Iruñeak zaindu egiten zaitu

ADINEKOEI TRATU ONA EMATEA SUSTATZEKO SAREAK

Sare bat elkarrekin lan egitea erabakitzen duten baliabideen, profesionalen, administrazioen, bizilagunen, elkarteen eta abarren multzo bat da. Sareek hainbat eragilerendako topagunea eskaintzen dute, eta horrek arreta integralagoa ematen laguntzen du, prebentzioa, bideratzeak eta kasuak elkarrekin lantzeko modu berriak eskaintzeaz gain. Sarean lan egiteak, gainera, arreta hurbilagokoa izatea ahalbidetzen du, pertsona gehiagorengana iristeko eta behar gehiagori hobeki heltzeko aukera ematen baitu.

Kirol jarduerak

  • KIROL- ETA GIZARTE-ERREZETA 50/80

Iruñeko 50 eta 80 urte arteko pertsonei ariketa fisiko eta kirol terapeutikoak eta beste jarduera sozial batzuk preskribatzen dizkien zerbitzu publiko bat garatzeko programa bat da, eta osasun-zentroak dira pertsona horiek programara bideratzen dituztenak. Helburua da kirol- eta gizarte-preskripzio baten bidez aurre egitea nahi ez den bakardade-egoeran dauden pertsonei, hauskortasunari, jarduera fisikorik ezari eta sedentarismoari lotutako arazo soziosanitarioei. Gaur egun, Iturraman, Txantrean eta Zabalgunean dago.
 

Argibide gehiago

 

  • ADINEKOENTZAKO KANPOKO GIMNASIA

Aire zabalean helduendako gimnasioak ditu Iruñeak. Jarduera fisikoa eta bizimodu osasungarria indartzeko ariketa fisikoa egiteko aparatuak dituzten eremuak dira. Aparatu bakoitzak plaka bat du, non jartzen baitu makinaren izena eta zer ariketa fisiko egiteko balio duen. Gimnasio horiek erabilera librekoak dira. Aldian-aldian Udalak begirale batekin antolatzen ditu saioak aparatuak erabiltzen ikasteko.
 

Argibide gehiago

 

  • GIMNASTIKA AEROBIKO MODERNOA

Jarduera honetan ariketa aerobikoak egiten dira xede hartuta egoera fisikoa eta, horrekin batera, parte-hartzaileen bizi-kalitatea hobetzea; erresistentzia, muskuluen indarra eta malgutasuna handitzea; aztura osasungarriak eskuratzea ariketa fisikoaren bitartez eta autoestimua igotzea lortzea, ikastaroaren amaieran parte-hartzaileek hobeki ikusiko dituztelako haien buruak eta hobeki sentituko direlako.
 

Argibide gehiago
  • TOKIA: Mendillorri, Arrotxapea, Ezkaba, Azpilagaña, José Mª Iribarren eta Arrosadiko kiroldegiak; Sanduzelaiko Aquavoxa; Arantzadiko kirolgunea; Iturramako Civivoxa; Vázquez de Mella ikastetxea; Amaiur Ikastola; Navarro Villoslada Institutua; San Frantzisko, San Juan de la Cadena, Iturrama, San Cernin, José María Huarte eta Elorri ikastetxeak, eta Santa María La Real udal-zentroa
  • 948 420 517 –  610 124 862
  • ARGIBIDE GEHIAGO: https://www.pamplonadeporte.sedena.es/

 

  • YOGA, 50 URTETIK GORAKOENDAKO

Eskola horien barruan sartzen dira jarreren bidezko (asanak) gorputz-laneko teknikak, muskuluak kontrolatzekoak, erlaxatzekoak eta meditaziokoak. Ez da yoga-jarrera zailik eginen, eta jarrera-lana arina izanen da. Eskolen bidez bilatzen da gorputz malguago eta orekatuagoa lortzea, gorputzaren eta buruaren arteko egoera harmoniatsuagoa lortzea, egonkortasun emozionala goratzea eta jarrera mental positiboa izatea, zeinak autoestimua eta gizarte-harremanak hobetuko baititu, isolamendua saihestuz.
 

Argibide gehiago
  • TOKIA: Iturramako Civivoxa eta San Joan Bosco Zentroa; Ezkaba, Arrotxapea eta Arrosadiko kiroldegiak, Mendillorriko Civivoxa eta Arantzadiko eta Sanduzelaiko Aquavoxeko kirolguneak
  • 948 420 517 -  610 124 862
  • ARGIBIDE GEHIAGO: https://www.pamplonadeporte.sedena.es/

 

  • OSASUN OHITUREN JARRAIPENA

Ekimen hau yogako eta gimnastika aerobiko modernoko jardueren eskutik doa. Egiten den ariketa fisikoa neurtzea eta saritzea bilatzen duen estrategia baten eta gomendio jakin batzuen bidez, parte-hartzaileen artean aztura osasungarriak sustatzen dira, ongizate pertsonalaren funtsezko hiru zutabeetan oinarrituta: elikadura, ariketa eta/edo jarduera fisikoa eta ongizate emozionala.
 

Argibide gehiago

•    TOKIA: yoga eta gimnastika aerobiko modernoa egiten den tokietan
•    ARGIBIDE GEHIAGO: https://www.pamplonadeporte.sedena.es/
•    948 420 517 – 610 124 862

Ikastaroak eta lantegiak

  • INFORMAZIOAREN ETA KOMUNIKAZIOAREN TEKNOLOGIEI BURUZKO IKASTAROAK 60 URTETIK GORAKOENDAKO

EMATIC zentroak IKT-gaitasunei buruzko hogei ikastaro inguru eskaintzen ditu hiruhileko bakoitzean, emakumeei zuzenduta eta doan, berdintasunerantz urratsak egiteko. 60 urtetik gorako emakumeek hainbat ikastarotan izena emateko aukera izanen dute, hala nola Smartphone bat erabiltzen, Interneten nabigatzen eta posta elektronikoa erabiltzen ikasteko, sareko ariketen bidez buruari eragiteko eta online ikastaro eta hitzaldietan nola parte hartu ikasteko.

  • ‘ZAINTZEN DUTENAK ZAINDUZ’

‘Zaintzen dutenak zainduz’ Iruñeko Udalak antolatutako doako lantegia da, senide zaharrak edo/eta menpekotasuna dutenak zaintzeko ardura duten zaintzaile ez profesionalei zuzendutakoa, horiei aholkuak, prestakuntza eta informazioa ematea sustatzeko.

Cartel

 

  • LECXIT: BELAUNALDI ARTEKO BOLUNTARIOTZA

Udal-programa honetan boluntario bat haur batekin egoten da ikastetxean, eta elkarrekin ikasten dute elkarrizketa, irakurketa, antzezpen eta abarren bitartez. Ikastetxe berean ikasle bat baino gehiago egonez gero, jarduera partekatuak egin daitezke.

  • ‘LAGUNTZA EMOZIONALA’

Aldian-aldian ongizate pertsonala hobetzeko abiatzen diren lantegiak dira, betiere xede hartuta adinekoen eskura jartzea doako zerbitzu kualifikatu bat gizarte-elementuetatik –pandemia kasu– edo haien egunerokotik nahiz beste gizarte elementu batzuetatik eratorritako ondorio emozionalak gainditzen laguntzeko. Zerbitzu hori Itxaropenaren Telefonoarekin eta Nafarroako Gobernuarekin lankidetzan eskaintzen da. Ikastaro bakoitzak zortzi ordu iraunen ditu guztira, bi orduko lau saiotan banatuta.

1. Norberaren ongizatea
2. Pertsonen arteko komunikazioa hobetzea
3. Zure osasun mentala zaintzen
4. Literatura eta osasun mentala

  • ‘MARTXAN’

Ekimen honen helburua Iruñeko adinekoen autonomia bultzatzea eta haien mendekotasuna prebenitzea da. Zahartze aktiboa sustatu nahi da, eta ongizate fisiko, sozial, emozional eta mentalerako aukerak optimizatu, bizi-itxaropen osasungarria eta bizi-kalitatea zahartzaroan hedatzeko asmoz. Era berean, adinekoen isolamendua prebenitu nahi da, eta horretarako aisialdia eta berdinen arteko harremanak sustatu, harreman horrek jarduerez haratago iraun dezan.

ETXEJO ZAINTZA

  • IRUÑEKO UDALAREN ETXEZ ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUAK (EELZ)

bermatzen du etxean bertan zenbait laguntza ematea (laguntza pertsonala, etxeko lanak, errehabilitazioa, hezkuntza eta bizitza autonomoaren sustapena), jendeak bere ingurune naturalean jarraitzeko behar duen bizi-kalitatea izan ahal dezan.

Zerbitzu honen xedea da hartzaileei laguntza soziala eskaintzea, familiarekiko eta bizilagunekiko harremana ahalbidetzeko, komunitatean parte hartzeko oinarrizko elementu gisa.

  • auzo-unitateen bidez kudeatzen da
  • 948 420 520

 

  • IGO ETA JAITSI ZERBITZUA: Mugikortasun urriko pertsonendako laguntza

Iruñeko Udalak ‘Igo eta jaitsi’ zerbitzua babestuko du, Nafarroako DYAk mugikortasun murriztua dutenei ematen diena. Doako zerbitzu kualifikatua da, eta etxeetatik irteteko dauden oztopo arkitektonikoak eta materialak gainditzea du xede. 

Hala, mugikortasun arazoak dituzten pertsonen isolamenduari aurre egiten zaio; izan ere, haiek une jakin batzuetan nahiago izan dezakete etxean gelditzea bizilagunak edo senideak laguntza eske ez gogaitzeko. 
 

  • UDALAREN APARTAMENTUAK ADINEKOENDAKO

Udalaren apartamentuak ostatu emateko bizitegi-zerbitzua dira, ez dute zerbitzu gehigarririk, ezta oztopo arkitektonikorik ere, eta beren kabuz baliatzeko gai diren 65 urtetik gorakoendako dira. Bakarka edo bikoteka erabil daitezke, eta gutxieneko zerbitzu komun batzuk dituzte eskuragarri, nahi duenak erabil ditzan. Honako hauei zuzentzen zaizkie: Iruñean erroldatuta dauden 65 urtetik gorako pertsonak, beren kabuz baliatzeko gai direnak eta etxebizitza-arazoak dituztenak, dela etxebizitzarik ez dutelako, dela haien etxebizitzak bizigarritasun gabezia larriak edo oztopo arkitektonikoak dituelako.

  • ‘IGO ETA JAITSI’ MUGIKORTASUN URRIKO ADINEKOENDAKO ARRETA

Udal-programa honen helburua da etxebizitzetara joatea zaintzaileei pertsona horiek teknika bereziak baliatuta mugitzen laguntzeko. Adinekoei edo oztopo arkitektonikoek kaltetutakoei oztopo horiek gainditzeko arreta eman nahi zaie, horrela astean bitan, gutxienez, eguneroko zereginak egiteko aukera izan dezaten, erosketak edo paseoak kasu.
 

  • ‘BETI NORBAITEKIN’

Programa honek xede du adinekoen arteko laguntza- eta ongizate-harremanak bultzatzea pertsonak ahaldunduko dituen esku hartze baten bidez, bakardade-egoerak gainditu, komunitatea engaiatu eta herritarrak sentsibilizatzeko. La Caixa Fundazioarekin elkarlanean garatzen da.

Laguntzak eta diru-laguntzak

  • JANTOKI SOZIALERAKO LAGUNTZAK ADINEKOENDAKO

Janari zerbitzua 65 urtetik gorakoentzat, erretiroko pentsiodunentzat, erabateko baliaezintasuna  dutenentzat, horien senaremazteentzat edo antzeko harremana dutenentzat eta 60 urtetik gorako
pentsiodunentzat Leyre eta Oskia erretiratuen elkarteetan.

  • DIRULAGUNTZAK ADINEKOEN GIZARTEAHALDUNTZERAKO

Aisialdiaren eta denbora librearen arloan (gizarte eta kulturakoa, gizarte eta hezkuntzakoa eta gizarte eta komunitatekoa) adinekoen bizi-kalitatea eta ongizatea sustatzearen alde lan egiten duten irabazi asmorik gabeko entitate edo elkarteek aurkeztutako proiektuak eta jarduerak.

AUZO-UNITATEAK

Hiriko auzoetan banatuta dauden Iruñeko Udalaren auzo-unitateak dira Gizarte Zerbitzuen sistemarako sarbidea.

•    948.420.520
•    ORDUTEGIA: 8:30 - 14:30

BELAUNALDIEN ARTEKO LOKALAK

NOLA ESKATU DEZAKET ARETO BAT?

•    Bidali ezazu eskaera-fitxa redesdemayoressantamarialareal@pamplona.es helbidera (Santa María la Real lokalerako) edo redesdemayoresiturrama@pamplona.es helbidera (San Joan Bosco lokalerako)  

•    Komunitate Ekintzako Alorrarekin harremanetan jarriz 948 420 572 telefonoan edo aurrez aurre Zapatería kaleko 40.eko bulegoetan (3. solairuan)