Sanferminen ondoren, herritarrendako udal-zerbitzuen ordutegiak leheneratzen ari dira. Sanferminetan erabilgarri egon den 010 Herritarrendako Arreta Telefonoa (948 420 100) uztailaren 17an, astelehenarekin, udako ordutegira itzuliko da berriz ere. Astelehenetik ostiralera jasoko ditu herritarren deiak, 08:00etatik 15:00etara bitarte.
Bestalde, berriz ere erabilgarri egonen dira aurrez aurreko udal-erregistroak, hala Kondestableko Erregistro Orokorra (Kale Nagusia 2) nola erregistro osagarriak: Zapatería k. 40, Descalzos k. 2, Iratxeko Monasterioaren k. 2, eta Armada Etorbidea 2. Horiekin batera, Hilarión Eslava kaleko 1B zenbakiko Birgaitzeko Bulegoa ere zerbitzua ematen hasiko da, Etxebizitzak eta Eraikinak Zaharberritzeko Bulegoko agirietan espezializatuta badago ere. Aurrez aurreko erregistroetan jendaurreko ordutegia, udan, astelehenetik ostiralera izanen da, 08:30etik 14:30era; Egoitza Elektronikoko erregistro telematikoa, berriz, ez da inoiz itxita egon.
Azkenik, uztailaren 17an, astelehenarekin, Iruñeko Udal Artxiboak ere ateak zabalduko ditu berriro, eta ordutegia 08:30etik 14:30era izanen da.
- Gaurkotasuna
- Berriak
- 010 Herritarrendako Arreta Telefonoak udako ordutegia izanen du berriz ere: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00etara