HIRI-EKOLOGIAKO ZERBITZUA
Egindako ekintza nagusiek 5 lan-ildo hauei jarraitzen diete: ingurumen-hezkuntza; hiri-biodibertsitatea zaintzea; udal-kontratuetan jasangarritasun-irizpideak sartzea; mugikortasun jasangarria eta bizikletaren sustapena; eta proiektu berriak abian jartzea: hiri-baratzeak eta edalontzi berrerabilgarria.
INGURUMEN-HEZKUNTZA
2016ko amaieratik, Ingurumen Hezkuntzak Plan Estrategia prestatzeko lanari ekin zion; Iruñeko Udaleko Ingurumen Hezkuntzako lan-ildoak ezarriko zituen plan horrek.
Plan Estrategiko hori Ingurumen Heziketaren funtsezko printzipioetan oinarritzen da, eta horrez gain, berezko ikuspegi eta filosofia ere sortu nahi du, Udalean, esparru horretan, kalitatezko eta bere printzipioen araberako estrategia bat sortzearren. Ezaugarri hauek ditu, besteak beste: hiria eraldatu nahi du, parte-hartzailea da eta parte-hartze prozesuak errazten ditu, koordinatu eta integratua da, koherente, proaktibo eta berritzailea.
IKASLEENDAKO JARDUERAK:
- «Jasangarritasuna lantzen elkarrekin» programa 31 ikastetxeko 2.382 ikasleri emateko.
Gehienbat Lehen Hezkuntzako ikasleek parte hartu dute (ikasle guztien erdiak izan dira); ondoren, DBHkoek (% 21) eta Haur Hazkuntzakoek (% 20). Horiez gain, Lanbide Heziketako, unibertsitate-prestakuntzako eta ikasgela berezietako ikasleek ere hartu dute parte.
- «Energia ezagutu, eta konta ezazu» programak 2016-2017 eskola-kanpaina amaitu arte iraun du. Programa hau Lehen Hezkuntzako 3. zikloko eta DBHko ikasleei zuzendu zaie. Eskainitako hezkuntza-jardueretan 9 ikastetxetako 638 ikaslek parte hartu dute.
Ikasleen % 86 Lehen Hezkuntzako 3. ziklokoak izan dira, eta % 14, berriz, DBHkoak.
- 2017an hezkuntza arloko esku-hartze berriak izan dira, honako hauek, besteak beste:
- Eskolako baratze ekologikoen programa pilotua abian jarri da bi ikastetxetan 2017-2018 ikasturtean, Arrotxapea IP eta Sanduzelai IPn.
- ILZko prestakuntza-eskaintza, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Sailarekin koordinaturik, eskola-baratzearen, haren alderdi teknikoen eta curriculum-aplikazioaren inguruan. Nafarroako irakasle guztiei zuzendu zaie eskaintza hori.
- Mugikortasun Zerbitzuarekin elkarlanean aritzea eskola-bidea proiektuaren etapa batzuetan.
Horrela, bada, programa berri horietan 290 lagunek parte hartu dute (% 82 irakasleak izan dira, eta % 18, familiak eta ikasleak).
HERRITAR GUZTIENDAKO JARDUERAK:
- Jasangarritasun Eskolaren programan 4.208 pertsonak parte hartu dute guztira, proposatutako 71 jardueretan.
- Ingurumen arloko boluntario-ekintzei dagokienez, 11 ekintza egin dira, eta 78 pertsonak parte hartu dute horietan.
- Halaber, Ingurumen Hezkuntzako Museora 926 bisitari joan dira; % 86, egindako jarduerei edo beste ingurumen-alderdiei buruz galdetzeko bertaratu dira, eta % 32, bertan dagoen erakusketa iraunkorra bisitatzeko.
- Ingurumen Hezkuntzako Zerbitzuak taldeak eta/edo kolektiboak ere jasotzen ditu «Jasangarritasuna lantzen elkarrekin» eskola-kanpainaren antzeko prestakuntzaren bidez. 2017an, Ingurumen Hezkuntzako Museora 19 kolektibo eta 39 talde joan dira, eta 474 partaide izan dira guztira.
- Urtaroen araberako jarduerak hiru oporraldi nagusienetan eskaintzen dira: Eguberriak, Aste Santua eta Uda. Jarduera horiek 5 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduak daude. 526 lagunek parte hartu zuten proposatutako 18 jardueretan.
INGURUMEN-HEZKUNTZAKO MUSEOAREN BISITARIEN BILAKAERA
| URTEA |
Partikularrak |
Ikasleak |
Beste talde batzuk
|
GUZTIRA
|
|
2003
|
1.563
|
329
|
503
|
2.395
|
|
2004
|
998
|
1.329
|
662
|
2.989
|
|
2005
|
1.055
|
3.004
|
1.984
|
6.043
|
|
2006
|
669
|
2.417
|
1.796
|
4.882
|
|
2007
|
726
|
2.055
|
2.453
|
5.234
|
|
2008
|
620
|
3.920
|
2.602
|
7.142
|
|
2009
|
752
|
3.610
|
3.116
|
7.478
|
|
2010
|
637
|
4.367
|
3.383
|
8.387
|
|
2011
|
694
|
4.371
|
2.880
|
7.945
|
|
2012
|
1.037
|
4.104
|
4.288
|
9.429
|
|
2013
|
988
|
3.716
|
5.195
|
9.899
|
|
2014
|
941
|
4.429
|
5.899
|
11.269
|
|
2015
|
1.087
|
4.168
|
7.110
|
12.365
|
|
2016
|
843
|
3.940
|
4.320
|
9.103
|
|
2017
|
926
|
¿??
|
¿??
|
|
HIRI-EKOLOGIA
- Uretako espezie exotikoak kontrolatzea eta deuseztatzea. 2017an, aurreko urtean espezie exotikoak atera ziren urmaelak berrikusi dira, eta, besteak beste, Mendillorriko aintziran karramarro aloktono ugari ikusi dira, eta arrain exotiko asko –karpak eta zamo txikiak, adibidez–Iruñeko Orfeoiaren urmaeletan. Takoneran espezie exotikorik ez dagoela egiaztatu da, bestalde. Aurten, Floridako dortokak biltzeko proiektu bat abian jarri da. Halaber, Asiako liztorrarren habien aurkako esku-hartzeak ere egin dira Iruñean.
- Izurrien kontrola. Haitz usoa (Columba domestica) kontrolatzeko programa pilotu bat abian jarri da; hala, bada, usategi ekologiko bat jarri da Takoneran; udalerrian uso gehien dagoen tokietako batean, alegia. 2017an, usategi bat egiteko lana eta instalazioa kontratatu da aditu talde batekin. Usategi hori 7 metro luze bider 2,5 garai da gutxi gorabehera, eta ehun uso baino gehiago hartu ahalko ditu. Era horretako usategietan zaintzaileak sar daitezke usoen kontrol egokia egiteko (elikadura, osasun-tratamendua, lo egitea).
- Habitatak leheneratzea. Zenbait ikuskapen egin dira Belosoko hezegunearen funtzionamendua egiaztatzeko, iazko esku-hartzearen ondoren. Mendillorriko aintzirako proiektua berriz planteatu da, ekintza bandalikoek kanpoko aldea suntsitu ondoren; azkar hazten diren zuhaitzak landatu dira (lizarrak), Mendillorriko eskola-komunitate osoak parte hartutako ingurumen-hezkuntzako proiektu bati lotuta. Antoniuttiko urmaelean zenbait jarduera egin dira uren kudeaketa egokia egiteko (aprobetxamendua, kalitate fisiko-kimikoa, galerak eta ihesak zuzentzea) eta haren ekologia- eta ingurumen-kalitatea hobetzeko.
- Ingurumen-irizpideak gehitu dira udalerriko harresien eta zubien mantentze-lanetan. Garbitzeko eta juntura berdintzeko jarduerak koordinatu dira Frantziako Aurrealdeko hormatalaren iparraldean. Udalerriko zubiei dagokienez, zaintzeko jarraibide egokiak jakinarazi dira saguzarren populazioari kalte ez egitearren.
- Jasangarritasun-irizpideak sartzea udal-kontratuetan. Aholkularitza eman da kontratu hauetan gutxienez: Iruñeko Udalaren etxez etxeko arreta-zerbitzuko erabiltzaileendako janari-zerbitzua. Autobus-geltoki zaharreko atezaintza, harrera, jendearen arreta eta garbiketako lanak. Udal-zerbitzuetarako bulegoko paper birziklatua hornitzeko kontratua. Udal-komun guztietarako garbiketa-materiala hornitzeko kontratua.
- Hiri-baratzeak:
Alde Zaharreko hiri-baratzea: Pellejerías Zokoa (Piparrika elkartea). Iaz hasitako proiektua finkatu egin da. Alor berriak landu dira. Horrez gain, ikuskapenak egin dira ezarritakoa betez erabiltzen dituztela egiaztatzeko.
Txantreako hiri-baratzea: Espazio hau ez da abian jarri oraindik, baina etengabeko harremanetan egon gara Krispilak elkartearekin, eta jarduera 2018an hastea espero dugu.
Beste baratze batzuk. Harremanak izan dira Mendebaldea-Ermitagaña, Donibane, Buztintxuri eta Arrotxapeko elkarteekin, hiri-baratze gehiago ezartzea aztertzeko.
- Edalontzi berrerabilgarria. Aurten Udalak edalontzi berrerabilgarria ezartzeari ekin dio, bi modalitate hauetan: Udalaren edalontzi berrerabilgarriak erabiltzen dituzten ekitaldiak eta enpresa ekoizleekin hitzarmena eginda edalontzi berrerabilgarriak erabiltzen dituzten ekitaldiak.
Udalaren edalontzi berrerabilgarriak erabiltzen dituzten ekitaldiak: parte-hartzaileen esku 10.692 edalontzi berrerabilgarri jarri ziren. % 26 inguru ez ziren berreskuratu. 7.923 edalontzi berrerabilgarri garbitu dira.
Enpresen jabetzako edalontzi berrerabilgarriak erabilitako ekitaldiak: parte hartu zuten lokalen esku 284.520 edalontzi berrerabilgarri jarri ziren; horietatik 183.370 edalontzi erabili ziren udalaren 22 lokal eta esparrutan. % 53,06 inguru ez ziren berreskuratu. 119.779 edalontzi berrerabilgarri garbitu dira.