2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | |
---|---|---|---|---|---|
IRUÑEKO UDALA | |||||
Funtzionarioak | 936 | 901 | 890 | 877 | 887 |
Kontratu administratiboa duten langileak | 315 | 372 | 369 | 411 | 361 |
Langile kontratudunak | 180 | ||||
GUZTIRA | 1251 | 1273 | 1259 | 1288 | 1428 |
HAUR-ESKOLAK ERAKUNDE AUTONOMOA | |||||
Funtzionarioak | 66 | 60 | 54 | 49 | 43 |
Kontratu administratiboa duten langileak | 79 | ||||
Langile kontratudunak | 71 | GUZTIRA | 133 | 182 | 182 | ¿? | 193 |
HIRIGINTZAKO GERENTZIA | |||||
Funtzionarioak | 17 | 14 | 15 | 14 | 14 |
Kontratu administratiboa duten langileak | 12 | 8 | 9 | 9 | 11 |
GUZTIRA | 29 | 22 | 24 | 23 | 25 |
2018an egindako hautaketa-prozesuei dagokienez, honako hauek nabarmendu behar dira:
2018an hasi eta 2019an amaituko diren beste deialdi batzuk:
Udalak eta haren erakunde autonomoek 2018. urterako lan-eskaintza publikoa onartu zuten, Estatuko aurrekontu-araudiarekin bat etorriz, horren barruan honako lanpostu hauek sartuta:
Iruñeko Udala
Haur Eskolak
Hirigintzako Gerentzia
Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren bidez, Iruñeko Udaleko eta haren erakunde autonomoetako langileek 93 prestakuntza-ekintzatan parte hartu zuten, 76 espezialitate desberdinekin. Hona hemen ekintza horiek:
Udaleko 465 langilek (Udalekoak eta Erakunde Autonomoetakoak) egin zuten prestakuntza; horietatik 280k ikastaro bat egin zuten, eta 185ek, bat baino gehiago. Guztira, 813 bertaratze prestakuntza-ikastaroetara. Prestakuntzako 9.790,50 orduren baliokidea da hori guztia.
Bestalde, prestakuntza-ekintza horietako batzuk Udaleko Prebentzio Alorraren ekimenez egin ziren; hala, 2018. urtean, guztira, 12 ikastaro antolatu ziren, eta horietan Udaleko 174 udal-langilek parte hartu zuten.
2018an zehar, Iruñeko Udalean 96 lan-istripu gertatu ziren, baja medikoa behar izan zutenak, eta 62 lan-istripu, laguntza medikoa behar izan zuten arren, baja medikorik behar izan ez zutenak. Baja medikoa eragin zuten 96 istripuetatik, 56 lan-jardueran zehar gertatu ziren, 15 Udaltzaingoko langileen lan-istripuak izan ziren herritarrekiko erasoen edo borroken ondorioz, edo giharretako arazoak eta/edo polizia-jarduketetan izandako erorikoen ondorioz, 9 «in mission» istripuak izan ziren, eta 16, «in itinere» istripuak.
2018an, % 15 jaitsi zen baja eragin duten istripuen kopurua, eta, % 29,50, bajarik gabeko istripuen kopurua, aurreko urteekin alderatuta. Larritasun-indizeak bere horretan jarraitu zuen, eta bajen iraupenak gora egin zuen; izan ere, 2017an 6 istripu gertatu eta 2018ko zati handi batean bajan mantendu ziren.
2018an, osasun-azterketa egiteko 893 hitzordu egin zitzaizkien udal-langileei, eta 712 langile joan ziren; hau da, deitutakoen % 80.
2018an larrialdiko ebakuazioko 13 simulazio egin ziren 12 udal-eraikinetan. 13 udal-eraikinetako larrialdi-neurriak berrikusi ziren.
Giza Baliabideen Alorrak antolaketa-azterlan batzuk egin zituen, udal-zerbitzuak aztertzeko eta berrantolatzeko.
2018. urtean, hauek egin ziren:
Gainera, barne-prozesuak egin ziren langileen mugimendua errazteko eta denboran zehar iraunarazi diren interinitate-egoerak konpontzeko. Horrela, lekualdatze-lehiaketa bat egin zen administrazioko langileendako (laguntzaileak eta ofizialak), eta, ondoren, sustapen-deialdi bat, plazak areagotu gabe, administrari laguntzaileek administrari-ofizialaren lanpostura igotzen ahal izateko.
Era berean, eta Hiri Kontserbazioko alorreko zerbitzuen eraginkortasuna hobetzeko helburuarekin, lekualdatze-deialdiak egin ziren. Horrela, Hiri Kontserbazioko Mantentze Lanen Arduradunaren eta Ikuskari Laguntzailearen postuen interinitateak erregularizatu ziren, gero, zerbitzuen funtzionamendu egokirako dauden eta beharrezkoak diren plaza guztiak bete ostean, aipatutako postuetarako sustapen-deialdiak egiteko, langileen lanbide-sailkapena eta/edo sailkapen ekonomikoa erregularizatze aldera.
Orobat, Giza Baliabideen Alorrak udaleko hainbat zerbitzuk edo langilek egindako eskaera guztiei erantzun zien, zalantzak argitzeko edo sortutako gatazka-egoerak konpontzeko, lan-baldintza hobeak lortze aldera.