Hautaprobetarako deia egin da Iruñeko Udalarendako Babes Zibileko Laguntzaileko (naranjito) lanpostuan aldi baterako kontratu bidez aritzeko hiru zerrenda osatze aldera

Hautaprobetarako deia egin da Iruñeko Udalarendako Babes Zibileko Laguntzaileko (naranjito) lanpostuan aldi baterako kontratu bidez aritzeko hiru zerrenda osatze aldera
Izena emateko epea martxoaren 20an amaituko da; zerrendetako baterako ingeleseko C1 mailako titulazioa eduki behar da, eta beste baterako, C motako ibilgailuak gidatzeko baimena

naranjitos


Iruñeko Udalak Babes Zibileko laguntzaileen lanpostuetan aldi baterako lan-kontratupean aritzeko hiru izangai-zerrenda hautaproben bidez osatzeko deialdia egin du, Iruñeko Udalean gertatzen ahal diren beharrak asetzeari begira. Martxoaren 20an amaituko da deialdi horretan interesa dutenek eskaerak aurkezteko epea.

Kontratazio zerrendetako bat Herritarren Segurtasuneko Alorreko edozein departamentu edo zerbitzutan babes zibileko laguntzaile lanetan aritzeko sortuko da. Bigarren zerrendak objektu galduen departamentuan aritzeko da eta ingeleseko C1 mailako titulazioa eskatzen da. Hirugarren zerrendan izena emateko baldintza C motako ibilgailuak gidatzeko baimena edukitzea da, Herritarren Segurtasuneko Alorreko edozein departamentu edo zerbitzutan lanak egiteko. Izangaiek zerrenda horietakoren batean edo gehiagotan izena emateko aukera izanen dute, eta horretarako eskabidean hala eskatu beharko dute, eta eskatutako betekizunak egiaztatu.

Izena ematen dutenek, halaber, nazionalitate, adin eta gaitasun fisiko zein psikikoari buruzko baldintzak bete beharko dituzte, eta ezin izanen dira egon eginkizun publikoetan aritzeko ezgaiturik edo gabeturik, ez eta inongo Administrazio Publikoren zerbitzutik bereiziak izan ere. Halaber, Eskola Ziurtagiriaren titulua edo horren baliokidea eduki behar da, edo hori erdiesteko maneran egotea eskabideak aurkezteko mugaegunean.

Eskaerak telematikoki aurkeztu behar dira, www.pamplona.es/eu webguneko ‘Enplegu publikoko deialdiak’ atalean. NANaren fotokopia, eskatutako titulazioaren kopia eta C motako gidatzeko baimenaren eta ingeleseko C1 mailako tituluaren fotokopia aurkeztuko dira. Desgaitasun bat aitortua dutenek egiaztatu beharko dute ere. Deialdiaren oinarriak martxoaren 9ko (osteguna) 49. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu dira eta Udalaren webgunean kontsulta daitezke.

Hautapena proba objektibo batez eginen da; test erakoa izanen da, eta galdera bakoitzak erantzun posible batzuk izanen ditu aukeratzeko, baina bat bakarra izanen da baliozkoa. Testeko galderak mota ezberdinetakoak izaten ahalko dira, hots, egoera bati buruzkoak edo kultura orokorrekoak, batez ere Iruñeko geografia praktikoari lotuak. Proba honetan gehienez ere 100 puntuko balorazioa emanen da, eta gutxienez 30 puntu lortu beharko dira proba gainditutzat emateko.

 

¿Te ha sido útil esta página?