Jada desagertu den jatetxea. ‘The Dangerous Summer’ liburuan, Hemingwayk azaltzen du Antonio Ordóñez ezagutu ostean Mary Welsh-ekin elkar ikusteko geratu zirela ‘El Rey Noble’ jatetxean, zeina 'Las Pocholas’ izenaz ezagutua baitzen herritarren artean. “Orduz geroztik lagunak izan gara”.
1956ko irailaren 22an, Hemingway, Mary Welsh eta lagun talde bat jatetxe horretan bertan gelditu ziren bazkaltzera, Logroñoko festetara bidean. Mary Welsh-ek kontatu zuen ‘How it was’-en. Eta 1959ko sanferminetan, berriz ere, ‘Las Pocholas’-en afaldu zuten.
Hostal del Rey Noble delakoa 1938ko apirilaren 20an inauguratu zen. Guerendiáin ahizpak, ‘Las Pocholas’, ziren bertako arduradunak. Penintsulako gastronomiaren ikonoetako bat izan zen. 2000. urteko udan itxi zituen ateak.
Sarasate pasealekuan kokatua, hori da, hain zuzen ere, ‘The Sun Also Rises’ eleberrian aipatutako tokietako bat. Protagonista-taldeak paseo bat ematen du bertatik “eguzki betean”. “Bero atsegina egiten zuen –idatzi zuen Hemingwayk– euriaren eta itsasotik heldutako hodeien ondoren”.
1902an Iruñeko Udalak Pablo Sarasate biolin-jotzailea hiriko seme kutun izendatu zuen, eta haren izena eman zion ordura arte Valentzia pasealekua izenarekin ezagutzen zen horri.
Informazio Praktikoa
Helbidea: Sarasate Pasealekua, 6. 31001 Pamplona - Iruña
Ibilbidea: