Iruñeko Udaleko Gazteriaren Mahai berria ofizialki eratu da

Iruñeko Udaleko Gazteriaren Mahai berria ofizialki eratu da
Hiriko gazteen interesen ordezkariak diren ia 40 pertsonak eratzen dute gogoeta eta proposamenerako foro hori
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

 

 

Iruñeak badu Gazteriaren Mahai berria. Fernando Sesma Hezkuntza, Herritarren Partaidetza eta Gazteriako zinegotzi ordezkariak zuzendutako Mahai berria atzo arratsaldean bildu zen Gaztediaren Etxean, gelditzen den legegintzaldian zehar eginen diren lanei hasiera emateko. Kideen aurkezpen orokorra egiteaz gain –30 gazte-erakunde baino gehiagoko ordezkariak eta Nafarroako Gazteriaren Institutuko eta Nafarroako Gazteriaren Kontseiluko bozeramaileak, besteak beste– mahaikideek Paloma Dueñas Grijalba izendatu zuten lehendakariorde, EqUes ‘Osasun larrialdi eta emergentzietako taldeko’ kidea (ezagutza-arlo horretako ikasle boluntarioen elkarte bat). Mahaiak berak, aurreko abenduan onartutako araudiak ematen dituen aukerak erabiliz, batzorde iraunkor bat ez eratzea erabaki zuen, baizik eta lantaldeen bitartez ohiko moduan funtzionatzea. Hurrengo ohiko deialdia udaren ostean eginen da.

Atzoko saioan, alorreko zuzendaritzak eta Gazteriako teknikariek egun egiten ari den Iruña Gaztea III. Planari buruzko informazioa eman zieten bertaratutakoei, eta aurreratu zituzten Iruñeko Udala hurrengo hilabeteetarako prestatzen ari den gazte-programazioaren eta Udaletxea egun lantzen ari den beste gazte-programa batzuen ildo nagusiak. Ildo horretan, Mahaiak atzo bere lehen proposamena egin zuen: kultur-txangoak eta gazteei zuzendutako boluntariotza-proposamenak  Udalak uda honetarako egindako programazio-planetan sar daitezela.

Gazteriaren Mahaia 2001ean jaio zen organo bat da, udal-antolamenduaren barruan, eta gazteriaren arloan Udalak egindako jarduketen inguruan gazteen engaiamendua bideratzeaz arduratzen da, hiriko gazteria osatzen duten hainbat eragile eta entitateek elkarrekin egindako hausnarketa, azterketa eta proposamenen bidez.

Gazteriaren Mahai berriaren kide ofizialak

ZUZENDARITZA-TALDEA

  • Fernando Sesma Urzaiz                           Iruñeko Udala
  • Lehendakariordea                                   Paloma Dueñas Grijalba
  • Ángela Sanz Rives                                   Iruñeko Udala
  • José Manuel Santana Toledo                   Iruñeko Udala

TALDE TEKNIKOA

  • Manuel Goñi Gamarra                              Iruñeko Udala
  • Ana Parody Molinero                                Gaztediaren Etxea

TALDE POLITIKOA

  • Fernando Aranguren Reta                        Navarra Suma
  • Endika Alonso Irisarri                                EH Bildu
  • Amaia Urra Iribarren (ordezkapena)        Geroa Bai
  • Xabier Sagardoy Ortega                           PSN

TALDE INSTITUZIONALA

  • Carlos Amatriain Busto                             Nafarroako Gazteriaren Institutua
  • Jon Larrea                                                 Nafarroako Gazteriaren Kontseilua

HERRITAR ANTOLATUEN TALDEA

  • Alejandro Gállego                                     Ikasleen ordezkaritza (Nafarroako Unibertsitatea)
  • Julen Pedrosa Ganuza                             NUPeko Ikasle Kontseilua
  • Maite Herranz Corcín                               Hazialdea
  • Pablo Esquíroz Lizaur                              Baracea Scout Taldea
  • Carlota Uriarte Osorio de Rebellón          Goimendi ikastetxe nagusia
  • María Aguirre Suárez                               Goroabe ikastetxe nagusia
  • Diego Lafuente Falcón                             Gurutze Gorriko Gazteria
  • Silvia García Jiménez                               Secretariado Gitano
  • Alberto Alonso                                          Enpresaburu Gazteen Elkartea
  • Aroa Celorrio García                                UGT Gazteria
  • Carlos de la Torre Verdejo                        CCOO Gazteria
  • Etilia Gurin                                                Berriemailea (Escolapios)
  • Juan Ruiz Galilea                                     Berriemailea (Mendillorri BHI)
  • Alberto Díaz Los Arcos                             Juventudes Navarras (Navarra Suma)
  • Oier Osinaga                                            EH Bildu
  • Gaizka Navarlaz Burgos                          Gazteok Bai (Geroa Bai)
  • Daniel Galech Goñi                                  Iruñeko Gazte Sozialistak (PSN)
  • Sandra Olivares Baioso                            AMUDISNA
  • Naiara Zubeldia Lecumberri                     SEI
  • Iñigo Rupérez García                               ASPACE
  • Julen Ortega Martín                                  Game Over
  • Paloma Dueñas Grijalba                          EqÜES

 

HERRITAR AKTIBOEN TALDEA

  • Jhontyer Alexander Duran Paucar
  • Pablo Pérez Malón
  • María Bulla
  • Amaia Azcona Martínez
¿Te ha sido útil esta página?