eta komunikazioa, eta hedapena eta sentsibilizazioa. Epigrafe honekin bat zetozen 54 proiekturen artean banatu dira 265.236,57 euro.
Bestalde, C epigrafean bi motatako proiektuak laguntzen dira: alde batetik, herri-kultura sustatu, sortu eta hedatzen dituzten jarduerak, Nafarroako eta beste lurralde-komunitateen ordezkari diren entitateek aurkeztutakoak; eta, bestetik, partaidetza, harrera, sentsibilizazio, sustapen, sormen eta hedapeneko proiektu eta jarduerak, kultura- eta jatorri-aniztasuna sustatzekoak, elkarrizketa, elkarbizitza eta ezberdintasunaren errespeturako estrategia gisa. 44.886,19 euro banatu dira 19 proiekturen artean.
Azkenik, D epigrafean adinekoen parte-hartzea eta gizarte-ahalduntzea bultzatzen dituzten jarduketak jasotzen dira, hots, aisialdi-esparruan (gizarte eta kulturakoa, gizarte eta hezkuntzakoa eta gizarte eta komunitatekoa) adinekoen bizi-kalitatea eta ongizatea sustatzearen alde lan egiten duten entitate edo elkarteek aurkeztutako jarduerak, izan horiek puntualak edo iraunkorrak. 91.812,66 euro banatu dira hautatutako 30 proiekturen artean.
Lerro berria dirulaguntzetan
Azkenik, eta aurtengo berritasun gisa, E epigrafe bat txertatu zen, partaidetza eta gizartearen ahalduntzea sustatzearen aldeko prestakuntza-ekintzetarako, modu horretan deialdi bakar batean biltzeko Herritarren Partaidetzako Alorrak emandako dirulaguntzak. Prestakuntza-ekintza horiek honako helburu hauek betetzera bideratuak izan behar zuten: herritarren partaidetzari, gizarte-ehunari eta herritartasun aktiboari bultzada ematea; elkarte, gizarte-entitate eta tokiko garapenarekin engaiatutako herritarren arteko lankidetza-dinamikak sendotzea; hiriko hainbat gizarte-eragileri zuzendutako prozesuak garatzea partaidetzaren eta gizarte-ahalduntzearen arloan trebatzeko, eta herritar aktiboek, erakundeek eta gizarte-entitateek elkar hartuta hausnartzeko guneak sortzea. Lau elkartek 6.251,92 euro jaso dituzte.
Laburbilduz, aurreko bi urteetako deialdiekin alderatuta, gora egin dute A, B, C eta D epigrafeetan aplikatutako adierazle zuzentzaileak, % 11tik % 27ra doazela. Aurreko urteetan % 1 eta % 2 artean izaten ziren koefiziente horiek, 2018an izan ezik, orduan koefiziente murriztailea aplikatu baitzitzaion D epigrafeari. Bada, aurreko urteen aldean aurtengo koefizienteetan emandako gorakada horrek zenbait kausa ditu: batetik, dirulaguntzei oro har esleitutako guztizko kopuruak % 13 egin du behera 2018tik hona (565.000 eurotik 500.000ra igaro da); elkarteek aurreko deialdietan aurkeztutako jarduera-proiektuetarako eskatutakoak baino kopuru handiagoak eskatu dituzte, eta aurkeztu diren elkarteen eta proiektuen kopuruek gora egin dute (126 proiektu aurkeztu dira aurten eta 111 2018an, hots, % 13ko gorakada izan da).
Herritarren Partaidetzako Dirulaguntzak. Ebazpena
A epigrafea
- ERMITALDEA elkartea 3.628,04 €
- Donibaneko San Juan Xar Auzo Elkartea 3.286,88 €
- Etxabakoizko Auzo Elkartea 4.655,55 €
- Sanduzelaiko Kultur Koordinakundea 5.575,22 €
- Alde Zaharreko Jai Berri Jai Batzordea 9.727,10 €
- Kaskallueta Elkartea 1.679,27 €
- Mendillorriko Jai Batzordea 9.170,97 €
- Donibaneko Jai Batzordea 10.723,44 €
- Txantreako Errege Kabalkadaren Lagunen Kultur Elkartea 1.146,37 €
- Lezkairu Kultur Elkartea (ACL) 2.178,11 €
- Buztintxuriko Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa 710,75 €
- Iturramako Fuente del Hierro Kultur Ekimena 5.281,82 €
- Arrosadiko Kultur Koordinakundea 2.272,57 €
- Buztintxuriko Auzo Elkartea 6.673,26 €
- Irrintzi KKAE 880,41 €
- Azpilagañako Jai Batzordea 8.739,50 €
- Gartxot Konpartsa Elkartea 264,12 €
- Txantreako Jai Batzordea 13.800,48 €
- Buztintxureando Txuri Haur eta Gazte Elkartea 1.418,79 €
B epigrafea
- ELKARRI LAGUNTZA Elkartea 3.762,88 €
- Concapa-Nafarroako Ikasleen Gurasoen Federazio Katolikoa 2.616,01 €
- Patrón San Francisco Javier Nafarroako Alargunen Elkartea 1.067,52 €
- Guilaudban Kultur Elkartea 2.445,70 €
- Nafarroako Foro Sozial Iraunkorra Elkartea 1.048,16 €
- San Fermin Nafarroako Ehoziri-lanen egileen Elkartea 2.782,70 €
- Nafarroako Retina Elkartea 2.231,70 €
- Nafarroako Patchworkeko Elkartea 932,86 €
- Nafarroako Diabetikoen Elkartea (ANADI) 6.269,25 €
- Sanduzelaiko Berdintasunaren aldeko Elkartea 5.253,88 €
- Unzu Txiki Berri Elkartea 658,53 €
- Ezkaba Auzo Elkartea 4.296,49 €
- AFINA- Nafarroako Fibromalgiaren, Neke Kronikoaren Sindromearen eta Sentsibilitate Kimikoaren Sindromearen Elkartea 842,34 €
- FESTA-Los de Bronce Elkartea 2.445,70 €
- Eunate-Nafarroako Entzuteko Desgaitasuna dutenen Familien Elkartea 913,99 €
- Txantrea Mendi Taldea 5.707,45 €
- Saray Elkartea 4.891,39 €
- ANFAS 13.905,00 €
- Donibaneko Auzo Elkartea 16.374,28 €
- Mendialdea Auzo Elkartea 2.878,61 €
- Ermitagañako Auzo Elkartea 25.000,00 €
- COCEMFE Nafarroa 11.311,34 €
- Etxabakoizko G31 Auzo Elkartea 1.935,16 €
- ALCER-Nafarroako Giltzurruneko Gaixotasunen Kontrako Borrokarako Elkartea 3.057,12 €
- Nafarroako Alzheimer Gaixoen Senideen Elkartea 3.156,52 €
- Kaskallueta Elkartea 1.397,54 €
- Hiesaren Aurkako Nafarroako Batzorde Herritarra 9.442,48 €
- A.N.A.N.A.R.-Nuevo Amanecer Respirando Amiantoaren Nafarroako Elkartea 633,26 €
- Koine Aequalitas Fundazioa 3.817,38 €
- Azpilagañako Auzo Elkartea 6.339,15 €
- Garun-paralisiari laguntzeko Nafarroako elkartea 4.085,06 €
- ADACEN Fundazioa 1.702,99 €
- Iruñeko Parpailagileen Elkartea 209,63 €
- Armonía Errondalla Elkartea 1.783,17 €
- FUNDAPROS-Profesional Solidarioen Fundazioa 4.004,83 €
- Nafarroako Osasun Mentalerako Elkartea (ANASAPS) 14.185,03 €
- SARE Elkartea 11.180,32 €
- ACODIFNA-Desgaitasun Fisikoa dutenen Nafarroako Koordinakunde Elkartea 5.998,58 €
- Nafarroako Munduko Medikuak 16.959,75 €
- El Baluarte Elkartea 3.580,76 €
- Azpilagañako Jai Batzordea 947,71 €
- ASVONA- Nafarroako Boluntario Olinpikoen Elkartea 3.202,06 €
- Orreaga Fundazioa 4.834,35 €
- Nafarroako Fibrosi Kistikoaren Kontrako Elkartea 969,60 €
- Nafarroako Gaixotasun Neuromuskularren Elkartea 534,56 €
- Iruñeko Alde Zaharreko Alde Zaharra Elkartea 22.692,99 €
- FRIDA Elkartea 3.991,37 €
- Txantreako Jai Batzordea 1.589,70 €
- TRANSITÁNDONOS - El buen vivir 660,56 €
- Hazialdea 2.410,76 €
- ABIIME-Haur, Nerabe eta Familien Ongizate Integralerako Elkartea 6.288,93 €
- Gaztelan Fundazioa 4.732,37 €
- ANAMA-Nafarroako Emaginen Elkartea 628,89 €
- Buztintxureando Txuri Haur eta Gazte Elkartea 648,22 €
C epigrafea
- Nafarroako Kantabriaren Etxea Elkartea 2.900,87 €
- Nafarroako Gaztela eta Leonen Etxea 4.306,25 €
- Eskualde Etxeen Nafarroako Federazioa 2.006,10 €
- Nafarroako Valentziar Erkidegoaren Etxea 2.102,54 €
- Nafarroan bizi diren Kolonbiarren Elkartea (ASOCOLON) 1.278,12 €
- Nafarroako Aragoiren Etxea 2.197,70 €
- Iruñeko Lar Gallego-Nafarroako Galiziaren Etxea 2.288,29 €
- NABDA-Iruñeko Arabiar Kultur Elkartea 2.171,98 €
- Nido Guacho Tango eta Folklore Argentinarraren Elkartea 3.558,50 €
- Errefuxiatuak Martxan 2.212,01 €
- Nafarroako Extremaduraren etxea 1.327,92 €
- Kalinka Elkartea 1.854,34 €
- APROENA 5.928,20 €
- Inmigranteen Elkarteen Federazioa (FAIN) 3.319,79 €
- Nafarroako Rosa de Bulgaria Elkartea 1.183,27 €
- Txantreako Jai Batzordea 1.897,03 €
- Alpartagika Elkartea 2.290,26 €
- ASCRA-Renacer Andino Gizarte eta Kultur Elkartea 1.233,07 €
- Buztintxureando Txuri Haur eta Gazte Elkartea 829,95 €
D epigrafea
- Sanduzelaiko Erretiratuen eta Pentsiodunen Elkartea 6.809,41 €
- Azpilagañako Erretiratuen Elkartea 5.384,19 €
- Gure Lan Berri 2.624,10 €
- Artelan Artisau Lantegi Elkartea 1.029,09 €
- Nafarroako Parkinson Elkartea 1.394,34 €
- Trébol Eskulan Taldea 950,88 €
- Orvina 1200 Erretiratuen eta Pentsiodunen Kluba 2.562,02 €
- SUPPO Elkartea 391,05 €
- Yoar Erretirodunen eta Pentsiodunen Elkartea 10.489,31 €
- Iturramako Erretiratuen eta Pentsiodunen Elkartea 1.023,00 €
- Aitonak Mendizaleen Kluba Elkartea 11.196,46 €
- Grumatena Elkartea 1.809,14 €
- Ermitagañako eta Mendebaldeko Erretiratuen Elkartea 4.442,37 €
- El Roble Ibiltarien Elkartea 1.323,41 €
- San Cristóbal Erretiratuen Kluba 1.391,33 €
- Roncesvalles Alargunen Elkartea 1.732,92 €
- Sancho el Mayor Nafarroako Adinekoen Elkartea 1.622,94 €
- Oskia Erretiratuen eta Pentsiodunen Kluba 4.239,84 €
- Donibaneko San Juan Xar Auzo Elkartea 782,11 €
- San Frantzisko Erretiratuen Elkartea 1.265,57 €
- Padre Ciriano Adinekoendako Ikasgelak Elkartea 2.312,98 €
- Auzotegui Erretiratuen eta Pentsiodunen Elkartea 1.182,69 €
- Irubide Erretiratuen Kluba Elkartea 4.717,34 €
- Pico de Orhy Erretiratuen Elkartea 6.001,63 €
- El Salvador Erretiratuen Elkartea 5.112,51 €
- El Vergel Erretiratuen eta Pentsiodunen Elkartea 2.130,19 €
- Larrabide-Goroabe Erretiratuen Kluba 1.495,66 €
- San Pedro Erretiratuen Elkartea 1.370,94 €
- Apartamentu Babestuetako Elkartea 3.032,93 €
- ASONASE-Asociación Navarra por Sevillanas Elkartea 1.992,31 €
E epigrafea
- Koine Aequalitas Fundazioa 1.274,00 €
- Goizargi Doluan diren Senitartekoen eta Lagunen Elkartea 2.096,40 €
- Tximeleta Elkartea 1.683,47 €
- Iruñeko Alde Zaharreko Alde Zaharra Elkartea 1.198,05 €