Asteazkenean bukatuko da ‘Antzerki Aroa’ zikloa: Xake Produkzioak konpainiak ‘Sidari’ taularatuko du Nafarroako Antzerki Eskolan

Asteazkenean bukatuko da ‘Antzerki Aroa’ zikloa: Xake Produkzioak konpainiak ‘Sidari’ taularatuko du Nafarroako Antzerki Eskolan
Zikloak helburu du euskarazko arte eszenikoak sustatzea, eta hainbat generotako bost antzezlan oholtzaratu ditu urrian eta azaroan
Antzerki Aroa

 

Euskarazko antzerki-zikloa asteazkenean amaituko da: lehen aldiz taularatuko da Nafarroan Xake Produkzioak konpainiaren Sidari komedia, 19:00etan, Nafarroako Antzerki Eskolan. Sarrerak webgunean daude eskuragarri dagoeneko, 8 euroan, eta euskara ikasten dutenek 3 euroko deskontua dute.  Nafarroako Antzerki Eskolako txarteldegian sarrerak eskuratzeko aukera ere badago, emanaldia hasi baino ordubete lehenagotik. 


Kepa Errasti da Sidari lanaren gidoilaria, eta Getari Etxegaraik zuzendu du; biak ala biak aktoreak ere badira, Iholdi Beristainekin eta Hodei Arrastoarekin batera. Errealismo magikoko ukituak dituen komediak Jone eta Jokinen istorioa kontatzen du, Europan barna Intererrail-bidaia bat egitea erabaki duen hogeita hamar urteko bikotea. Trenean sartu eta berehala, adineko bikote batekin egiten dute topo. Haien maitasuna betikotzeko, adineko bikoteak Sidariko kanalera (Korfu uhartea) joatea gomendatzen die. Hainbat egunez bizipenak partekatu eta gero, Jone susmatzen hasi da bidelagun duten bikotea haiek beraiek direla lau hamarkada barru.

Konpainiak umorea eta bagoi batean gertatutako ezinezko topaketa hori erabiltzen ditu harremanei lotutako gaiei buruz hitz egiteko. Besteak beste, gai hauei heltzen die antzezlanak: bikoteari buruzko espektatibak, harreman bat hausten denean geratzen den maitasuna, zahartzaroari konpainiarik gabe aurre egiteko modua , bakardadea eta zaintza.

Xake Produkzioak
Xake Produkzioak arte eszenikoen konpainia gipuzkoarra da: Kepa Errastik eta Xabier Ormazabalek fundatu zuten 2015ean, eta umorearen bitartez gai sakon eta filosofikoak jorratzeko berezko estiloa sortu dute.  Konpainia arte eszenikoen tokiko ekoiztetxe ospetsuenetako bat bilakatu da, besteak beste, Mami Lebrun, Sexberdinak, Lur eta Postdatarik gabeko gutunak antzezlanei esker. Lehenengo bi lanei esker, Donostia Antzerkia eta Donostia Kultura sariak jaso zituen, hurrenez hurren. Sidari da taldearen azken lana, eta Tolosan estreinatu zen irailean.


2026KO ANTZERKI AROA. NAFARROAKO ANTZERKI ESKOLA. 19:00

  • Sarrerak txarteldegian (San Agustin kalea 3) eta www.laescueladeteatro.com/eus webgunean

    • Sarrera orokorra: 8 euro

    • Euskaltegietan eta Hizkuntza Eskolan euskara ikasten dutenendako sarrerak: 5 euro

  • Programazioa:

    • Azaroak 4, asteazkena: Sidari (Xake Produkzioak)

¿Te ha sido útil esta página?