
Iruñeko Udalak eta CEINek “Pentsatu eta ekin” programa abiatu dute, Covid-19ak eragindako egoera dela-eta aldi baterako merkataritza-jarduna eten duten Iruñeko dendarientzat.
Programaren helburua da merkatariei euskarria eta tresnak eskuragarri jartzea, egungo testuinguruari aurre egin ahal diezaioten eta datorren egoerara egokitu daitezen, bezeroengandik hurbilago egoteko. Programan parte hartzen ahalko dute, halaber, merkataritza-sektoreari lehenbiziko aldiz ekin nahi diotenek.
Horretarako, programatutako prestakuntzan, batetik, estrategia-ekintzak abiatuko dituzte, bezeroak ezagutzeko xedez. Eta, bestetik, tresna-digitalen erabilera izanen du ardatz, online komunikatzeko ekintzetan trebatzeko eta visual merchandaising delakoaren arloan aholku praktikoak emateko
NOLA PARTE HARTU
“Pentsatu eta ekin” programan parte hartu nahi dutenek izena emateko formularioa bete beharko dute, zer prestakuntza-jardueratan parte hartu nahi eta horrena. Prestakuntza-jarduerak Zoom plataforma bidez eginen dira.
Saio bakoitza hasi baino ordubete lehenago, e-mail bidez esteka bat bidaliko diete izena eman dutenei, dagokien prestakuntzan sar daitezen. Prestakuntzaz gain, programan parte hartzen duten merkatariek babesa eta aholkularitza jasoko dituzte CEINeko lantalde teknikoaren eskutik, eszenatoki berrian jarduteko behar dituzten beste zenbait estrategia-arlotan.
Zure negoziorako ezinbesteko 8 digitalak
1. saioa: Irailak 28
- Domeinua, zure izen digitala.
- Presentzia digitala: webgunea
- Aurki zaitzatela.
- Handitu ezazu zure online ikusgaitasuna.
2. saioa: Irailak 29
- Komunitatea sortu sare sozialen bidez.
- Saldu ezazu online. Bide hibridoak.
- Zure web-trafikoa bezero bihurtu ezazu.
- Email marketina.
Nola egokitu dezakegu gure negozioa egungo garai latzetan?
1. saioa: Urriak 5
- Egokitzeko beharra
- Zure eraldaketa digitala
- Nola izanen da etorkizuneko txikizkako salmenta?
2. saioa: Urriak 6
- Zer balio-proposamen eskaintzen ditu zure enpresak?
- Zein da zure txikizkako salmenta-katea?
- Nola jartzen ditugu helburuak?
- Nola digitalizatzen gara?
- Nola kudeatzen ditugu gure saltzaileak?
Zure negozioa azter ezazu. Prest al gaude?
1. saioa: Urriak 26
- Erremintak zure negozioa aztertzeko eta 2021eko ekintza-plana prestatzeko.
2. saioa: Urriak 27
- Nola egin zure likidotasun-analisia eta ezagutu hura hobetzeko lagungarriak izan daitezkeen baliabideak
30 banakako tutoretza-saio
- Banakako saioak
- Urriak 29 – azaroak 30
- “Zure negozioa aztertu” moduluan parte hartzen duten establezimenduek banakako tutoretza-saioak* izan ditzakete CEINeko teknikariekin, 2021erako diruzaintza-koadroaren analisia ondoren aurkitu daitezkeen negozioen finantza-beharrak aztertze aldera.