Iruñeko Udalaren 2017eko memoria

BERRIKUNTZA

TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZAKO PROIEKTUAK

Berrikuntza arduratzen da sistemak eta informazioaren teknologia berriak erabiltzeko estrategia koordinatzeaz. Azken helburua honako hau da: herritarrei, kanpoko erakundeei eta Administrazioari berari eskuratzea haien beharrak modu eraginkor eta seguru batez, baita araudiari jarraikiz ere, betetzeko behar dituzten bitarteko teknologikoak. ANIMSA proiektu eta zerbitzu gehienak gauzatzeko erakunde instrumentala da, dela proiektu horizontalen bitartez edota, beste alor batzuekin lankidetzan, proiektu zehatzago batzuen bidez.

Hona hemen haren zeregin nagusiak. zerbitzari eta komunikazioen azpiegituren mantentze-lanak egitea, hardware eta software erabiltzailea kudeatzea, Iruñeko Udalak eskatutako ziurtagiri digitalak izapidetzea (82, 2017an), eta Iruñeko Udalaren neurrira sortutako 53 aplikazioen mantentze-lanak egitea.

Horrez gain, 2017an, era honetan sailka daitezkeen teknologia eta berrikuntzako proiektu hauek landu dira:

  • Proiektu eta izapide horizontalak: Askotariko ekintzen artetik, honako hauek nabarmentzen dira:

    Egokitzapen teknologikoak egin dira webguneko izapideak Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aldatzen duen 29/2016 FORU-LEGEAren baldintzetara egokitzeko.

    Datu Pertsonalak Babesteko Legearen betetze-mailaren ikuskapena egin da.

    Iruñeko Udalaren Administrazio Elektronikoa Arautzen duen Ordenantza egokitzeko edukia garatu da.

    Webguneko teknologian, sartzeko prozedurari buruzko jarraibideak xedatutakoari jarraikiz, ezarri da Iruñeko Udalaren informazio publikora eta izapidetzeko bidean dauden espedienteetara jotzeko aukera.

    Iruñeko Udalerako ahots finko, ahots mugikor eta Interneteko konexioko kontratu berriaren lizitazioa.

    Iruskan informazio georreferentziatuko plataforma (GIS instituzionala) garatu da.

  • Alkatetzaren Alorreko proiektuak

    Beste izapide bat sortu da prentsa-hedabideek sanferminetako ekitaldietarako akreditazioak eska ditzaten.

  • Herritarren Segurtasuneko Alorraren proiektuak

    Alde Zaharrerako sarbidea erregistratu eta eskatzeko tresna bat eskaini da.

  • Herritarren Partaidetzako eta Gizartea Ahalduntzeko Alorraren proiektuak.

    Erabaki herritarren partaidetza-plataforma abian jarri da.
    Elkarteendako bi webgune eredu berri sortu dira.

  • Gizarte Ekintzako Alorraren proiektuak

    Alorrak eginiko deialdien barruan, proiektuak diru-laguntzetara aurkezteko plataforma bat ezarri da.

  • Hiri Ekologiako eta Mugikortasuneko Alorra

    Animalien kudeaketarako webguneko izapide berriak.

  • Garatutako aplikazio nagusiak:
    • Alde Zaharrerako sarbideak kontrolatzeko mahaigainerako aplikazioa.
    • Galdutako animaliak kudeatzeko mahaigainerako aplikazioa.
    • Aldizkakoak ez diren zergak kudeatzeko mahaigainerako aplikazioa (Bide publikoaren okupazioa, zangak, obren lizentzia).
    • Salaketak kudeatu eta izapidetzeko aplikazioaren lehen fasea.
    • Pamplona-Iruña Card turismo-txartela kudeatzeko aplikazioa.
    • Ogasunaren eta Administrazio Publikoen Ministerioren bitartekotza-plataformarekiko konexioa, sexu-delituengatiko aurrekariak kontsultatzeko.
    • Ekitaldiak bide publikoan geolokalizatzea eta web-mapan ikustea.