Iruñeko Udalaren 2017eko memoria

HERRITARRENDAKO ARRETA ZERBITZUA

HERRITARRENDAKO ARRETA BULEGOA

Iruñeko Udalaren Herritarrendako Arreta Bulegoak 50.053 jarduketa egin ziren guztira 2017an, aurreko urtean baino % 13 gutxiago, neurri batean auzo-unitateetan ere egin zituztelako erroldatze-bolanteak. 2017ko ekainetik, Gizarte Ekintzako alorreko auzo-unitateek beren izapideak egiteko behar dituzten erroldatze-bolanteak egiteko aukera dute. Hilabete horietan 5.600 bolante baino gehiago egin dituzte; horri esker, erabiltzaileak ez dira Herritarrendako Arreta Bulegora joan behar izan haiek eskatzeko.

Jarduketak, xehetasuna 2013 2014 2015 2016 2017
Errolda 69.936 66.900 61.308 53.270 46.205
Erregistroa 6.827 8.832 6.412 4.218 3.848
Bestelakoak 2.200 2.500 2.000 512 -

010 HERRITARRENDAKO ARRETA TELEFONOA

010 Herritarrendako Arreta Telefonoaren bidez 815.213 kontaktu egin ziren, 2016an baino % 31,47, alegia. Kasu egindako kontaktuak % 18,86 izan ziren, eta irteera-kontaktuak, hau da, Udalak berak egindakoak, gehiago ere izan ziren; posta elektroniko eta SMS bidezko komunikazioak izan ziren batez ere (Udaleko alorrek eskatutako zerbitzuak dira, eta Herritarren Partaidetzako eta Gizartea Ahalduntzeko Alorrak zein Gaztediaren Etxeak erabiltzaileekin harremanetan jartzeko egindakoak nabarmentzen dira), baita twiter edota irteerako deien bidez egindakoak ere.

PAMPLONA.ES WEBGUNEA

Udalaren webguneak www.pamplona.es 3,09 milioitik gora bisita jaso zituen 2017an, 8.500 egunean batez beste. Bisiten batez besteko iraupena 3 minutu eta 45 segundokoa da, eta honako hauek dira interesa gehien erakartzen duten orriak: albisteak eta agenda, baita Civivoxeko ikastaroak eta jarduerak zein enplegu publikoaren deialdiak ere, horiek izan baitziren gehien deskargatutako dokumentuak. Hori horrela, bisitak % 10 gehiago izan ziren aurreko urtekoarekin alderatuta. Orotara, 2017an 10.173.145 orri ikusi ziren, aurreko urtean baino 885.291 gehiago; 27.871 egunean batez beste. Bisita bakoitzean hiru orri ikusi ziren batez beste. Bisita gehien uztailean izan zen, orduan 294.602 aldiz sartu baitziren udal-webgunean, eta 878.088 orri bisitatu zituzten guztira.

WEBGUNEKO KONTSULTA NAGUSIAK, MOTA ETA URTEAREN ARABERA

Herritarrendako Arreta Zerbitzua (HAZ) 2013 2014 2015 2016 2017
Aurrez aurreko harrera – Kondestablearen Jauregia 79.960 79.300 70.647 58.000 50.053
Telefono bidezko arreta – 010 148.586 161.486 160.971 198.535 265.944
Harrera telematikoa – www.pamplona.es 2.912.212 3.082.831 3.085.699 3.240.745 3.090.543