010 telefono bidezko arreta-zerbitzuak eta Civivox sareak bihar (irailak 1, asteartea) ekinen diote ikasturtearen ohiko ordutegiari

010 telefono bidezko arreta-zerbitzuak eta Civivox sareak bihar (irailak 1, asteartea) ekinen diote ikasturtearen ohiko ordutegiari
Jendaurrean irekiko da berriz ere Zapatería kaleko 40an den erregistro osagarria, astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era.

Bihar, asteartean, irailak 1 duela, berriz ere helduko diote ohiko ordutegiari, hau da, neguko ordutegia izenekoari, zenbait udal-zerbitzuk, hala nola 010 telefonoak eta Civivox sareak. 010 arreta-telefonoaren kasuan, asteartetik aurrera, arreta eskainiko da, astelehenetik ostiralera, ordutegi jarraituan, 08:00etatik 19:00etara, eta larunbatetan, soilik goizez, 09:30etik 13:30era. 

Bihar ere, jendaurrean irekiko da Zapatería kaleko 40an  den erregistro osagarria, ohiko ordutegian, astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era. Hori horrela, www.pamplona.es erregistro telematikoaz gain, zabalik egonen dira Herritarren Arreta Bulegoa (Kondestablea, kale Nagusia 2) eta Descalzos 72ko, Iratxeko Monasterioaren 2ko eta Eslava 1eko erregistro osagarriak. Bakarrik segituko du itxita Armada etorbidearen 2koa, Udalak eraikina partekatzen duelako, eta horrek zailago egiten du osasun-segurtasuna kudeatzea.

Civivox sareak ere ohiko ordutegiari helduko dio berriz, uda igaro eta gero. Zazpi zentroek (Kondestablea, Mendillorri, Sanduzelai, Juslarrocha, Iturrama, Milagrosa eta Zabalgunea) azken hilabeteetako ordutegia handituko dute, eta egunean zehar ordu gehiago irekitzeaz gain, larunbatetan ere arreta emanen dute. Civivox zentroen ordutegia, datozen hilabeteetan, astelehenetik larunbaterakoa izanen da, 09:00etatik 14:00etara, goizez, eta 17:00etatik 22:00etara, arratsaldez. 
 

¿Te ha sido útil esta página?