Laguntza merkataritzari

JATETXE DIGITALA

“OstalberriTU digitalean” programak 10 prestakuntza-saio ditu, online, 2021eko seihileko bakoitzean (maiatza-ekaina eta urria-azaroa), 10:00etatik 11:30era. Helburua da digitalizazioa Nafarroako hiriburuko ostalaritzara eramatea, betiere digitalizazioa negozioaren egunerokotasuna aurrera eramateko eta bezeroengana heltzeko bide gisa ulertuz.  

Halaber, parte hartzen duten negozioendako ekintza-plan zehatza ezartzeko asmoz,  Proiektu Digital pertsonalizatu bat jorratuko da, gehienez ere Iruñeko 20 ostalaritza-enpresarendako (10, seihileko bakoitzean), banakako 10 tutoretza-saioren bidez.

Programa Iruñeko Udalak sustatu du, CEINekin elkarlanean.

propietarios

 

Pentsatu eta ekin

Iruñeko Udalak eta CEINek “Pentsatu eta ekin” programa abiatu dute, Covid-19ak eragindako egoera dela-eta aldi baterako merkataritza-jarduna eten duten Iruñeko dendarientzat.
 

Programaren helburua da merkatariei euskarria eta tresnak eskuragarri jartzea, egungo testuinguruari aurre egin ahal diezaioten eta datorren egoerara egokitu daitezen, bezeroengandik hurbilago egoteko. Programan parte hartzen ahalko dute, halaber, merkataritza-sektoreari lehenbiziko aldiz ekin nahi diotenek.

petsatu eta ekin

Iruña, ekintzaile

Programak xede du parte-hartzaileak gaitzea ekintzaileak izan daitezen Kooperatibismoaren eta Gizarte Ekonomiaren arloan, sektore horrek erantzun berritzaileak ematen ahal baitizkie gizarte-beharrei, gizarte parte-hartzaileagoa eta kohesionatuagoa garatze aldera.

Laguntzailea: CEIN

 

Denda Naiz. Soy Comercio

Iruñean negozio bereizgarriak abiatzera zuzendutako programa

 

 

Hogei proiekturen bila gabiltza, halakoak ezen ikuspegi berriak bultzatu eta berrikuntza eta hiri-ehun hobea sustatuko baitute.

Hautatutako proiektuak CEINen hiru hilabeteko berariazko programa batera eramaten dira. Negozio-eredu bat garatzeko eta enpresa-jarduera bati ekiteko behar diren tresnak eskaintzea da programaren xedea. Mentore gisa jarduten diren Iruñeko zenbait negozio-arduradunen babesa ere badute proiektuek, bai eta negozioa martxan jartzeko dirua banatzen duten zenbait sariketatara aurkezteko aukera ere. 

Informazio gehiago: Programa Denda Naiz

Laguntzailea: CEIN

Babeslea: Caja Rural de Navarra

BERRIKUNTZA MERKATARITZAN

Gonbit egiten dizugu Berrikuntza Merkataritzan programan parte har dezazun, zure negozioan berrikuntza lortzeko ibilbidea lantze aldera, bezero-esperientziaren eta digitalizazioaren bidez.

Programa Iruñeko Udalarena da, eta digitalizazioa ardatz hartuta garatu dute CEINek eta Miguel Ángel Trabadok, zeinek txikizkako merkataritzaren sektorean eskarmentua baitu.

Laguntzailea: CEIN

Espazio-lagapenak

El Ayuntamiento de Pamplona cede algunos espacios para realizar actividades de distintos tipos.

 

Autobus-geltoki zaharra

Autobus Geltoki Zaharreko 1. eta/edo 3. nasak hainbat jardueratarako erabiliko dira, betiere jarduera horien helburu nagusia ekonomia sozial eta solidarioa, kultura, artea, gizarte-ekimena eta gazteendako jarduerak bultzatzea eta hedatzea bada, eta honelako balioak sustatzen badituzte: genero-berdintasuna, kultura eta belaunaldi ezberdinen arteko harremana eta herritarren parte-hartzea bizitza sozialean.

Jarduerari ekin baino 45 egun baliodun lehenago, gutxienez, egin behar da eskaria, ereduari jarraikiz.

Autobus Geltoki Zaharreko nasen erabilera eta funtzionamendua baimentzeko irizpideak
Eskabide-eredua
2020ko 1º arau fiskala
Planoa

Autobus geltoki zaharreko erabilera anitzeko aretoa

Geltokiko erabilera anitzeko aretoaz baliatzeko, eskaria egin behar da, betiere geltokiko nasetan ohikoak eta baimenduak diren erabilerekin bateragarriak diren jardueretarako

Autobus-Geltoki Zaharrean eta Descalzos kaleko 56. zenbakiko 2. solairuan dauden erabilera anitzeko aretoen erabilera baimentzeko irizpideak

Tokiko Ekonomia Jasangarriko Alorrari egin behar zaio eskaria, udalaren edozein erregistrotan entregatuz eskabide-orri orokorra.
Informazio hau eman behar da eskariaren bidez: jardueraren deskribapena, data, ordutegi osoa (barne direla jardueraren aurreko eta ondorengo denborak, elementuak muntatzeko eta desmuntatzekoak eta bertaratzen direnak hartzeko eta agurtzekoak). 

Jarduera noiz eta gutxienez 10 egun baliodun lehenago egin behar da eskaera, eta gehienez ere 6 hilabete lehenago, betiere eskabide orokorraren bidez.

Ekipamendua: hiru aulki presidentzia-mahaian, 50 aulki publikoarendako (30 aulki, paladunak; beste 20, palarik gabeak), megafonia (mahai gaineko bi mikrofono eta eskuko mikrofono bat; bozgorailuak) eta proiektorea. Lehen nasatik du sarbidea aretoak.

Erabilera-ordutegia: Udan eta eskola-oporretan (ekainaren 1etik irailaren 30era, biak barne; abenduaren 22tik urtarrilaren 7ra, biak barne; Aste Santuan eta hurrengo astean, larunbatera arte, egun hori ere barne dela): 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara.
Urteko gainerako sasoietan (negua) igandetik ostegunera, biak barne direla, 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Ostiralak, larunbatak eta jai-bezperak: 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.

Aretoa erabiltzearen prezioa, berriz, 1. Ordenantza Fiskalean ageri da, hots, udalaren lokalak eta eremuak erabiltzeagatik kobratzen diren prezio publikoak arautzen dituenean.

  • Ezin da baliatu erabilera anitzeko aretoa urtarrilaren 1ean eta 6an, uztailaren 6tik 14ra (biak barne), eta abenduaren 24an, 25ean eta 31n.

Tokiko Ekonomia Jasangarriko Alorrari egin behar zaio eskaria, udalaren edozein erregistrotan entregatuz eskabide-orri orokorra.

Descalzoseko Igogailuen eraikineko bigarren solairuko erabilera anitzeko aretoa

Descalzoseko Igogailuen eraikineko bigarren solairua (Descalzos kaleko 56.a, Iruña).

Autobus-Geltoki Zaharrean eta Descalzos kaleko 56. zenbakiko 2. solairuan dauden erabilera anitzeko aretoen erabilera baimentzeko irizpideak.

Tokiko Ekonomia Jasangarriko Alorrari egin behar zaio eskaria, udalaren edozein erregistrotan entregatuz eskabide-orri orokorra.

Informazio hau eman behar da eskariaren bidez:

  • jardueraren deskribapena
  • Data
  • Ordutegi osoa (barne direla jardueraren aurreko eta ondorengo denborak, elementuak muntatzeko eta desmuntatzekoak eta bertaratzen direnak hartzeko eta agurtzekoak)

Jarduera noiz eta gutxienez 10 egun baliodun lehenago egin behar da eskaera, eta gehienez ere 6 hilabete lehenago, betiere eskabide orokorraren bidez.

Aretoaren ekipamendua:

  • Hizlariendako mahaia eta aulkiak
  • Publikoarendako 20 mahai eta 60 aulki
  • Proiektorea
  • Pantaila eta megafonia (mahai gaineko bi mikrofono, eskuko mikrofono bat eta bi bozgorailu). Gehitu erabilgarri dauden elementuen muntatze-premiak eta aurreikusitako muntaketaren krokisa.

Aretoa erabiltzearen prezioa, berriz, 1. Ordenantza Fiskalean ageri da, hots, udalaren lokalak eta eremuak erabiltzeagatik kobratzen diren prezio publikoak arautzen dituenean.