
| Baimendutako jarduerak | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 |
|---|---|---|---|---|---|
| Kirol-jarduerak | 64 | 52 | 61 | 68 | 68 |
| Eskeko mahaiak eta mahai informatiboak | 51 | 54 | 67 | 59 | 68 |
| Kultur jarduerak | 12 | 5 | 15 | 12 | 27 |
| Erakusketak eta publizitate-kanpainak | 40 | 33 | 43 | 39 | 47 |
| Informazio- eta publizitate-autobusak | 27 | 48 | 33 | 17 | 11 |
| Merkataritza-jarduerak | 20 | 33 | 38 | 31 | 25 |
| Festa-ekitaldiak | 235 | 274 | 254 | 271 | 201 |
| Desfileak | 50 | 59 | 90 | 68 | 83 |
| Filmaketak | 15 | 17 | 19 | 24 | 24 |
| Auzoetako festak | 11 | 11 | 12 | 11 | 12 |
| Askotariko baimenak | 9 | 54 | 30 | 28 | 53 |
| Terrazak | 117 | 147 | 174 | 168 | 110 |
| Jarduerak sanferminetan | 91 | 44 | 48 | 44 | 89 |
| Guztira | 742 | 831 | 907 | 840 | 818 |
2017ko amaieran, 665 lizentzia emanda zeuden bide publikoan terrazak jartzeko, eta 86 lizentzia beste era batzuetako okupazioetarako (loreontzi-euskarriak, erakustokiak, etab.).
Bilera Eskubidea arautzen duen eta apirilaren 21eko 9/1999 Lege Organikoak aldatu zuen uztailaren 15eko 9/1983 Lege Organikoa betez, Herritarren Segurtasuneko eta Elkarbizitzako Alorrak txostena eman du Gobernu Ordezkaritzak Iruñean baimendutako elkarretaratze eta manifestazio guztiei buruz, eta, gero, zirkulazioa kontrolatu du haietan, normaltasunez egin ahal izateko. Guztira, 861 ekitaldi egin ziren; 760 elkarretaratze eta 101 manifestazio.
Sanferminetako ganadu-feria tradizionala, uztailaren 7an egiten da, San Fermin egunean, Iruñeko Agustindarren industrialdeko 14.300 m²-ko lursail batean; Espainiako iparraldeko garrantzitsuenetako bat da. Zaldi-aziendarena da feria: zaldiak, zaldikumeak, astoak eta mandoak. Autonomia-erkidego desberdinetako abeltzainak, tratulariak eta zaldi-zaleak joan ohi dira. 133 eskorta eta hipodromo bat, abereak erakusteko, jarri ziren, eta 151 abeltzain joan ziren, guztira 487 abelburu eramanda.
Urteko bigarren ganadu-feria sanmigeletakoa da, irailaren 29an egiten dena, hori ere Agustindarren industrialdean. Orduan, 91 eskorta arrunt, 12 bikoitz eta hipodromo bat, abereak erakusteko, jarri zituen Udalak. 2017an, 225 abelburu erregistratu ziren.
Herritarrek horra eramaten dituzten objektu guztiak erregistratu egiten dira datu-base bakar batean. Gehienak, polizia-zerbitzuek, posta-bulegoek, eskualdeko hiri-garraioaren enpresa esleipendunak eta merkataritzaren arloko beste entitateek –hipermerkatuek, kasu– entregatzen dituzte. Objektuak udal-egoitzetan gelditzen dira gordailuan, eta langileak jabeak aurkitzen saiatzen dira. 2017an, guztira, 8.405 objektu erregistratu ziren; 2016an, berriz, 7.714. Jabeei 3.946 itzuli zitzaizkien (3.714, aurreko urtean).
Guztira 160 salpostu jarri ziren beste horrenbeste titularri esleituta. Haietatik 66 produktu jangarrien eremuan jarri ziren, eta 94k jangarriak ez diren produktuak saltzen dituzte. Ostalaritza-jarduerak ez daude baimenduak. Urteko igande guztietan dago zabalik, uztail eta abuztukoetan izan ezik, 09:00etatik 14:30era.
Segurtasun-neurriak hartu ziren desfilearen ibilbidean istripuak eragozteko, Foruen plazatik Gazteluko plazaraino. Adibidez, babes-hesia jarri zen, 1.400 hesi iraulezin guztira, eta orgetan lurrerainoko oihalak jartzea exijitu zen, eta desfileko mutilek alboak zaintzea.