Iruñeko Udalaren 2018eko memoria

TURISMOA

JARDUERA NAGUSIAK

2018. urtea hiriaren Turismoko 2017-2019 aldiko Plan Estrategikoarekin hasi zen, zeina sei ekintza-ildotan egituratuta baitago: Gobernantza, Helmuga egituratzea, Helmugako informazioa, Jasangarritasuna, Produktua eta Marketina. Dokumentuak berak definitzen ditu Turismo Zerbitzuaren lan-helburuak. Horien artean, Iruñeko irudi turistikoaren posizionamendua zehaztearen garrantzia nabarmentzen da, bai helmuga propio gisa hiri estrategiaren barruan, bai Nafarroako turismoaren irudi orokorrean integratuta. Sanferminak alde batera utzita, hiriaren marka-irudi bat eskatzen da jasangarritasunean, bizi-kalitatean (ongizatea, osasuna eta irisgarritasuna), gastronomian, berrikuntzari lotutako tradizioan, garapenean eta nazioartekotzean, eta soziabilitate-, harrera- eta abegi-balioetan oinarritutako turismoari begira.

Ildo horretan, Iruñeari nortasun bereizia eman nahi zaio, bere elementu identitarioetan oinarrituta, lehiakortasun turistikorako faktore gisa. Horretarako, sanferminen rola, elementu bakar, unibertsal eta bereizle gisa, berrikustearen aldeko apustua egin da; eta festaren turismo-estrategia eta urte osoan zehar produktua mantentzeko lana zehazteko beharra planteatzen da. Jaiaren ospea hobetzearen alde lan egitea eta gastronomia, lorategiak eta Donejakue bidea bezalako beste baliabide batzuk txertatzea azpimarratzen du planak.

LAN-MAHAIAK

2018an bi bilera egin ziren Sanferminetako Mahaiaren barruan, eta hiriko 7 turismo-elkarte bertaratu ziren. Gastronomia Mahaiaren barruan ere hiru bilera egin ziren, eta hiriko 7 turismo elkartek hartu zuten parte. Eta, azkenik, Ostatuen Mahaian, hiru bilera egin ziren, eta horietan 10 enpresa parte-hartzaileri egin zitzaien parte hartzeko deia.

Bestalde, Osasun Klusterrak eta Mice Mahaiak lehendik zituzten mahaietan jarraitu zen lanean. 2018ko azaroan, Mice mahaia berrantolatzeko prozesuari ekin zitzaion.

Honako proiektu hauek abiarazi ziren:
  • Iruña berdea da: lorategi eta hiri-ekologiako zerbitzua.
  • Ekitaldien eragin turistikoen azterlana: Kultura Alorra
  • Behin-behineko ostatuen ordenazioa aldatzea: Hirigintza

Turismo-elkarteendako laguntzen deialdiak aldaketa handiak izan zituen 2017-2018 aldian, turismoa sustatzeko jarduerak egiteari dagokionez, aurreko urtearekin alderatuta, 2017-2019ko Iruñeko Turismoko Plan Estrategikoaren helburuetara egokitzeko. 2017-2018ko deialdira 7 elkarte aurkeztu ziren, 31 jarduerarekin, guztira, eta horietatik 10 ezetsi ziren. Onartutako gastu guztiak 146.650,22 eurokoak izan ziren, eta aurreikusitako diru-sarrerak kendu ondoren, defizita 89.745,32 eurora iritsi zen. Guztira, 31.088,60 € banatu ziren.

HELMUGA EGITURATZEKO PROGRAMAK

UDAL-ESKUMENEKO TURISMOARI BURUZKO ARAUDIA GARATZEA

Alde Zaharreko Udal Plana eta BEBPB aldatzeko arau-zirriborroa otsailaren 1ean onartu zen Osoko Bilkuran. Herritarren parte-hartze prozesu bat egin zen, eta, bertan, auzo-elkarteek, merkataritza-elkarteek eta turismo-elkarteek hartu zuten parte. 2018. urtearen amaieran, Osoko Bilkuran onartzeke zegoen arau-proposamena.

Legez kanpoko eskaintzaren aurka borrokatzeko asmoz, azterketa bat egin, eta legez kanpoko 50 ostatu turistiko baino gehiago hauteman ziren. Informazio horrekin salaketa bat aurkeztu zitzaion Nafarroako Gobernuari 2018ko abenduaren 23an.

IRISGARRITASUN INTEGRALA SUSTATZEA

Respecto a la señalización turística se realiza un estudio de señalización interpretativa que afecta principalmente a espacios BIC. No se ejecuta a la espera del visto bueno de Príncipe de Viana.

ÁREA DE AUTOCARAVANAS

Seinaleztapen turistikoari dagokionez, batez ere KIO espazioei eragiten dien interpretazio-seinaleztapenaren azterketa bat egin zen. Ez zen gauzatu, Vianako Printzearen oniritziaren zain.

PARKING AUTOCARAVANAS. PAMPLONA. Inicio jul 2017
RECAUDACIÓN 2018 OPERACIONES 2018 PLAZAS: 33
TELPARK CAJEROS +TC TOTAL TELPARK CAJEROS +TC TOTAL OCUPACIÓN
ENE 18 8,00 1.438,00 1.446,00 2 145 147 14,37%
FEB 18 40 1.544,00 1584,00 12 156 168 16,42%
MAR 18 54,00 3.556,00 3.610,00 11 332 343 33,53%
ABR 18 48,00 4.830,00 4.878,00 7 475 482 47,12%
MAY 18 74,00 5.868,00 5.942,00 16 554 570 55,72%
JUN 18 48,00 4.808,00 4.838,00 2 457 459 44,87%
JUL 2018 48,00 10.028,00 10.076,00 5 684 689 67,35%
AGO 2018 2,00 10.204,00 10.206,00 1 1.029 1.030 100,00%
SEP 2018 12,00 7.294,00 7.106,00 6 709 715 69,89%
OCT 2018 20,00 6.302,00 6.322,00 1 602 603 58,94%
NOV 2018 16,00 3.790,00 3.806,00 1 360 361 35,29%
DIC 2018 52,00 4.834,00 4.886,00 15 467 482 47,12%
TOTAL 2018 404,00 64.496,00 64.900,00 79,00 5.970,00 6.049,00
Turismo-sektoreko elkarteendako laguntzak

Turismo-elkarteendako laguntzen deialdiak aldaketa handiak izan zituen 2017-2018 aldian, turismoa sustatzeko jarduerak egiteari dagokionez, aurreko urtearekin alderatuta, 2017-2019ko Iruñeko Turismoko Plan Estrategikoaren helburuetara egokitzeko. 2017-2018ko deialdira 7 elkarte aurkeztu ziren, 31 jarduerarekin, guztira, eta horietatik 10 ezetsi ziren. Onartutako gastu guztiak 146.650,22 eurokoak izan ziren, eta aurreikusitako diru-sarrerak kendu ondoren, defizita 89.745,32 eurora iritsi zen. Guztira, 31.088,60 € banatu ziren.

TURISMOA DINAMIZATU ETA SUSTATZEKO PROGRAMAK

CREACITY (Harresiak eta gastronomia)

Creacity egitasmoaren esparruan, Turismo Zerbitzuak hiru hirietako (Iruña, Baiona eta Hondarribia) liburuxka turistiko komun baten lanketan hartu zuen parte. Produktu turistikoan oinarritutako bisita gidatu bat egin zen Iruñeko harresietara, eta produktu turistiko merkaturagarri bat garatzeari ekin zitzaion, non hiru hirietara bisitak egitea barne hartzen baita. Produktu turistiko hori garatzeko, beste hirietako produktu turistikoa prestatzeko eta ezagutzeko jarduerak egin ziren, sektore hartzaileari zuzenduta. Bisitak egin ziren Baionara eta Hondarribira. Iruñeak Baionako Xingarraren Azokan eta Hondarribiko tokiko produktuaren azokan parte hartu zuen. Horrez gain, proiektua koordinatzeko bileretan hartu zuen parte. Creacity proiektuaren barruan, «Harresia kantatu, kontatu eta dastatu» bisita gidatu berri bat sortu zen, harresiaren historia ikuspegi historiko, arkitektoniko eta sozial batetik kontatzea helburu duena, betiere espazioa Hondarribiko eta Baionako hiriekin lotuz. Hiru bisita egin ziren udan. Horrez gain, dinamizazio-jarduerak egin ziren harresiaren inguruan: karrikadantzak uztailaren bigarren hamabostaldian, eta «Harresia kandelen argitan» jarduera, Virgen de la O plazan.

JACOB@CCESS (Donejakue bidea)

Proiektua koordinatzeko eta Iruñeko Donejakue Bidearen Interpretazio Zentroa egokitzeko obraren jarraipena egiteko bileretan parte hartu zuen Iruñeak. Jacob@ccess proiektuaren esparruan, Ultreia, Donejakue Bidearen Interpretazio Zentroa, martxan jartzeko behar diren obrak egin ziren. Kultura pertsona guztiei hurbiltzea da zentroaren helburua, irisgarritasun unibertsala landuz.

KINTOAN BARNA (natura eta kultura)

Proiektua abiarazteko bileretan hartu zen parte.

PAMPLONA- IRUÑA CARD

2018an, aldatu egin zen hitzarmenaren enuntziatua, eta amaitu egin zen administrazio-izapidetzea. Hitzarmena 9 enpresa gehiagok sinatu zuten, eta, guztira, 29 enpresa daude atxikita. 339 txartel jaulki ziren. Turismo Zerbitzuko, turismo-bulegoko, edikuluetako eta abarretako euskarri guztietan ekin zitzaion komunikazioari. Halaber, flyer batzuk jarri ziren proiektuari atxikitako establezimenduetan.

IRUÑA BERDEA DA

2018an, hiriko parkeen eta lorategien balorizazio turistikoari buruzko azterlan bat egin zen. Produktua garatzeko ildoak ezarri ziren, eta produktu berri hori garatutako sustapen-euskarri guztietan sartu zen.

BESTE EKINTZA BATZUK

  • Ekitaldiak: hiriko jaialdi eta ekitaldi handien sektorea aztertzeko azterlan bat egin zen, lan-ildoak ezartze aldera. Lehen hartu-emanak egin ziren Nafarroa Arenarekin, ekitaldi handietan parte hartzen duen bezeroaren harrera hobetzeko asmoz. Hiriari buruzko hiru gida turistiko-kultural argitaratu ziren: urtarrila – ekaina, uztaila – urria eta azaroa – abendua.
  • Baratzetik mahaira: produktu turistiko horren barruan sartzen dira Zerbitzuak garatutako ekintza guztiak. Udan, hiriko hoteletan egiten diren dastatzeak sustatu ziren zehazkiago, eta, horrela, Descalzos kaleko aretoan egiten ziren dastatzeak ordezkatu ziren. Tokiko Produktuaren Astea egin zen Merkataritza Zerbitzuarekin, Iruñeko baratzei eta Nafarroako tokiko produktuei lotutako esperientzia turistikoak eskaintzeko.
  • Mice Mahaia: Euskadiko eragileendako merkataritza-ekintza bat egin zen.
  • Osasun Klusterra: Osasun Klusterrarekin batera joan zen Benidormera azaroan, helmuga Errusiako merkatuari aurkezteko.
  • Pilota produktua: ekainaren 11n eta 12an egindako pilotaren inguruko mintegi bat babestu zen. Mintegi horretan, pilotarekin lotutako zenbait alderdi sentikor (arkitektura, historia, balio soziala …) aztertu ziren, produktu turistiko den aldetik.

MARKETINA ETA KOMUNIKAZIOA

2018an, Turismo Zerbitzurako komunikazio-plan bat definitzeko egin zen lan. Hasteko, kontaketa, produktuak eta haien ezaugarriak zehaztu ziren, bai eta bitartekoak eta 2019ko ekintzen egutegia ere. ANIMSArekin elkarlanean, Turismo zerbitzuaren webgunearen edukia landu zen, eta webgune hori udalaren www.pamplona.es/turismo webgunean sartu zen. Urteko lehen seihilekoan, sanferminoficial.com webgunearen informazio turistikoa hobetzeko ekarpenak egin ziren.

Zatoz Iruñera marka garatu zen. Apirilean egin zen markaren aurkezpena sektorearen eta hedabideen aurrean. Ondoren, mezuak, kontaketa, produktuak, produktu bakoitzaren kontaketa eta markari lotutako balioak garatzen jarraitu zen. Elkarte sektorialen aurrean aurkeztu zen urteko azken hiruhilekoan.

FORO ETA AZOKETAN PARTE HARTZEA

  • Urtarrilaren 17tik 19ra bitartean, FITUR Turismoko Nazioarteko Azokan.
  • Iruñea-Nafarroa MICE Helmuga Munich eta Dusseldorf hirietan aurkeztu zen, 2018ko martxoaren 21ean eta 22an.

TURISMOKO INFORMAZIO-ZERBITZUAK

Aldaketa sakona egin zen turismo-bulegoko eta San Bartolome gotorlekuko bisitariendako Informazio Zerbitzuaren eskudantzietan, 2017. urtearen amaieran egindako lizitazioaren ondorioz, zeina, azkenean, 2018. urtean ebatzi baitzen. Lehenik eta behin, San Bartolome gotorlekuak turismo-bulego funtzioak beteko ditu. Turismo-bulegoak funtzio gehiago garatzen ditu komunikazioan, merkaturatzean eta PIC txartelaren sustapenean, eta horrek bultzada handia ematen dio zerbitzuari eta haren eraginkortasuna hobetzen du. Horren ondorioz, handitu egin dira tokiko harrerako turismo-enpresek partikularrei egindako bisita gidatuak, eta nabarmen hobetu da komunikazioa.

TURISMO BULEGOA

2018an zehar, Iruñeko Udaleko Turismo Bulegoak 126.509 turistari eman zien arreta, eta aurreko urtean, 139.377 turistari. Estatistika-datuetan ikus daitekeen bezala, bisitarien guztizkoaren beherakada txiki bat egon zen 2018an, 2017arekin alderatuta. Beherakada hori bisitari nazionaletan zein nazioartekoetan gertatu zen, baina nabarmenagoa izan zen bisitari nazionalen artean. Turismo-bulegoan arreta gutxiago jasotzeko arrazoiak turistak aldez aurretik informazio-materialarekin etortzen direlako izan daitezke (ostatuetan edo beste turismo-bulego batzuetan jasota) edo, une jakin batzuetan, bulegoan ilara ikustean, ez itxarotea erabakitzen dutelako eta alde egiten dutelako. Abuztua izan zen kontsulta gehien erregistratu ziren hilabetea.

AÑO 2018 AÑO 2017
Total visitantes nacionales 79.175 90.259
Total visitantes internacionales 47.334 53.121
TOTAL VISITANTES 126.509 139.377
BISITARIAK, HILABETE BAKOITZEKO
Nacional Internacional TOTAL
Enero 2.229 574 2.803
Febrero 2.268 565 2.833
Marzo 6.155 1.310 7.465
Abril 6.048 3.833 9.881
Mayo 5.084 7.261 12.345
Junio 6.369 5.669 12.038
Julio 9.998 6.859 16.857
Agosto 17.689 8.469 26.158
Septiembre 8.182 7.154 15.336
Octubre 6.658 4.211 10.869
Noviembre 4.393 879 5.272
Diciembre 4.102 550 4.652
TOTAL 79.175 47.334 126.506
BISITARI NAZIONALAK, JATORRIAREN ARABERA
AUTONOMIA-ERKIDEGOA PERTSONA KOP.
Andaluzia 6.597
ARAGOI 3.526
Asturias 1.421
Kantabria 567
Gaztela eta Leon 4.712
Gaztela-Mantxa 3.177
Katalunia 13.203
Ceuta 14
Euskadi 6.860
Extremadura 838
Galizia 1.775
Balear Uharteak 732
Kanariar Uharteak 1.137
Errioxa 819
Madril 13.050
Melilla 21
Murtzia 2.346
Nafarroa 8.902
País Vasco 6.860
Valentzia 9.478

Datu horietatik ondoriozta daiteke zein hiru autonomia-erkidegotatik etorri ziren bisitari gehien:

  • Katalunia: 13.203 pertsona (bisitari nazionalen % 16,67)
  • Madril: 13.050 pertsona (bisitari nazionalen % 16,48)
  • Valentziako Erkidegoa: 9.478 pertsona (bisitari nazionalen % 11,97)
NAZIOARTEKO BISITARIAK, HERRIALDEAREN ARABERA
HERRIALDEA PERTSONA KOP.
Alemania 6.069
Andorra 44
Argentina 2.130
Australia 1.140
Austria 381
Belgika 884
Brasil 401
Kanada 748
Txile 208
Txina 144
Kolonbia 376
Korea 433
Danimarka 230
AEB 3.675
Frantzia 14.532
Grezia 114
Herbehereak 2.216
Hungaria 87
India 33
Irlanda 1.024
Israel 222
Italia 3.482
Japonia 437
México 589
Zeelanda Berria 169
Europako iparraldeko herrialdeak 437
Polonia 284
Portugal 531
Erresuma Batua 3.348
Txekiar Errepublika 111
Afrikako gainerakoak 41
Amerikako gainerakoak 665
Asiako gainerakoak 154
Europako gainerakoak 680
Errusia 330
Hegoafrika 81
Suitza 476
Turkia 28
Ukraina 20
Uruguai 144
Venezuela 202

Datu horietatik ondoriozta daiteke zein hiru herrialdetatik etorri ziren bisitari gehien:

  • Frantzia: 14.532 pertsona (nazioarteko bisitarien % 30,70)
  • Alemania: 6.069 pertsona (nazioarteko bisitarien % 12,82)
  • Italia: 3.482 pertsona (nazioarteko bisitarien % 7,35)

HARRESIEN INTERPRETAZIO-ZENTROA: SAN BARTOLOME GOTORLEKUA

San Bartolome gotorlekuan arreta eman zitzaien pertsona gehienak nazionalak izan ziren (bisitarien % 71,98); bisitari atzerritarrak, berriz, % 15,43 izan ziren. Profilari dagokionez, gehienek familiarekin egin zuten bisita (bisitarien % 35,67).

2018. urtean, San Bartolome gotorlekuaren edukiak berritzeko azterlan bat egin zen, espazio hori hiriaren historiaren interpretazio-zentro bihur dadin. Azterlana egin ondoren, azaroan musealizazio-azterlan bat egitea eskatu zen, bai eta azken edukiak garatzea ere, irisgarritasunaren premisapean. Urtea amaitzean, musealizazio-aurreproiektua entregatu zen.

DONEJAKUE BIDEKO ERROMESAK HARTZEKO ZERBITZUAK

JESUS ETA MARIAREN ATERPETXEA

2018. urtean, Jesus eta Mariaren aterpetxean lo egin zuten erromesen kopuruak gora egin zuen apur bat 2017. urtearekin alderatuta (20.208); abuztua, iraila eta urria izan ziren bisita gehien izan zituen urteko aldia, eta, ondoren, apirila eta maiatza. Jatorri nazionaleko erromesen artean, madrildarrak eta bizkaitarrak nabarmendu ziren; nazioartekoen artean, berriz, Korea eta Italiakoak.

                       
PEREGRINOS 2018
ENERO 251
ESPAÑOLES 60
EXTRANJEROS 191
FEBRERO 399
ESPAÑOLES 63
EXTRANJEROS 336
MARZO 1.267
ESPAÑOLES 490
EXTRANJEROS 777
ABRIL 2.554
ESPAÑOLES 454
EXTRANJEROS 2.100
MAYO 3.028
ESPAÑOLES 417
EXTRANJEROS 2.611
JUNIO 2.490
ESPAÑOLES 514
EXTRANJEROS 1976
JULIO 1.691
ESPAÑOLES 480
EXTRANJEROS 1211
AGOSTO 3.092
ESPAÑOLES 1.145
EXTRANJEROS 1.947
SEPTIEMBRE 3.082
ESPAÑOLES 519
EXTRANJEROS 2.563
OCTUBRE 1.886
ESPAÑOLES 428
EXTRANJEROS 1.458
NOVIEMBRE 626
ESPAÑOLES 194
EXTRANJEROS 432
DICIEMBRE 241
ESPAÑOLES 142
EXTRANJEROS 99
TOTAL 2018 20.607
PADERBORNEKO ERROMESEN ATERPETXEA

Paderborneko erromesen aterpetxeak 4.702 erromes jaso zituen 2018an, eta horietatik heren bat Alemaniatik etorri zen. Aterpetxea 2006tik dago martxan eta Paderborneko Donejakue Bidearen Lagunen Elkartearen laguntzarekin kudeatzen da.