
Iruñea ezaguna da mundu osoan Sanfermin nazioarteko jaiarengatik. Baina jaitik haratago, Nafarroa hiri moderno eta atsegina da, eta hainbat gauza egin daitezke bertan: harresien artean paseatu, parkeetan deskantsatu, Donejakue Bidea egin, dendetara joan, pintxo goxoak dastatu, lehen-mailako ikuskizunak ikusi edo tradizio handiko kirolak, adibidez, pilota, miretsi.

Jai guztien jaia. Uztailaren 6an “txupinazoa” lehertzen denean, biziak eztanda egiten du hirian eta poztasun horretatik gainerako eskualdea kutsatzen da. Iparraldeko jaiek kaleak betetzen dituzte dantza eta herri-kiroleko emanaldiekin. Hegoaldean, berriz, bigantxak dira protagonista

Nafarrak holakoak garela diote: lagunen lagun, solidarioak, zintzoak, pixka bat burugogorrak, abegitsuak... jende jatorra. Gure bisitariek diote hori, aisialdirako edo negozioengatik etorritakoek, etorri eta ospa egin zutenek edo etorri eta hemen geratu zirenek.

Nafarroan gure sustraiak eta historia maite ditugu, baina etorkizunari begira bizi gara, jasangarritasuna ardatz izanda. Aitzindariak gara energia berriztagarriei, medikuntzari eta hezkuntzari dagokienez, eta berrikuntzan gehien inbertitzen duen bigarren erkidegoa gara nazio-mailan, Espainiako Merkataritza Ganberako Enpresa Lehiakortasuneko Behatokiaren arabera.

Ongi etorria ematen diegu bidaiari lasaiei. Mirets itzazu ur-jauziak udaberrian, gal zaitez basoan udazkenean eta entzun ezazu marrualdia, lilura zaitez portada erromaniko batekin, egin ezazu Santiago Bidea, goi-mailako sukaldaritzaz zein eguneko menu sinple batez goza ezazu, goza ezazu landa-etxe batean zure lagun edo familiako kideekin, zoaz Iruñeara asteburu erromantiko bat izatera... Nafarroak lasaitasunez bizitzeko mila era eskaintzen dizkizu.