Iruña 2024ko sanferminak ospatzen ari da jada, Duguna Iruñeko Udal-Dantzarien taldekoek Txupinazoa jaurti ondoren. Aritz Ibáñez Lusarreta taldeko zuzendariak eta Itxaso Martínez de la Pera Barrachina dantzariak herritarrei aldarri egin diete dagozkien erranaldiekin: ‘Pamplonesas, pamploneses, ¡Viva San Fermín! Iruindarrak, Gora San Fermín!’, eta Ángel Arana Seguín lehendakariak piztu du suziriaren metxa, uztailaren 14 arte programa ofizialeko 500 ekitaldi baino gehiagori bide emateko.
Eguerdia baino minutu batzuk lehenago, tinbalari eta klarinete-jotzaileak lehen solairuko balkoira atera dira laster sanferminak hasiko direla iragartzeko. Ohiko doinuak jo ondoren, bigarren solairuko erdiko balkoian Dugunako hiru ordezkariak eta Joseba Asiron Saez hiriko alkatea agertu dira. Dugunaren ondoan egon dira taldea osatu duten 10.000 dantzarietako batzuk, aurten 75 urte betetzen dutela ospatzen. Azken sei urteetan Txupinazoan erabiltzen diren suziriak paratu eta gainbegiratzeko arduraduna den Andrea López Lanaren (Pirotecnia Fiesta) jarraibideen araberako lehen jaurtiketaren ondoren beste batzuk etorri dira.
Milaka lagunek jarraitu dute zuzenean Txupinazoa Udaletxe plazan bertan eta jende asko biltzen duten hiriko lau puntutan, hala nola Gazteluko plazan, Antoniutti parkean, Foru plazan eta Sarasate pasealekuan, Udalak hirian barreiatuta dituen mupien 38 pantaila digitaletan. 40 komunikabidetako 160 profesional inguruk bizi izan dute sanferminen hasiera Udaletxeko eta Seminario etxeko udal-eraikinetatik, Iruñeko Udalak akreditatu ondoren 2024ko Txupinazoaren berri emateko.
Udaletxera gonbidatuak
Txupinazoaren ekitaldian izan dira, hainbat agintari eta pertsona ospetsuren artean, Elma Saiz Delgado, Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazioko ministroa; José Antonio Santano Clavero, Garraioko eta Mugikortasun Jasangarriko estatu-idazkaria; María Chivite Navascués, Nafarroako Gobernuko lehendakaria; Félix Taberna Mozón lehen lehendakariorde eta Lehendakaritzako eta Berdintasuneko kontseilaria; Ana Ollo Hualde Bigarren lehendakariordea eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilaria; Begoña Alfaro García, Hirugarren lehendakariordea eta Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilaria; Unai Hualde Iglesias Nafarroako Parlamentuko lehendakaria; Alicia Echeverría Jaime Gobernuaren ordezkaria Nafarroan; eta Ignacio Cabeza del Salvador Kontuen Ganberako lehendakaria.
Halaber, bertan izan dira Patxi Vera Donázar Arartekoa; David Campión Ventura Iruñerriko Mankomunitateko lehendakaria; Xabier Alcuaz Andueza Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioburua, Roldan Jimeno Aranguren Nafarroako Unibertsitate Publikoko idazkari nagusia, María Iraburu Elizalde Nafarroako Unibertsitateko errektorea; Teresa Imizcoz Beunza Nafarroako UHUNeko zuzendaria; Ivan Ortueta Izco Nafarroako foruzainburua, Carlos Jesús Moreno Moreno Nafarroako Polizia nazionaleko Buruzagitza Nagusiko Eragiketen Eskualdeko burua; Antonio José Barbero Hernández, Nafarroako Guardia Zibilaren behin behineko teniente koronel nagusia.
Politikaren arloan, bost merindadeetako eta Iruñerriko udaletako ordezkariak bertaratu dira. Udaletxean egon dira Marta Ruiz de Alda Lizarrako alkatea; Jose Etxarri Sueskun Erriberriko alkatea, José Félix Ojer Plano Zangotzako alkatea eta Alejandro Toquero Gil Tuterako alkatea.
Programa ofizialeko lehen ekitaldiak
Txupinazoa jaurti ondoren, Udaletxe plazatik, Antoniutitik eta Sarasate pasealekutik abiatutako fanfarre, txaranga eta beste musika-talde batzuek animatu dituzte kaleak; lehenxeago Foru plazako folklore-jaialdia ere abiatu da. Aurtengo jaialdian parte hartuko dute, suziria jaurti duten Duguna taldekoez gain, Ortzadar, Oberena, Muthiko Alaiak, Txori Zuri, Amaiur, Ardantzeta, Basakaitz, Dantxaldi, Eluntze, Harizti, Iruña Taldea, Larratz, Mikelats eta Korteseko Paloteadoa taldekoak.
Jaietako lehen arratsaldeak haur eta gazteak ditu ardatz, 17:00etarako baitago aurreikusita Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren irteera autobus-geltokitik. Ibilbidea Bakearen plazatik abiatuko da eta Yanguas y Miranda, Gartzía Ximenez, eta Tutera kaleak, Vínculo plaza, Sarasate pasealekua, San Ignacio etorbidea, Francisco Bergamín eta Arrieta kaleak, Karlos III.aren etorbidea, Gazteluko plaza, Sarasate pasealekua, Navas de Tolosa kalea, Arazuri Doktorearen pasealekua, Errekoleten plaza, Oko amabirjiñaren plaza, Sanduandia, San Lorenzo eta Kale Nagusia, Ezpeleta jauregiraino eginen da. Arratsaldez, halaber, irekiko dira Birjolastu gunea Takonerako parkean, Larraina inguruan, 17:30etik 20:30era, eta Hauek Festak Hauek! Gunea Askatasunaren plazan 18:00etatik a 21:00etara.
San Fermin kaperan eginen dira, 20:00etan, bezpera tradizionalak, eta Udalbatzako kideak bertan egonen da. Katedraleko musika-kaperak eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoak Ricardo Zoco Lampreabe kapera-maisuaren zuzendaritzapean interpretatuko dituzte, besteak beste, Mariano Garcíaren Domine ad adjuvandum, Beatus vir eta Magnificat, Joaquín Mayaren Deus tuorun militum, Aurelio Sagasetaren Dijo el Señor a mi Señor, eta, Laudate Dominum eta Gloria et honore kantu gregorianoak.
Programazioa osatzeko, sanferminetako su artifizialen Nazioarteko XXIII Lehiaketan Gaspar Guaita Ruizek diseinatutako lehen bilduma, ‘Pyrophonia Mediterránea’ izenburuarekin eta Valentziako Turis pirotekniaren eskutik.
Egun handiko prozesioa
San Fermin egun handian, festetako lehen entzierroaren ondoren, santuaren omenezko prozesioa eta meza emanen dira, eta Udalbatzak Hiri Gorpuztuaren segizioan parte hartuko du. Udalbatza, Joseba Asiron alkatea buru duela, 09:55ean abiatuko da Udaletxetik eta Andre Maria Katedralera joanen da, besteak beste, Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa, La Pamplonesa, txistulari, gaita-jotzaile, tinbalari, librea eta mazolariekin batera, Katedraleko Kabildoa jasotzera. Katedraletik, segizio osoa, Kale Nagusian barna San Fermin kaperaraino joanen dira, Alde Zaharreko kaleetan barna santua prozesioan ateratzeko.
Prozesioaren ibilbidean, ohiko uneak emanen dira. Adibidez, Canta et Quieren todos cantar, San Anton eta Taconera kaleen elkargunean; Glorioso San Fermín jota, Kontseiluko plazan, Txantreako Santiago abesbatzaren eskutik; San Zerningo putzutxokoa, zeinetan loreak jartzen baitira santuaren idulkian, Agur Jaunak entzuten den bitartean, eta Artearen Adiskideen jota, Kale Nagusian. Meza 12:00etan ematea aurreikusten da, santuaren irudia jada elizan dagoenean.
Mezetan Udalbatzako kideak egonen dira, eta musika Katedraleko musika-kaperaren esku egonen da, Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren eta Iruñeko Orfeoiaren lankidetzarekin. Julián Ayesa izanen da organo-jotzailea. Besteak beste, honako hauek entzuten ahalko dira: Deissen Pueblo de Reyes, Haydnen Vollendet ist das grosse Werk, G. B. di Ruggieriren Gloria in excelsis, Aurelio Sagasetaren Salmo responsorial eta Alleluia, Mozarten Laudate Dominum, Gure Aita, Beethovenen Kantua Sortzeari, Lesbordesen Artzain ona eta Haendelen Amen.