Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa sanferminetako osagai karismadunenetako bat da. Urteetan zehar konpartsa osatzen duten pertsonaiek ospea eta jendearen maitasuna irabazi ditu, honek festetako sinbolo eztabaidaezin bilakatu dituena.
Iruñean aipakizun antzinakoenak XVI. mendekoak badira ere gaur egun ezagutzen dugun Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa 1860koa da. Guztira harri-kartoizko 25 irudik osatzen dute. Erraldoi, buruhandi, kiliki eta zaldikoek segizio ikusgarria eratzen dute, eta goizero gaitari eta txistulariz lagunduta Iruñeko kaleak zeharkatzen ditu.
Segizioa kalejiraren soinuaz egiten da. Buruhandiek, Kilikiek eta Zaldikoek osatzen dute eta errege-erreginen lau bikote –europarrak, asiarrak, afrikarrak eta afroamerikarrak– irudikatzen dituzten lau metro inguruko 8 irudiei bide ematen diete. Erraldoi bakoitzari gaitari banda batek laguntzen dio, erregina afroamerikarrari izan ezik, harekin txistulariak aritzen baitira.
Iruñako erraldoiak autobus geltoki berrian gordetzen dira eta ikasle taldeek bisita ditzakete. San Fermin jaietan zehar, Ezpeleta Jauregian gordetzen dira.
Segizioa
Lehenak Buruhandiak dira, buru handiz jantzitako pertsonaiak dira eta agintaritza irudikatzen dute. Honetaz gain ez daukate aparteko eginkizunik, bertan egon, noragaberik ibili eta eskatzen duenari eskua ematea baino ez.
Kilikiak buru handiz janzten dira ere, baina horretaz gain goma-aparrezko maskuriak darabiltzate arma gisa. Haurren atzetik lasterka ibiltzen dira eta maskuriekin jotzen diete, haurrek xaxatzen baitituzte ("kiliki" hitza euskaratik dator, eta xaxatu edo zirikatu adierazi nahi du).
Haiekin batera Zaldikoak doaz, horiek kilikiek bezala jendea jotzeko goma-aparrezko bergak darabiltzate ere. Sei zaldi dira haien zaldunekin eta izengabe bakarrak beraiek dira; batetik seira zenbakituta daude.
Azkenik, Erraldoiek musikaren doinuari jarraituz egiten dute dantza. Haien tamaina handiaz, mugimendu erritmikoaz, jirabira ikusgarriez eta arropen hegaldiez baliaturik kolore eta soinu ikuskizun ederra emanten dute. Lehen bikotea Joshemiguelericok eta Joshepamundak osatzen dute, ondoren Sidi Abd El Mohamed eta Esther Arata datoz, haien atzetik Selim-Pia El Calzao eta Larancha-la, eta azkenik bikote amerikarra, Toko-Toko eta Braulia.
LAGUNTZAILEAK: TXISTULARI eta GAITARIAK
Erraldoien irteera bakoitzean partehartzaile horietaz gain, erraldoi bakoitzarekin bi gaitari eta danbolin-jole bat joatea ezinbestekoa da, erregina beltzaren kasuan hala ere gaitarien ordez txistulariak dijoazte.
PARTE HARTZEN DITUZTEN EKITALDIAK
-San Ferminak, uztailaren 6tik 14ra.
-Batasunaren Pribilegioa, irailaren 8a.
-San Fermin Txikito, iraileko azken asteburua.
-San Saturnino, azaroak 29.
Informazio Praktikoa
Erraldoiak
Sortze urtea: 1860
Egilea: Tadeo Amorena
Kopurua: 8 (bikote bakoitzak kontinente bat ordezkatzen du).
Izenak: Errege Europarra, Erregina Europarra, Errege Asiarra, Erregina Asiarra, Errege Afrikarra, Erregina Afrikarra, Errege Amerikarra eta Erregina Amerikarra.
Altuera: 3,90 m.
Pisua: 56 - 32 kg.
Buruhandiak
Sortze urtea: 1890
Egilea: Félix Flores
Kopurua: 5
Izenak: "Alkatea", "Zinegotzia", "Amona", "Japoniarra" (gizonezkoa) eta "japoniarra" (emakumea)
Kilikiak
Tamaina txikiagokoak eta trikornio formako txanoa dutelako bereizten dira buruhandiengandik.
Sortze urtea: 1860-1941
Egilea: hainbat egile
Kopurua: 6
Izenak: ""Koletas"", ""Barbas"", ""Patata"", ""Napoleon"", ""Caravinagre"" eta ""Berrugón""
Pisua: 10-12 kg."
Zaldikoak
Sortze urtea: 1910-1941
Egilea: hainbat egile
Kopurua: 6
Denak ezagutu nahi badituzu, hemen sakatu.