Santo Domingo kalea. 280 metro
Eskortetatik Udaletxe plazara bitarte. Aldapa gora oso pikoa da. Zezenek multzoka egin ohi dute korrika. Tarte hau gogor eta arriskutsuenetakoa da, batik bat bukaeran Udaletxe plazara sartzen direnean.
Udaletxe plaza-Mercaderes. 100 metro
Tarte hau arrisku gutxien dutenetakoa da, nahiz eta teknikoki konplikatuena izan, bihurgune bikoitza duelako. Korrikalariendako erosoagoa da, bertan, espazioa zabalagoa izaki, korrika egiten ahal dutelako. Tarte honetan, bestalde, babesleku asko daude.
Estafeta bihurgunea
Estafeta kalearen hasieran 90 graduko bihurgunea dago, eskuin aldera; hori horrela, zezenek irrist egin eta kanpoko hesiaren kontra jotzen dute. Korrikalariek angelu motzetik hartu behar dute bihurgunea, ez badute harrapatzerik nahi.
Estafeta-Xabier jaitsiera
% 2ko malda txikia. Tarte luze eta estua da, eta jendetsuenetako bat. Hemen atarietan baino ezin da babes hartu.
Xabier jaitsiera-Telefonika
Zezenek dexente polikiago egiten dute lasterka. Baliteke zezenen bat taldetik aldendu eta bakarrik ibiltzea. Horrek arriskugarri egiten du tarte hau.
Telefonika.
100 metro eskas, non inbutu baten amaiera islatzen baita, egurrezko hesi bikoitza batek zedarriturik. Nekeak are gehiago moteltzen du lasterketa, eta horrek zezenak elkarrengandik aldentzea eragiten ahal du, egoera benetan arriskugarria sortuz. Dibinoek eta eskarmenturik gabeko askok toki hau hautatzen dute korrika egiteko.
Pasabidea
Beherantza egiten du, inbutu baten gisara, Zezen-plazaraino. Beldurgarria da, korrikalarien pilaketak gertatzeko arriskua dagoelako.
Zezen-Plaza
Zezenei erdi-erdian bidea libre uzten zaie, haiengandik tiraka joaldunak datoz, eta gero, gidari lanetan, kapadunak. Hemen ugari dira eskarmenturik gabeko korrikalariak eta oiesak –ezer baino gehiago nabarmendu nahian ari direnak–, eta horrek arriskutsu bilakatu du berez arriskurik ez duen tarte hau.