Logroñoko Udalak utzitako irudia.
LOGROÑOKO SANTA MARÍA DE LA REDONDA ELIZA
Kolegio-eliza izan zen 1959ra arte, eta handik aurrera katedral bihurtu zen. Gaur egungo tenplua XV. mendekoa da, eta fatxada, XVIII. mendekoa; La Redonda izena orube horretan bertan izan zen eta oinplano oktogonala zuen eliza erromanikotik datorkio.
Errioxako Turismoko alorrak utzitako irudia.
SAN JUAN DE ACRE ERROMESENDAKO OSPITALEAREN AZTARNAK
XII. mendeko erromesendako ospitale zahar baten indusketa arkeologikoa. Haren portada ikus daiteke Navarreteko hilerriaren sarreran.
ERROLANEN MUINOA
Errioxako mahastien bista zoragarriak dituen muinoa. Kondairaren arabera, behin eta berriz Bidean zehar hainbat kondairatan eta kapiteletan errepikatzen den Errolan eta Ferraguten mitoaren lekuko izan zen.
Nafarroako Turismoko alorrak utzitako irudia
SUSO ETA YUSOKO MONASTERIOAK
San Millán de la Cogollan kokatuak, bi monasterioak Gizateriaren Ondare izendatu ziren 1997an, eta balio historiko, artistiko, erlijioso, linguistiko eta literario handia dute.