Iruñeko Kultur Aniztasunaren VI. Foroak aurten hirian egin dituen ekintzak aztertu eta 2022ko edukiak aurreratu ditu

Iruñeko Kultur Aniztasunaren VI. Foroak aurten hirian egin dituen ekintzak aztertu eta 2022ko edukiak aurreratu ditu
Fernando Sesma Hezkuntza Herritarren Partaidetza eta Gazteriako Alorreko zinegotzi ordezkaria izan da bileraren buru

 

 

Calderería kaleko udal-lokaletan egin da Iruñeko Kultur Aniztasunaren VI. Foroaren bilera, zeinak Fernando Sesma Hezkuntza, Herritarren Partaidetza eta Gazteriako Alorreko zinegotzi ordezkariaren buru izan baitu, udal-teknikariek lagunduta. Bilerara gonbidatuta zeuden hirian erregistratuta dauden eta aniztasunaren eta kulturartekotasunaren arloan lan egiten duten elkarteak eta, zehazki, honako hauetako ordezkariak bertaratu dira: Asvena, Morenada de los Andes, Diablada Urus, Nafarroako Eskualde Etxeen Federazioa, Aproena, Casa Chile, Nafarroako Argentinarren Etxea eta Renacer Andino, Lar Gallego, Donejakue Bidearen Adiskideen Elkartea eta Abrasnorte, bai eta udal-taldeetako ordezkariak ere.

Gai-zerrendari jarraiki, hizpide izan dute “Iruñeko Kultur Aniztasunaren eta Herritartasun Inklusiboaren Diagnostikorako” lanen aurretiazko egoera. Lan hori Iruñeko Udalak abiatu zuen Iruñeko gizartea osatzen duten kultura ezberdinen arteko bizikidetza maila eta haren kalitatea ezagutzeko. Diagnostiko hori online inkesta sistema batek lagunduta dator, zeina 994 pertsonak erantzun baitute, eta osteralera arte, azaroak 12, zabalik jarraituko baitu Erabaki Herritarren Partaidetzaren webgunean. Dokumentu hori “Iruñeko Kultur Aniztasunaren eta Herritartasun Inklusiboaren I. Plana ” idatzi aurreko pausoetako bat izanen da, zeina 2022an amaitzea aurreikusten da. Planak herritar guztiei zuzendutako ekintza eta proposamenak jasoko ditu, Iruñeak kultur aniztasunean aurrera egin eta hobetu dezan.

Saioan, 2022rako kultura-aniztasunaren arloko lan-proiektuei buruzko aurrerapenak egin dira, eta premia berriak hautemateari garrantzi berezia eman zaio. Hainbat ekintza aurreikusi dira jada: proposamenak jasotzeko lantegiak egitea urteko lehen hiruhilekoan eta, lehenago, Migratzaileen Eguna ospatzea, abenduaren 18an. Iruñeko Udalaren Erroldako datuen arabera, aurtengo apirilean, herritarren % 20,4 atzerrian jaioa zen (42.442 pertsona). Iruñeko Kultura Aniztasunaren Foroa Udalak 2016ko abenduan abiatu zuen topagunea da, eskubideak benetan gauzatzearen eta herritar guztien aukera berdintasunaren alde lan egiteko, eta oinarritzat hartzen du kultur aniztasuna aberasgarria dela eta Iruñeko biztanle guztion ondarea dela.

Urtebete aniztasunaren aldeko ekintzen alde

Bileran zehar Udalak aurten bultzatutako jardueren laburpen bat ere egin da. Joan den urrian Hispanitatearen Egunaren karietara egin zen harrera-ekitaldi ofizialaz gain, irailean doako sei partaidetza-lantegi antolatu ziren kulturen arteko bizikidetzak ekartzen dituen indarguneak eta aukerak identifikatze aldera, non 30 lagunek parte hartu baitzuten, eta Ziudadelan ‘Munduko folklorea’ zikloaren lehen edizioa egin zen 300 interpretatzaile baino gehiagorekin eta 1.200 ikusle baino gehiagorekin. ‘Bat-bateko argazkiak: arrazismoa desmuntatzen duten esaldiak’ erakusketa ere azpimarratu da, zaina datorren urtean modu ibiltarian ikastetxeetara eramanen baita ikasleekin arrazismoaren aurkako edukiak lantzeko.

Udalaren laguntzari esker, aurten, besteak beste, 40.000 euroko dirulaguntzak banatu dira 18 elkarteren artean, eta babesa eman zaio ‘Uniendo lazos’ kultur aniztasuneko elkarteen azokari, zeina udazkenean egin baita autobus-geltoki zaharreko nasetan. 2021eko maiatzean, ‘Kultura Aniztasunaren Nazioarteko Egunarekin’ karietara, elkarteekin topaketa ofizial bat egiteaz gain, Udalak lehenengoz oraindik espazio publikoan aktibo dagoen ikus-entzunezko kanpaina instituzional bat abiatu zuen: ‘Iruña polita/kosmopolita’ hiri askotariko, integratzaile, multikultural eta irekiaren alde. Ekintza horietako batzuk Navarra Suma eta Iruñeko Udaleko Sozialistak udal-taldeek lortutako aurrekontu-akordioari esker gauzatu dira.

¿Te ha sido útil esta página?