Iruñeko Udalaren 2017eko memoria

OINARRIZKO LAGUNTZA

AUZO-UNITATEAK. ERABILTZAILEAK

2017an, Iruñeko Auzo Unitateek 41.608 kasu artatu zituzten. Kopuru horrek apurka-apurka goraka egin du 2008. urteaz geroztik (23.576 kasu artatu ziren orduan).

  2013 2014 2015 2016 2017
Artatze kopurua 37.468 42.647 41.667 43.391 41.608

AUZO-UNITATEKO ARTATZEEN KOPURUA ETA AUZO BAKOITZEKO BIZTANLE GUZTIEN GAINEKO EHUNEKOA

Auzo-unitatea 2013 % 2014 % 2015 % 2016 % 2017 %
Buztintxuri 1.782 5,21 2.259 5,56 2.224 5,34 1.793 4,13 1.524 3,66
Alde Zaharra 3.827 9,91 3.837 9,44 3.675 8,82 3.337 7,69 3.202 7,70
Txantrea 5.297 14,36 5.592 13,76 5.450 13,08 4.766 10,98 4.761 11,43
Etxabakoitz 1.954 5,94 2.830 6,96 3.216 7,72 1.916 4,42 1.886 4,53
Zabalgunea 2.938 8,20 3.434 8,45 3.375 8,10 3.514 8,1 3.721 8,94
Ermitagaña 1.676 5,16 1.899 4,67 2.060 4,94 1.610 3,71 1.732 4,16
Iturrama 1.666 4,48 1.506 3,71 1.465 3,52 2.422 5,58 2.686 6,46
Mendillorri 1.360 4,30 1.442 3,55 1.799 4,32 2.654 6,12 2.048 4,92
Milagrosa 4.140 11,82 4.849 11,93 5.203 12,49 7.156 16,49 6.438 15,47
Arrotxapea 5.759 16,26 6.380 15,70 6.564 15,75 7.846 18,08 7.151 17,19
Sanduzelai 2.871 8,27 3.960 9,75 3.488 8,37 3.484 8,03 3.610 8,68
Donibane 2.665 6,09 2.645 6,51 3.148 7,56 2.893 6,67 2.849 6,85
GUZTIRA 35.935 100 40.633 100 41.667 100 43.391 100 41.608 100
 
AUZO-UNITATEAK. PROGRAMAK

Auzo-unitateei esker, herritarrek oinarrizko laguntzako lau programa eskuratzen dituzte, baita Nafarroako Gobernuaren titulartasuneko prestazioak ere:
HARRERA ETA GIZARTE-ORIENTAZIOKO PROGRAMA. Herritar guztiei zuzenduta, haien eskariak jasotzea du xede. Herritarren arazoei lehen erantzuna eskaintzen die, gizarte-babeserako sistemetako prestazioak eskuratzeko bide emanez eta, behar izanez gero, oinarrizko laguntzako edo laguntza espezializatuko gainerako programetarako sarbidea emanez.
NORBERAREN AUTONOMIA SUSTATZEKO ETA MENDEKOTASUN-EGOERAN DAUDEN PERTSONEI ARTA EMATEKO PROGRAMA. Udalak hainbat baliabide eskaintzen ditu, helburu hauek gogoan hartuta: norberaren autonomia sustatzea, mendekotasunezko egoerei aurrea hartzea, eta laguntza ematea bere kabuz moldatzeko arazoak dituzten pertsonei eta mendekotasunean daudenei edo egoteko arriskua dutenei, betiere beren ohiko ingurunean. Behar izanez gero, gainera, etxetik kanpoko baliabide ordezkoak eskuratzeko aukera ematen du, banakako, taldekako eta izaera komunitarioko artaren bidez. Programa honetako langileek Nafarroako Mendekotasunaren Agentziaren (MNA) eta Etxez Etxeko Laguntzako Udal Zerbitzuaren (EELZ) prestazioak kudeatzen dituzte.
MENDEKOTASUNAREKIN LOTUTAKO PRESTAZIOAK, AUZO-UNITATEETAN KUDEATUTA

AUZO-UNITATEAK MENDEKOTASUNA
Mendekotasunaren balorazioa BAP Familia-ingurun. zaink. diru-laguntzak
2016 2017 2016 2017 2016 2017
Buztintxuri 12 16 11 20 4 3
Alde Zaharra 78 87 71 79 29 31
Txantrea 222 212 198 220 100 70
 Etxabakoitz 47 34 46 32 30 12
Zabalgunea 255 306 237 290 122 96
Ermitagaña 189 234 146 173 80 55
Iturrama 252 270 221 205 86 68
Mendillorri 62 62 62 58 22 20
Milagrosa 218 260 186 209 101 60
Rochapea 268 292 212 241 77 52
Sanduzelai 119 111 90 84 55 34
Donibane 268 237 254 224 119 67
Iruña 1.990 2.121 1.734 1.835 825 568

EELZk zuzeneko arta etxean bertan eskaintzen die zerbitzuaren hartzaileei, gehienez bi orduz egunero. Aurten 1.023 lagunek erabili dute haren prestazioren bat. Guztira zuzeneko arreta pertsonaleko 155.833,94 ordu eskaini dira 925 etxetan. Gainera, 84.233 bazkari eta 22.699 afari ere eman zaizkie 436 pertsonari, erabiltzaileen beharrei egokitutako menuekin. Azkenik, 732 garbitegi-zerbitzu egin dira 20 etxetan.
HAURREI ETA FAMILIEI LAGUNTZEKO PROGRAMA. Haurren eskubideak bermatzea du xedetzat programa honek, eta haien garapen pertsonala ahalbidetzen duen ingurunea bermatzea; horretarako, prebentzio, sustapen, babes, laguntza pertsonal, familiar eta sozialeko neurriak erabiltzen ditu, eta, babesgabetasun-egoerak daudenean, baita familiako esku-hartzea ere, baina adingabeen instituzionalizazioa saihesten da betiere.

  2013 2014 2015 2016 2017
Artatutako familiak 617 710 844 792 992
Artatutako adingabeak 1.067 1.252 1.365 1.558 1.493

 

 

Programan 468 adingabe (244 mutil eta 224 neska) artatu dira lehendabizikoz 2017an. Aurten 92 adingaberen artatzea burutuko da (51 mutik eta 41 neska); hortaz, programaren barruko igoera 376 pertsonakoa izan da berez.

- Familietan Esku Hartzeko Zerbitzua (FEHZ Haurren Programan berariazko baliabide hau dago; lehiaketa publiko bidez kudeatzen da, eta, babesgabetasun-faktoreak daudenean, adingabearen etxean bertan esku hartzean datza. 2016an, 89 familiari / 140 adingaberi eman zitzaien zerbitzua.

  2013 2014 2015 2016 2017
Familia kopurua 126 123 140 148 89

 

GIZARTERATZEKO PROGRAMA. Helburua da bazterturik gelditzeko arriskuan edo bazterturik dauden pertsonen gizarteratze-bidea sustatzea; hartara, banakako gizarteratze-ibilbideak diseinatzen dira, eta pertsona horiek gizarte- eta hezkuntza-laguntza jasotzen dute. Halakoetan, elkarrekin esku hartzen dute gizarte-laneko eta gizarteratze arloko teknikariek, eta Gizarte Enplegu Babestuarekin koordinazioan lan egiten dute.

GIZARTERATZEKO PROGRAMA Familia-unitateak Erabiltzaileak Gizarte- eta hezkuntza-laguntza duten pertsonak Arta psikologikoa duten pertsonak
2016 2017 2016 2017 2016 2017 2016 2017
Buztintxuri 54 51 72 71 61 68 2 9
Alde Zaharra 64 70 76 83 52 37 5 17
Etxabakoitz 68 77 87 96 50 58 2 4
Zabalgunea 67 73 78 83 27 29 0 3
Ermitagaña 55 62 66 74 47 44 4 7
Iturrama 18 23 22 25 17 28 1 4
Mendillorri 43 44 55 56 41 35 2 3
Milagrosa 64 129 80 173 65 50 4 7
Arrotxapea 104 114 127 132 82 90 4 6
Sanduzelai 76 96 110 136 91 123 3 5
Donibane 31 34 38 38 25 34 1 4
Txantrea 105 149 137 179 55 77 2 10
Guztira 749 922 948 1.146 613 373 30 79

 

NAFARROAKO GOBERNUAREN TITULARTASUNEKO PRESTAZIOAK ESKURATZEA: kotizaziopekoa ez den baliaezintasun-pentsioa; Gizarteratzeko errenta/Errenta bermatua eta gizarteratzeko ez-ohiko laguntzak, familia-esparruan mendekotasuna duten pertsonak zaintzeko eta desgaitasuna dutenendako.

- Kotizaziopekoak ez diren erretiro-pentsioak. 65 urtetik gorako 552 pertsonak jasotzen dituzte pentsio hauek Iruñean.
- Kotizaziopekoak ez diren baliaezintasun-pentsioak. 2017an, Iruñean 410 pertsonari aitortu zaie prestazio hori; horietatik % 51 emakumeak dira.
- Gizarteratzeko errenta / errenta bermatua. 2017an, Errenta Bermatuaren 6.554 eskaera izan dira hirian (% 60 emakumeenak eta % 40 gizonenak). Onuradunak familien barruan sar daitezkeela kontuan hartuta, onuradunak guztira 12.959 direla estimatzen da; horietatik % 34 adingabeak dira.
- Ezohiko diru-laguntzak. 2017an, guztira 425.109,54 euro jo zuten 491 laguntza eman ziren.
- Desgaituentzako diru-laguntzak. 2017an, 41 hartzaile daude Iruñean.
- Mendekotasuna duten pertsonak familia-esparruan zaintzeko diru-laguntza. 2017an, laguntza horien 3.315 onuradun daude.

Oinarrizko gizarte-zerbitzua G E Guztira, oro har
BUZTINTXURI 12 14 26
ALDE ZAHARRA 34 92 126
TXANTREA 143 256 399
ZABALGUNEA 120 345 465
ERMITAGAÑA / MENDEBALDEA 120 213 333
ETXABAKOITZ 33 55 88
ITURRAMA 127 239 366
MENDILLORRI 53 72 125
MILAGROSA - AZPILAGAÑA 134 251 385
ARROTXAPEA 143 218 361
SANDUZELAI 85 126 211
DONIBANE 142 288 430
Guztira, oro har 1.146 2.169 3.315