Ultreia, erromesen harrera eta Donejakue Bidearen Interpretazio Zentroa

ULTREIA, ERROMESEN HARRERA ETA DONEJAKUE BIDEAREN INTERPRETAZIO ZENTROA, Iruñeko Alde Zaharreko erdigunean kokatuta dagoena, baliabide interaktiboen eta ikus-entzunezko baliabideen bitartez hiriaren historia eta honek Donejakue Bidearekin duen harremana aurkezten digu. Irisgarritasun unibertsaleko gune izateko sortu zuten, eta horregatik publiko guztiei egokitzen zaie. 

ERROMESEN HARRERA ETA DONEJAKUE BIDEAREN INTERPRETAZIO ZENTROA

XI. mendean, Santiagorako erromesaldia garrantzia hartzen hasi zen garaian, Frantziako hegoaldetik eta Normandiatik etorritako biztanle berriak etorri ziren Iruñera, eta haien hizkuntza, artisau-lanbideak, merkataritzarako trebetasunak, zaindariarekiko debozioa (Saint-Sernin) eta tradizio arkitektonikoak beraiekin ekarri zituzten. Emaitza: hiru burgu banandu eta etsai, bakoitzak bere legeekin eta harresiekin. Istorio hau hobe ezagutu ezazu Ultreiako 4. eremuko bideoaren bidez!

 

Guneraren banaketa

1. esparrua. Sarrera eta harrera-gunea

Nafarroatik igarotzean Frantziako bidearekin zerikusia duen guztia ezagutzen duten langile kualifikatuek turista zein erromesak hartzen dituzte. Baditu planoak, mapak eta informazio-liburuxkak, kredentzialerako zigilua, aterpetxeei buruzko informazio eguneratua eta erromesendako beste zerbitzu interesgarri batzuk ere bai. 

2. esparrua: Jacob@ccess

Panel elkarreragile horren bidez gure webgunean eskuragarri dagoen informazio guztia kontsultatu daiteke. Zehazki, honako hauen inguruko informazio eguneratua: tarteak, hiri/herri bakoitzeko ezinbesteko monumentuak, probintzia bakoitzeko gastronomia tipikoa, aterpetxeak, garraio-loturak eta erromesendako gainerako informazio praktikoak eta zerbitzuak.

3. esparrua: Iruña, Bideko lehena

Toki aipagarriei, tradizioei eta gastronomiari lotutako edukiak, Iruñean XIII. mendeko erromes batek aurkitzen zuena eta gaur egungo batek aurki dezakeena konparatzeko aukera ematen dutenak. 

4. esparrua: Iruñea, bidegurutzea

Eremu honek Iruñearen sorreraren historia katramilatsu eta aberatsa agertzen du. Hiriaren historian sakondu eta mendeetan zehar nola garatu zen kontatzen du, Donejakue bideak betidanik garapen horretan izan duen paper erabakigarria azpimarratuz.

5. esparrua: Izarren bidea

Multiproiekziorako gunea.
Hemen, Erdi Aroko erromes baten bizipena kontatzen da, kontakizunak Bidearen Nafarroako etapak barne hartzen dituelarik. Bisitariari azken belaunaldiko museografiaz, tamaina handiko ikus-entzunezkoek, multiproiekzioek eta eszenografiek zentzumen-bizipen osoa eskainiko diote.

ERROMESEI ONGIETORRIA ETA HARRERA EGITEKO ZERBITZUAK

Ultreiak erromesei harrera egin eta Bidea ezagutzeko informazioa eskaintzen die, besteak beste, nola joan Orreagaraino eta Donibane Garaziraino eta Iruñeak dituen zerbitzuak.

Informazioa:

- Nola joan Iruñeraino, nola iritsi Orreagara eta Donibane Garazira.
- Aholku praktikoak.
- Bidearen hurrengo tartea, Gareseraino.
- Ostatu eta jatetxeei buruzko informazioa.
- Frantziako Bidearen tarteei buruzko informazioa: zer bisitatu, herrietako zerbitzuak, ibilbideen track-ak.
- Nafarroako Bidean erromesei zuzendutako enpresa eta zerbitzuei buruzko informazioa.

Zerbitzuak:

- Egiaztagirien zigilatzea.
- Egiaztagirien salmenta.

Informazio praktikoa

Helbidea: Kale Nagusia, 20.

Telefonoa: (+34) 948 420 705

E-mail: ultreia@pamplona.es

WhatsApp: (+34) 686 553 296

 

Ibilbidea:

     Iruña Bidea da

     Iruña Harresiak dira

 

Ordutegia:

Behe denboraldia 

Azaroak 1etik otsailak 28ra

  • Asteburuetan, 10:00etatik 14:00etara.

 

Goi-denboraldia

Martxoaren 1etik ekainaren 30era
  • Astelehenetik larunbatera (asteartean itxita): 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara.
  • Igandeak, 10:00etatik 14:00etara
Uztailaren 1etik irailaren 15era
  • Astelehenetik larunbatera (asteartean itxita): 9:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 17:00etara.
  • Igandeak, 9:00etatik 14:00etara
Irailaren 16tik urriaren 31ra
  • Astelehenetik larunbatera (asteartean itxita): 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara.
  • Igandeak, 10:00etatik 14:00etara
 

San Fermin jaiak: Itxita (Uztailak 6tik 14era, biak barne) 

Gabonak: Abenduaren 25ean itxita.

 

Bisita:

     Prezioa: doan

     Iraupena: 45 minutu

     Bisita audiogiden bidez egiten da

     Hizkuntzak: gaztelania, euskara, ingelera eta frantsesa

     *Taldeentzat erreserba aldez aurretik egin behar da

 

KEXAK ETA IRADOKIZUNAK

 

Informazio gehiago: Ultreiako aurkezpen dosierra

Irekiera urtea: 2019

Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

JACOB@CCESS

Proiektuaren bazkideek mugaz gaindiko azpiegitura-sarea sortu dute, desgaitasuna dutenak mugaz gaindiko lurraldeetako kulturara hobeki iritsi ahal izan daitezen diseinaturik. Donejakue bideari lotutako sarea da, eta lankidetza emanen du irisgarritasun “materialaren” (higiezinen eta higigarrien banaketa) zein “immaterialaren” (desgaitasuna duten pertsonek erabiltzeko diseinaturiko museo- eta bizipen-soluzio berritzaileak) inguruan.

Proiektuak: 

-Oztibarre: OSTAVALS Donejakueko paisaia eta ondareari balioa emateko zentroa

-Jaka: Jakako Donejakue Bidearen Interpretazio Zentroa

-Martillué: Valentia Martillué erromesendako aterpetxea (Irisgarritasun unibertsala)