Iruñeko ostalaritzaren eraldaketa digitalerako programa.
Aurten bigarren aldiz eginen den “OstalberriTU digitalean” programa Iruñeko Udalak sustatu du, CEINekin elkarlanean.
Helburua du digitalizazioa Nafarroako hiriburuko ostalaritza-establezimenduetara eramatea, eraginkortasuna, salmentak eta fakturazioa handitu ahal izateko
El programa

Programa, abiapuntuko argazki gisa, hasierako diagnostiko batetik abiatzen da eta establezimendua negozioaren eraldaketa digitalari lotutako gaietan gaitu nahi du.
Honako hauekin lotutako gaiak jorratuko dira: prozesuetan eraginkortasuna handitzeko modua eta diru-sarrerak lortzea bezero berriak erakarriz eta lehendik zeudenen fideltasuna lortuz.
10 prestakuntza-saio labur eta praktikoz osatutako ibilbide batetik abiatuta, negozio bakoitzak eraldaketa digitalerako bere proiektua lortu eta interes handieneko alorretan sakontzen ahalko du saio tematiko espezializatuen bidez.
Prozesuan, parte-hartzaileek profesionalen laguntza eta aholkuak izanen dituzte, digitalizazio-ekintzak diseinatzeko nahiz horiek ezartzeko eta emaitzak neurtzeko.
Aurkezpen-jardunaldia
Programaren xehetasun guztiak aurkezpen-saioan jakinaraziko dira, Kondestablen, apirilaren 25ean, 10:00etan. Jardunaldian digitalizazioak ostalaritzari eskaintzen dizkion aukerak landuko dira, tokiko benetako arrakasta-kasuen bidez, baita parte hartzen duten ostalaritza-establezimenduen abiapuntuko analisia ere.
Prestakuntza-programa
Ibilbidea
- Zure establezimendua aro digitalera egokitu: Internet bidez negozioa nola sortu ulertzeko gakoak.
- Plan estrategiko digitala sortu zure negoziorako: lortu, egin eta neurtu daitezkeen helburuak ezarri itzazu.
- Nola erabili marketina bezeroak erakartzeko?: Identifikatu izan nahi duzun bezeroa eta lortu hura zurekin harremanetan jartzea.
- Banaketa-ereduak eta merkataritza elektronikoa: salmentak lortu zure webgunetik zein hirugarrenen plataformetatik.
- Erreminta-digitalak ostalaritzan erabiltzea: ezagutu nola arindu eguneroko prozesuak digitalizazioren bidez.
- Zure bezeroak hobe ezagutu digitalari esker: aztertu zein den zure bezero ideala, zerk kezkatzen duen eta zer espero duen zure establezimendutik.
- Nola hobetu komunikazio digitala zure bezeroekin: digitalean pentsatu, erabili komunikazio-mota bisualenak eta errazenak.
- Zure barne-prozesuak automatizatu: nola hobetu barne-prozesuak digitalizazioaren bidez.
- Bideragarritasun-plana eta inbertsioa itzultzea: ziurtasunetan inbertitzea, kostuak estaltzeko beharrezko diru-sarrerak uneoro erabiliz.
- Negozioaren aginte- eta kudeaketa-koadroak: neurtzen ez dena ezin da kudeatu, zure helburuen jarraipena egiten uzten dizuten adierazleak ezarri.
Saio tematiko espezializatuak
- Barne-prozesuak kudeatzea.
- Bezeroak lortzea.
- Bezeroen garapena.
Testigantzak
Entzun itzazu programaren aurreko edizioan parte hartu zutenen testigantzak:
Myriam Borda, Coffing
Jesús Yániz, Café Granier San Fermín
Begoña Cabañas, Casa Manolo
Josu Lajusticia, El Adoquín de la Estafeta
Josu Marín, Delicias Embelesso
Alfonso Urdíroz, La Barrica de Sancho
David Murillo, Infernu Taberna