XII. mendekoa da, eta San Nikolas burguko biztanleek gotorleku gisa erabiltzen zuten, defentsarako; horregatik, hain zuzen, elizak horma sendoak, zaintza egiteko dorreak eta burdin-sareak ditu, eta lehenago bazituen defentsarako beste hainbat elementu ere, Gaztelak Nafarroa 1512. urtean konkistatu eta gero desagertu zirenak.
Elizak gurutze latindarreko oinplanoa eta hiru nabe dauzka; trazadura, kanoi-gangak eta erdiko hormaren alde bat protogotikoak dira. Erdiko nabearen gurutzeriazko gangak, gurutzadura eta presbiterioa –gurutziltzatua eta beirateak barne–, bestalde, XIV. mendekoak dira. Eraikinaren gainerako aldeak XIV. mendez geroztik egindako berrikuntza-lanak dira.
1982ko zaharberritze-lanetan, erretaulak desmuntatu egin ziren, eta XIV. mendeko pinturen aztarnak aurkitu ziren gurutzadurako pilareetan, kapera nagusia hasten den lekuan. Barroko eta churrigueresko estiloetako erretaulak dira. Koruko organo barroko handia San Domingo elizakoarekin lehiatzen da, hiriko garrantzitsuena izateko ohoreagatik.
San Nikolas elizak, ondoan dituen izen bereko plazak eta kaleak hiriko multzo bizi eta komertzialenetako bat osatzen dute.
Informazio Praktikoa
Helbidea: San Miguel Kalea, 15. 31001 Pamplona - Iruña
Telefonoa: +34 948 221 281
Ibilbidea:
Ordutegia:
Astelehenetik larubatera: 9:30etatik 12:30etara eta 18:00etatik 20:30etara
Igandeak: 9:30etatik 14:00etara eta 18:30etatik 20:30etara.