010 Herritarrendako Arreta Zerbitzuaren erabiltzaileen % 98k zerbitzu hori erabiltzea gomendatzen du, eta 10etik 8,7 punturekin baloratzen dute

010 Herritarrendako Arreta Zerbitzuaren erabiltzaileen % 98k zerbitzu hori erabiltzea gomendatzen du, eta 10etik 8,7 punturekin baloratzen dute
Deitzen duenaren profila 46,6 urteko emakume iruindar batena da, unibertsitate ikasketak dituena eta lehen deian arreta jaso duena
Teléfono

 

010 Herritarrendako Arreta Zerbitzua 10etik 8,7 punturekin baloratzen dute erabiltzaileek, Hezkuntza, Herritarren Partaidetza eta Gazteriako zinegotzi ordezkari Fernando Sesmak gaur goizean Herritarren Aferen Batzordean aurkeztu duen ebaluazioarekin bat.
Alorrak Udalaren Estrategia Bulegoaren laguntzarekin egindako ikerketaren arabera, egokitzapena hizkuntzara atalari 8,8 puntu eman dizkiote; deia erantzun zuenari ulertzeko erraztasuna eta argitasuna atalari, 8,7 puntu; adeitasuna eta tratu pertsonala atalari, 8,6 puntu; deiaren arrazoia ebazteko eraginkortasuna atalari, 8,5; eta arretaren lastertasuna atalari, 8,2. Datuen laburpen gisa, deitu zutenen % 98k zerbitzua erabiltzea gomendatzen dute.
 

Udal-baliabidea komunikabideen bitartez eta “betidanik” ezagutzen dute
Inkestaren arabera, deitu zutenen % 57 emakumeak ziren (420), eta % 43, gizonak (315). Erabiltzaileen adina, batez beste, 46,6 urte da. Gehienek 40 eta 49 urte bitarte zituzten (% 29), 30 eta 39 urte bitarte (% 22), eta 50 eta 59 urte bitarte (% 21).

Udal-baliabide honen berri izan zuten telebista, irrati eta prentsaren bidez, udal-publizitatearen bitartez edo Udaleko beste zerbitzu batzuetatik bideratu zituztelako. Halaber aipagarria da “betidanik” ezagutzen dutela esaten dutenen portzentajea, % 80.
Balorazioa egiteaz gain, ebaluazioak xede zituen deiaren zioa ezagutzea eta udal-baliabidearen erabiltzaileen profila jakitea. Txostena egiteko erabilitako metodologia telefono-inkesta bat izan zen, 010 zerbitzuaren erabiltzaileak estatistikoki ordezkatzen dituen lagin bati egina. Zehazki, 735 elkarrizketa egin ziren, 17 galderako galdetegi baten bidez.

Deien ia erdiak informazioa jasotzeko egin ziren
010 telefonoa erabili zutenen % 44k urtean behin baino ez zuten deitu; % 40 bi eta lau bider bitarte, eta gainerako % 16a, bost aldiz edo gehiagotan. % 80k lehen deian jaso zuten arreta; % 16k bi aldiz deitu zuten; % 2k hiru aldiz, eta % 4k lau aldiz edo gehiagotan. 
Gehienetan, deiak informazioa eskatzeko (% 45) eta errolda-ziurtagiri eta -orriak eskatzeko (% 32,5) izan ziren. Gainerakoetan, oharpen, kexa edo iradokizunak (% 7), izen-emateak (% 3) eta ordainketak (% 2) egiteko ziren. Gestio gehienetarako (% 71) ez zen aldez aurretik hitzordua eskatu behar. Aldez aurretiko hitzordua behar zutenen artean, % 16k egunean lortu zuten, eta % 11k, geroago, egun 1 eta 5 bitarte. % 93ren iritziz, itxaroteko pea egokia zen.

Alde Zaharra dei gehien egiten dituen auzoa, eta kontsulten % 27 Iruñeaz kanpokoak
010a erabili zutenen % 73 Iruñean bizi ziren, eta % 27, kanpoan.  Iruñeko dei gehienak Alde Zaharretik egin ziren (% 15), eta ondoren, Arrotxapetik (% 12), Donibanetik (% 12), Iturramatik (% 8) eta II. Zabalgunetik (% 8). Horien atzetik geratu ziren Txantrea (% 7), Sanduzelai (% 6), Buztintxuri-Euntzetxiki, Milagrosa eta Mendillorri (% 5 auzo bakoitzean) eta Mendebaldea (% 4). Etxabakoitz, Ezkaba eta Azpilagañatik egin ziren dei gutxien (% 2 bakoitzean), baita Lezkairu eta I. Zabalgunetik ere (% 3).
Iruñeaz kanpoko deiak % 26,9 izan ziren, eta horietatik, % 4,5 Nafarroaz kanpokoak ziren. Nafarroan, Antsoain, Berriobeiti eta Berriozarko eremutik egin ziren dei gehien (% 12,1); ondoren, Burlata, Atarrabia eta Arretik (% 9,1), baita Arangurenetik ere (% 7,6).

Batez ere teknikariek eta erretiratuek deitzen dute 010 telefonora
Erabiltzailearen profila osatzeko, ikasketa-mailari eta lanbideari buruz ere galdetu zen ikerketan. Deitu zutenen ia erdiek unibertsitate-ikasketak zituzten (% 45); % 21ek, Lanbide-Heziketakoak, eta % 20k, Batxilergokoak. Inkestaren arabera, % 23 teknikariak dira, % 13 erretiratuak edo merkataritzako eta ostalaritzako langileak, eta % 11 administrariak. Langabetuak % 6,4 dira.
Udal-zerbitzu honetara deitu zutenen % 90 Espainiakoak ziren. Kanpokoak % 10 ziren, eta horietatik, gehienak Kolonbiakoak (% 18), Ekuadorrekoak (% 16), Boliviakoak (% 12) eta Perukoak (% 10). Beste herrialde batzuetatik ere deitu zuten –garrantziaren hurrenkeran–, hala nola Marokotik, Estatu Batuetatik, Errumaniatik, El Salvadorretik eta Venezuelatik.
 

¿Te ha sido útil esta página?