Iruñeko Udalaren 2018eko memoria

BERRIKUNTZA

TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZAKO PROIEKTUAK

Berrikuntza arduratzen da sistemak eta informazioaren teknologia berriak erabiltzeko estrategia koordinatzeaz. Azken helburua hau da: herritarrei, kanpoko erakundeei eta Administrazioari berari eskura jartzea beren beharrak betetzeko behar dituzten bitarteko teknologikoak, modu eraginkor eta seguru batez eta araudiari jarraikiz. ANIMSA proiektu eta zerbitzu gehienak gauzatzeko erakunde instrumentala da, eta proiektu horizontalen bitartez betetzen du bere eginkizuna, edo, bestela, beste alor batzuekin lankidetzan, proiektu zehatzago batzuen bidez.

Gainera, 2018ko martxoan, sistema informatikoaren arduradun bat sartu zen udal-plantillan, Iruñeko Udalaren eta ANIMSAren arteko harremana kudea eta SmartCity estrategia gara zezan. Zenbait egitura-aldaketa egin dira, hala nola Informazioaren eta Komunikazioen Teknologietarako eta haien Segurtasunerako Batzordea –IKTen Batzordea– eta Datuak Babesteko Batzorde Eskuordetua eta Segurtasunaren Batzorde Arduraduna berreratzea, Iruñeko Udalak horri dagokionez dituen beharrak antolatzeko.

Hona hemen haren zeregin nagusiak: zerbitzari eta komunikazioen azpiegituren mantentze-lanak egitea, erabiltzaile-hardwarea eta -softwarea kudeatzea, Iruñeko Udalak eskatutako ziurtagiri digitalak izapidetzea. Gaur egun, honako hauen euskarri gisa dihardu:

  • 158 software-aplikazio edo -produktu, merkatuan erositakoak edo ekoizpenean Iruñeko Udalaren neurrira sortuak.
  • 1.300 erabiltzaile-postu baino gehiago.
  • 137 ziurtagiri berri egin dira. 2018aren amaieran, askotariko 613 ziurtagiri kudeatu ziren, eta horietatik 578 «enplegatu publiko» motakoak dira.

2018an zehar, ANIMSAn 69 teknologia- eta berrikuntza-proiektu planifikatu ziren; horietatik 55 zeharkako proiektuei zegozkien, eta gainerako 14ak, berriz, udal-alorretako behar espezifikoei erantzun zieten. ANIMSAk zehaztutako ildo estrategikoen arabera, proiektuak sei talde handitan sailkatu daitezke, eta hauek nabarmentzen dira bereziki:

  • Barne-kudeaketako aplikazioak:
    • Dokumentu Elektronikoaren Plan Zuzentzailearen ezarpenaren bilakaera gauzatzea.
    • Alde Zaharrerako sarbideak kudeatzeko proiektua amaitzea.
    • Civivox zentroak kudeatzeko tresna hautatzea.
    • Iruñeko Udalaren aplikazio-ekosistemaren bilakaera eta mantentze-lanak egitea.
  • Zerbitzu elektronikoak:
    • Iruñeko Udalaren webgune berria ekoizten hasteko lan gehienak esleitzea eta egitea; azkenean, 2019ko otsailean hasi zen ekoizten.
    • Iruñeko Udalaren egoitza elektronikoa berritzea.
    • Inguruko beste administrazio publiko batzuekin elkarreragingarritasun-proiektuak gauzatzea.
    • Informazio Geografikoko Sistema (Iruskan) abian jartzea.
    • ANIMSA hodei pribatuan sinadura digitala egiteko aukera garatu da, eta konfiantzazko zerbitzuen hornitzailez aldatzea eskatzen du horrek.
    • Hiria plataforman lanak hastea, H2020 Stardust proiektuaren barruan.
    • Gardentasunaren webgunea bultzatzea.
  • Azpiegituren segurtasuna eta eskuragarritasuna:
    • Suebaki perimetral berriak prest jartzea.
    • Telefonia finkoko zerbitzuak lote horren hornitzaile esleipendunari migratzea 2017. urtearen amaieran (Vodafone).
    • Sare korporatiboaren eta erabiltzaile-lanpostuen mantentze-lanak eta bilakaera gauzatzea.
  • Araudiak eta Kalitatea
    • Egokitzapen-lanak egitea, batetik, informazioaren segurtasunaren esparruan (Segurtasunaren Eskema Nazionalaren arabera), eta, bestetik, Datu Pertsonalak Babestearen esparruan, Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko Lege Organikoa eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra indarrean jarri ondoren.
    • ANIMSAren enkarguaren jarraipena eta kudeaketa egitea eta negozio-arloen eta tekniken arteko harremana finkatzea.
  • Erabiltzaileendako arreta, Prestakuntza eta Komunikazioa
    • 010 zerbitzua ematea.
    • Erabiltzaileendako arreta.
  • Berrikuntza teknologikoko beste proiektu batzuk:
    • Helmuga turistiko adimendunak.

Plangintza horren betetze-mailari dagokionez, jarraipen-bilera xehatuak egin ziren Berrikuntza Arloaren eta ANIMSAko arduradun nagusien artean, eta bilera horietatik ondorioztatzen da betearazpen ekonomikoa eta zerbitzu-mailako akordioen betearazpena oso handiak izan zirela.