0 eta 3 urte bitarteko 900 haurrek ikasturtea hasi dute Udaleko Haur Eskoletan

0 eta 3 urte bitarteko 900 haurrek ikasturtea hasi dute Udaleko Haur Eskoletan
Iruñeko alkateak Hello Egunsenti haur-eskola bisitatu du gaur, ateak berriro ireki baititu, Udalak araudira egokitzeko egindako eraberritze-lanen ostean

0 eta 3 urte bitarteko 900 bat haurrek hasi dute 2019 – 2020ko ikasturtea Iruñeko Udaleko 11 Haur Eskoletan; eta bada berritasunik ikasturte-hasiera honetan: Hello Egunsenti haur-eskolak ateak irekiko ditu berriro, Foru Erkidegoko araudira egokitzeko egindako eraberritze-lanen ostean. Joan den ostiralean ikastetxeko zuzendaritzak, hezitzaileek, sukaldariek zein garbitzaileek instalazioak prestatzen jardunaldi batzuk eman ostean, harrera-aldia hasi zen. Izan ere, lehen egunotan denbora pedagogikoki antolatzen da ikasle berrien onurarako, ikasleek hezitzaileekin, ikaskideekin zein ikastetxeetako tokiekin harreman esanguratsuak sor ditzaten. Horregatik, ikastetxeetan ematen duten denbora laburragoa da egunotan, eta are gurasoekin.

Goizean Enrique Maya Iruñeko alkatea eta Udaleko Haur Eskolen Erakunde Autonomoko lehendakaria, kudeatzailea zein zuzendari teknikoa –Fernando Sesma, Alfredo Hoyuelos eta Inés Zazu, hurrenez hurren– izan dira Hello Egunsentirako bisitan, Maite Goñi Aznárez zuzendariaren eskutik.

Edozein ikasturte-hasierari lotutako inguruabarrak ezagutzeaz gain, bertatik bertara ikusi ahal izan dituzte ikastetxea indarrean dagoen araudiarekin bat etor dadin egindako lanak. Ildo horretan, esku-hartzean ikasleen adinen araberako gune berriak sortu dira, eta eraikina handitu da. Lanek 569.949 euroko inbertsioa behar izan dute.

Goizeko bisitan eman den beste datu ekonomiko bat hau izan da: Daniel & Nina Carasso fundazioak menu osasungarrietako proiekturako diru-laguntza eman die haur-eskolei. 32.000 euro eman ditu hurbileko eta sasoiko elikagai ekologiko eta freskoen aldeko apustua egiten duten jantokien ekimenerako. Lehendik ere, 20.000 euroko beste diru-laguntza bat eskaini zuten.

Ikasturtea kopurutan
Egunsenti haur-eskolak badauden 49 ikaspostuetatik 34 beteta (guztiak egonaldi osokoak) hasi du ikasturtea; hortaz, ikastetxe horretan oraindik daude betetzeko ikaspostuak. Guztira, udal-sarean 0 eta 3 urte bitarteko 900 haur daude matrikulatuta egun: bularrekoak, ibiltariak, ertainak eta nagusiak. Halere, guztira 50 ikaspostu daude bete gabe, talde zehatzetan, zortzi ikastetxetan.

Hello Egunsentin bezala, Haurtzaro, Mendebaldea, Mendillorri, Hello Azpilagaña, José María Huarte, Goiz Eder eta Izartegi haur-eskoletan gelditzen dira betetzeko ikaspostuak. Egun sarearen itxarote-zerrenda orokorrean 203 ikasle daude, eskaerak eta betetzeko dauden ikaspostuen ezaugarriak ez baitira beti bat etortzen, adinaz eta egonaldi-motaz bezainbatean. Udaleko 11 haur-eskolak hiriko auzo ezberdinetan banatuta daude, esaterako: Azpilagaña, Milagrosa-Arrosadia, Buztintxuri, Txantrea, Mendebaldea, Mendillorri, Arrotxapea eta Donibane. Sareak bi hizkuntza-eredu dauzka, gaztelaniaz eta euskaraz, baita ere ingelesezko jarduerez osatutako gaztelerazko programa bat.

Haur-eskoletan ikasturte-hasiera pixkanaka eta norberarentzat gauzatzen den prozesua izaten da beti; eta kontu handiz egiten da, ikaslearengan garapen-aldi honek garrantzi handia duelako. Une garrantzitsu honen inguruan bi ikasturte eman dituzte Udaleko haur-eskoletako hezitzaile- eta teknikari-lantaldeek hausnartzen, guztien artean adosteko nola baloratu haurrekin beraiekin eta horien familiekin. Lan horren emaitza hau da: Harrera aldia, familientzako esku-liburua, haur-eskolen webgunean zein paperean eskuragarri dagoen agiria.

Hello Egunsentin, lanak amaituta
Iruñeko Udalak ikastetxea araudira egokitzeko lanak egin ditu Hello Egunsenti HE-n. Batetik, eraikina pixka bat handitu da, lurzatiaren mugaraino (Morea parkea); eta eraikineko hegal batean ibiltari, ertain eta nagusien ikasgelak eraitsi dira guneak eraldatu eta eraberritzeko. Aldaketetan haur-eskolaren espiritua mantendu da, zeinak oinarri baitu, funtsean, estalitako patioa izatea haur-eskolako bizitzaren erdigunea; izan ere, eraberritzean, patioa ikasgelen bihotza bilakatu da, guztiak horren inguruan baitaude.

Bestetik, barruan gune berriak sortu dira, haurrendako segurtasuna handituz eta ikastetxearen ezaugarriak hobetuz, tenperatura, aireztatze eta argiaz bezainbatean. Administrazio- eta zerbitzu-guneetan zein bularrekoen geletan bakarrik jarduketa txikiak egin dira, honako instalazio hauetan: megafonia, suteenak eta ur-hornikuntzako puntu batzuk. Halaber, jantokiak eta sukaldeko biltegiak erabilera trukatu dute, eta garbitegia zein sarrera berrantolatu dira.

Irudia
Irudia
Irudia