ETXEA
Iruñeko Emakumeen Etxea emakumeen hausnarketarako eta ahalduntzerako gune gisa osatuta dago. Hiriko emakume guztiendako topagunea eta erreferentziagunea, emakumeen eta gizonen arteko benetako parekidetasuna lortzeko behar diren indarguneak eta sinergiak sortzeko eta aliantzak ehuntzeko abiapuntu izanen dena.
HELBURUAK
1.- Erreferentziako gune feminista bat sortzea, intersekzionala eta belaunaldiartekoa, eragin politikoko estrategiak garatzeko bide emanen duena
2- Emakumeen elkarteei eta kolektibo feministei beren jarduketak eta jarduerak egiteko toki bat ematea, hiriko emakumeen ahalduntze indibiduala zein kolektiboa lortze aldera
3.- Partaidetzako mekanismoak eta komunikatzeko bideak eskaintzea, emakumeen elkarteen eta administrazioaren arteko elkarrizketa egon dadin, horrela aldaketa bultzatzeko Iruñeko gizarte-, kultura- eta politika-balioetan, betiere berdintasunaren mesedetan
4.- Hausnartzeko, eztabaidatzeko eta sortzeko gune bat sortzea, diskriminazioak emakumeen bizitzetan duen eragina ikusaraziko duena
PROGRAMAZIOA
PRESTAKUNTZA-PROPOSAMENAK
ESPAZIOAK LAGATZEA
• Emakumeen Etxean egiten diren jardueren ohiko ordutegia honako hau da: astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 21:00etara.
• Emakumeen Etxean egiten diren jarduerek genero-ikuspegia edo/eta ikuspegi feminista barne hartu beharko dute.
• Jarduera puntualak egiteko (2 egunekoak gehienez ere) eskaera fitxa helarazi beharko zaio Etxearen koordinatzaileari, gutxienez jarduera egin baino lau egun lehenago info@casadelasmujerespamplona.es helbide elektronikoaren bidez; hark baimena eman edo ukatuko du, gehienez ere 48 orduko epean. Jarduera iraunkorren kasuan (2 saiotik gora dituztenak), prozedura berdina izanen da, baina eskaera 15 eguneko epeaz gutxienez egin beharko da, eta baimena eman edo ukatuko da, gehienez ere 4 egunean.
• Eskaerei jasotzen diren hurrenekerarekin bat erantzunen zaie.
• Emakumeen Etxearen logoa ezin izanen da erabili jardueren hedapenean Etxeak tokia soilik lagatu badu.
Armairuak
- Armairuak eskatzea193.52 KB
- Armairuak banatzeko irizpideak211.42 KB
ERAKUSKETAK ANTOLATZEA
- Eskaera-orria202.29 KB
PRESTAKUNTZA-PROPOSAMENAK
HARREMANETARAKO:
Agoitz k., 9 31004 Iruña. Tel.: 948 11 02 30
casadelasmujeres@pamplona.es
ORDUTEGIA:
Astelehenetik ostiralera: 17:00 – 21:00
UZTAILAREN:
Astelehenetik ostiralera: 9:00 – 14:00