Hemingway xehetasun handiz begiratu zien 1923ko sanferminei, eta hori ageria da ‘Toronto Star Weekly’ egunkariko paragrafoetako batean non azaltzen baitu entzierroa zezen-plazara heltzen denean eta orduan gazte bati erreparatzen dio, “alkandora urdinarekin, faja gorria, espartina zuriak eta ardo-bota sorbaldatik zintzilik; ezinbesteko gehigarria”.
Bota hain ezinbestekoa izan zen Hemingwayk Iruñera egindako bisitetan ezen ‘The Sun Also Rises’ eleberrian islatu baitzuen: “Ardoarentzako zahagiak egiten ziren denda bilatzen hasi nintzen. Elizaraino (San Nikolas) heldu nintzen alde batera eta bestera begira. Gizon bati galdetzea erabaki nuen. Besotik hartu eta dendaraino eraman ninduen. Barruan larru ondu berriaren eta brea beroaren usaina zegoen. Gizon batek bere inizialak eskuz grabatzen zituen jada amaitua zeuden botetan. Sabaitik zintzilik zeuden mordoak osatuz”.
Jake Barnes eleberriko protagonista eta Ernest Hemingwayren alter egoak garai hartako zortzi pezeta ordaindu zituen zein baino zein handiago ziren bi ardo botengatik. Garai hartan, Las Tres ZZZ zen Iruñeko erdigunean zegoen ardo-bota fabrika eta denda bakarra.
Enpresaren jatorria XIX. mendeko azken herenean kokatu behar da, zehazki, 1873an, orduan heldu baitzen Iruñera Gregorio Pérez, Almudévarretik etorria (Huesca). Botagile ospetsu hari, Eusebio Iglesiasek, nafar, botagile famatu eta bota-fabrika baten jabeak, etortzeko eskatu zion elkarte bat sortu eta elkarrekin mundu mailan ospea eman zieten botak fabrikatzeko. Mende hasierara arte jakinduria eta marka partekatu zuten, baina 1902an Pérezek Iglesiasi bere zatia erosi zion, eta bere hiru alaba hirukien jaiotzarekin batera, 1916ko otsailaren 1ean (garai hartan aparteko gertakaria), izena aldatzea erabaki zuen eta Las Tres ZZZ deitu, bere hiru neskatilen (tres zagalas) omenez. Munduko ardo-botarik onenak jotzen dituzte.
Informazio Praktikoa
Helbidea: Comedias Kalea, 7. 31001 Pamplona - Iruña
Ibilbidea:
Oharra: Saltoki desagertua