‘Unea’ izeneko kartelak iragarriko ditu 2023ko sanferminak. Raúl López Martín nafarrak egin duen irudiak eskuratu du babes gehien herri-bozketan. Zehazki, 8. zenbakidun kartelak, 1.913 boto eskuratu ditu, edizio honetan bozkatzeko 13 egunetan emandako 6.242 botoen % 30,7. Enrique Maya Iruñeko alkateak eta Raúl López kartelaren egileak gaur goizean eman dute ezagutzera lan irabazlea, komunikabideen aurrean estalkia kenduta.
‘Unea’ lanak mutil bat entzierroko lasterketan zezen baten ondoan doan memento bat irudikatzen du. Epaimahai profesionalak 2023ko sanferminetako kartel lehiaketako finalista izendatu zuen, “bere konposizio orekatuagatik eta entzierroaren mugimendua eta leherkortasuna bi tinten –gorria eta beltza– zipriztinen bidez soilik transmititzeagatik”. Emaitzak, epaimahaiaren esanetan, “freskotasun, dinamismo, tentsio eta indar handiko” irudia erakusten du. Raúl López egileak ‘Unea’ izena jarri zion lanari “zerbait gertatzen den oso tarte motza, ia hautemanezina delako, eta hori festaren une bat delako”.
Raúl López Martín Lizarran bizi da sei urte zituenetik, 1971an Barakaldon (Bizkaia) jaio zen arren; Arte Ederretan lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean eta diseinatzaile grafiko eta ilustratzaile gisa espezializatu da. Gaur egun logistika enpresa batean lan egiten badu ere, diseinuarekiko grinari eutsi dio, eta horrek bere ibilbidean zehar, besteak beste, Euskal Herriko, Kataluniako, Errioxako eta Nafarroako kartel-, marrazki-, diseinu- eta pintura-lehiaketetan 200 sari baino gehiago irabaztea ekarri dio. Azken urteotan lehen saria jaso du hainbat herritako kartel lehiaketetan, hala nola Tafallan, Lerinen, Aiegin, Uharten, Barañainen, Altsasun, Larragan eta Atarrabian. Sanferminetako kartelen lehiaketan duen esperientzia ez da berria. 2019an ere parte hartu zuen, COVID-19aren pandemiaren aurretik.
13 eguneko bozketa-aldia
Oraingoan, epaimahaiak hamar lan finalistak hautatu ondoren, Iruñan erroldatutakoek hamahiru eguneko epea izan zuten, beren ustez, sanferminak ongien irudikatzen zituen irudiaren alde bozkatzeko. Apirilaren 20tik maiatzaren 2ra bitarte, 6.242 boto eman ziren guztira, webgunearen eta 010 telefonoaren bidez eta hiriko Civivoxetan instalatutako hautetsontzietan aurrez-aurre. Kopurua pandemiaren aurreko urteetan erregistratuen antzekoa izan da, 2019an salbu, orduan parte hartzea izugarri handitu baitzen ikastetxe bateko lan batek lehiaketan parte hartzen zuelako. Parte hartzea ez baldintzatzeko, hain zuzen ere, oraingoan prozesu osoan zehar lanak anonimoak izatea eskatu da, gaur, lan irabazlearen berri eman den arte.
Ohikoa den bezala, botoa emateko biderik erabiliena udalaren webgunea izan da; bertan jaso diren 6.242 botoetatik 3.945 boto baliodun erregistratu dira, hau da, % 63,2. Civivoxetako aurrez aurreko botoa 2.182ra iritsi da, botoen % 34,9. Bere aldetik, 010aren bidez 115 boto eman dira guztira, hau da, jasotako boto baliodunen % 1,8.
Amaierako kontaketan ikusi da aurkeztutako lanen artean publikoak hiru lan izan dituela gustukoen. ‘Unea’ lanak jaso ditu boto gehien, hamar bototik hiru lan horrendako izan baitira. Bigarren lekuan 1. kartela geratu da, Alfredo León Mañúren ‘204 horas’ izenburuko lana, 1.551 botorekin (% 24,9). Hirugarren lekuan 2. kartela, ‘Nueve letras, nueve días, nueve emblemas’ izenburua duena, Martín Lasaga Cortések egina, 897 botorekin (% 14,4).
Gainontzeko kartelek herritarren babesaren % 10 baino gutxiago lortu dute. Zentzu horretan, laugarren lekua Sergio Santesteban Martinezen ‘Chupinazo’ 3. kartelarendako izan da, 465 boto jaso baititu (% 7,5). 5. lekua bozka kopuruari dagokionez 7. kartelak lortu du, Alvaro Sesma Telleriaren ‘Kiliki-ki’ lanak, 436 botorekin (% 6,9). Gainontzeko botoak honela banatu dira: José María Chow Casasen ‘Seguimos’ 5. kartelak 349 boto (% 5,6); Edurne Tainta Baldaren ‘Euforia’ 6. kartelak 278 boto (% 4,5); Andrea Vigor Velascoren ‘El color del año’ 4. kartelak 159 boto (% 2,6); Antoni Pontí Ibarsen ‘Tipazo’ 10. kartelak 102 boto (% 1,6), eta Christian Garrido Álvarezen ‘Los vanguardistas’ 9. kartelak 92 boto (%1,5).
2023ko sanferminetako kartela hautatzeko herri-bozketa
- Erregistratutako boto baliodunak
|
|
GUZTIRA |
% |
|
1. |
1.551 |
24,9% |
|
2. |
897 |
14,4% |
|
3. |
465 |
7,5 % |
|
4. |
159 |
2,6% |
|
5. |
349 |
5,6% |
|
6. |
278 |
4,5% |
|
7. |
436 |
6,9% |
|
8. |
1.913 |
30,7% |
|
9. |
92 |
1,5% |
|
10. |
102 |
1,6% |
|
GUZTIRA |
6.242 |
100% |
- Aurreko herri-bozketak
|
Urtea |
2013 |
2014 |
2015 |
2016 |
2017 |
2018 |
2019 |
2022 |
2023 |
|
Emandako botoak |
4.964 |
3.474 |
5.124 |
6.078 |
5.682 |
6.511 |
10.629 |
8.191 |
6.242 |
|
Bozketa-egunak |
19 |
19 |
12 |
12 |
17 |
13 |
15 |
10 |
13 |
|
Botoen batezbestekoa eguneko |
261,2 |
182,8 |
427,0 |
506,5 |
334,2 |
500,8 |
708,6 |
819,1 |
480,1 |
- 2023ko kartel finalistak
- 1. 1.039. plika. ‘204 horas’ Alfredo León Mañú. (Nafarroa)
- 2. 1.096. plika. ‘Nueve letras, nueve días, nueve emblemas’ Martín Lasaga Cortés. (Nafarroa)
- 3. 1.141. plika. ‘Chupinazo’. Sergio Santesteban Martinez. (Nafarroa)
- 4. 1.161. plika. ‘El color del año’. Andrea Vigor Velasco. (Nafarroa)
- 5. 1.171. plika. ‘Seguimos’. José María Chow Casas. (Nafarroa)
- 6. 1.329. plika. ‘Euforia’. Edurne Tainta Balda. (Nafarroa)
- 7. 1.411. plika. ‘Kiliki-ki’. Alvaro Sesma Telleria. (Nafarroa)
- 8. 1.433. plika. ‘Instante’. Raúl López Martín (Nafarroa)
- 9. 1.458. plika. ‘Los vanguardistas’. Christian Garrido Álvarez. (Zaragoza)
- 10. 1.533. plika. ‘Tipazo’. Antoni Pontí Ibars. (Tarragona)