Iruñeko Udalaren 2017eko memoria

UDAL-AGIRITEGIA

DOKUMENTUAK ERABILTZEKO ETA ERREPRODUZITZEKO BAIMENA, ETA TXOSTENAK EGITEA

Urtean agiriak erabiltzeko eta erreproduzitzeko 122 baimen-espediente izapidetu ziren. Halaber, beste Udal Arlo batzuen espedienteak izapidetzeko orduan eskatutako 8 txosten tekniko ere egin ziren, honako hauek hizpide hartuta: bulego kudeatzaileek sortutako paperezko dokumentuak kontserbatu eta/edo deuseztatzea; bideen izendapena; dokumentuak erreproduzitzeko tasak arautzen dituen 8. ordenantza fiskala aldatzea; Iruñeko Udal Agiritegian dauden agiri-serie batzuetan dagoen informazioa egiaztatzea, eta instalazioen garbiketa espezializatua.

AGIRIAK KONTSULTATZEA

  • 2.257 erabiltzailek kontsultatu dituzte agiritegiko funtsak; horietatik 824 emakumeak dira, eta 1.433 gizon.
  • Guztira, 45.147 agiri kontsultatu ziren (2016an, 22.913); gehien kontsultatutakoak argazki-funtsak eta -bildumak izan ziren, 28.424 zehazki (2016an, 9.759 argazki), eta ondoren eraikuntza-lizentzien espediente-serieak, 2.760 espediente, aurreko urtean baino 2.939 gutxiago (5.399).
  • Bibliografia eta hemerografiako bildumei dagokienez, guztira 4.115 kontsulta izan ziren (2016an, 2.546).

Iruñeko Udal Agiritegiaren erabiltzaileek gehienbat bertaratzea hobetsi dute kontsultak egiteko.

JARDUEREN ZERRENDA
  • 2017ko sanferminetako jatorrizko kartelaren transferentzia.
  • 2016ko Osoko Bilkuraren eta Gobernu Batzordeen zein erakunde autonomoen akta-liburuen eta alkatearen ebazpenen transferentzia.
  • 1.945 argazkiren ezohiko sarrera; horietatik, 1.944 partikularren 6 dohaintzari esker gehitu dira, eta gainerakoak, erosita.
  • Agirien etengabeko irteera: Stocketako sanferminetako kartelak dohaintzan ematea Asiako merkatuetan Iruñearen sustapena egiteko.
  • Erdi Aroko agirien bildumaren (1129-1512) berrantolaketa eta azalpen laburra.
  • J.J. Arazuriren argazki-bildumaren antolaketa, artxibatzea, behin-behineko instalazioa eta azalpen laburra; 19.961 irudiz osatuta dago. (jarraipena)
  • Pablo Sarasateren liburutegi historikoaren antolaketa eta katalogazioa.
  • Honako hauetako 4.975 argazkiren erregistroa eta azalpen laburra: Udal Bilduma, Udal Informazio Aldizkaria, Zubieta eta Reteguiren argazki-funtsa («El Pensamiento Navarro» egunkarian argitaratutako erreportajeak).
  • Agirien kontserbazio eta zaharberritzeari dagokionez:
    • Sakramentu Txit Santuaren kofradiaren (hiriko zaharrena) agiri-funtseko lehen kontu-liburua tratatzea, eta hori garbitu, egonkortzea eta haren euskarriak leheneratzea, beharrezkoa izan zenean, baita kontserbazio-material egokian ezartzea ere.
    • Mapak, Planoak eta Marrazkiak bildumako (XVIII. mendea) 30 agiri-unitate zaharberritzea; hau da, haiek garbitu eta egonkortzea, haien euskarriak leheneratzea eta kontserbazio-material egokietan ezartzea.
    • Udalaren ondare historiko-artistikoko lau olio-pintura (XVII.-XIX. mendeak) zaharberritzea; hau da, haiek garbitzea, pigmentuak egonkortzea eta bastidoreak zein markoak sendotzea.
  • Digitalizazioa:
    • Udal Hemerografia Bildumako egunkarietako 99.723 orri.
    • Udalaren Osoko Bilkuraren akten 2015-2016 bitarteko serie-frakzioa; hala bada, guztira, 1.554 orri tiff formatu bihurtu ziren, formatu horretan oinarrituta, pdf multi-orri fitxategiak sortzeko, betiere egin dituen bulego sortzaileak diseinatutako egiturari eutsita.
    • Desagertutako Udal Informazio Bulegoak sortutako ikus-entzunezko funtsaren digitalizazioa; 7 formatutako (VHS, VHS C, kasetea, karrete handia, karrete txikia, Betamax eta U-Matic) ikus-entzunezko 239 biltegiratze-unitatez osatuta dago.
    • Dionisio Casañalek sortutako Iruñeko kartografia historikoari (1882) buruzko 91 agiri-unitateren digitalizazioa.
  • 3.568 negatiboren garbiketa-lanak, birkokapena (gelatina-emultsioa nitrato, diazetato eta zelulosa triazetatozko euskarrien gainean); Zubieta eta Reteguiren argazki-funtseko 1940-1983 arteko entzierroko erreportajeei dagozkie. Bihurketa digitala, TIF eta JPG formatuak sortzea, kontsultarako. Haien morfologiak, egileak, merkataritza-markak eta atzitze-ekipoak datu-baseetan deskribatzea.
  • Dokumentuak aldi baterako mailegatzea eta itzultzea beste erakunde batzuek sortutako erakusketetarako:
    • Arazuri bildumako 4 argazki (Paper gaineko albuminak, 1864-1872koak) Karlismoaren Museoari, «Kamera ilunean zehar: karlismoarekin lotutako argazkilaritza teknikak». Lizarrako Karlismoaren Museoan egin zen, 2017ko maiatzaren 10etik azaroaren 10era.
    • Noaingo akueduktua eraikitzeko proiektua (1782), Kultura Ondarearen Zuzendaritza Nagusiari (Madrilgo Erkidegoa), Ventura Rodríguez arkitekto madrildarrari buruzko erakusketarako; San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademian (Aldi baterako erakusketen aretoa), haren jaiotzatik hiru mende betetzeagatik (2017ko abendua – 2018ko martxoa).
  • Batasunaren Pribilegioaren aldarrikapena ospatzeko ekitaldietan parte hartzea, udaletxean XV. mendeko jatorrizko agiriaren eta agiri horren zenbait kopia, argitalpen eta azterketaren erakusketa eginez.
  • Udal Agiritegiak Agiri Elektronikoaren Gida Plana garatzen eta Agiriak Kudeatzeko Politika zehazten parte hartzea.
  • Ganbera korazatua egokitu eta hornitzea, objektu artistikoak gordetzeko.
  • Udaletxeko ezkaratzean eta eskailera nagusian eginiko erakusketa-proiektuan parte hartzea.
  • Agiritegiaren proiekzio publikoari dagokionez, honako ekintza hauek:
    • Zenbait bisita gidaturen kudeaketa.
    • «Diario de Navarra» egunkariak antolatutako sanferminetako argazki-lehiaketan parte hartzea, epaimahaiko kide tekniko gisa.
    • Iruñeko Udaleko Kultura Alorrak antolatutako «Iruña Fokatu» argazki-lehiaketan parte hartzea, epaimahaiko kide tekniko gisa.
    • NUKFek antolatutako artxiboei buruzko ikastaroa laguntzea «Agiri Elektronikoei buruzko Plan Zuzentzailea: e-dokumentuak kudeatzeko eredua» erakusketaren bidez. (Azaroa)
    • Nafarroako Ondare eta Arte Katedrak San Fermin kaperaren sagarapenaren III. mendeurrena ospatzeko antolatutako konferentzia-zikloan parte hartzea: «San Ferminen gurtza Iruñeko Udal Agiritegiko funts eta bilduma grafikoen bitartez». (Iraila)
    • Berdintasun Alorrak zuzendutako «Emakumeak hirian izendatzea» proiektuan parte hartzea.
  • Langileen prestakuntza:
    • Teknikariak gure agiritegien KULTUR ZABALPENERAKO jardunaldietara joatea. Bi jardunaldi izan ziren, azaroaren 3 eta 17an, Nafarroako Gobernuaren Artxiboen Zerbitzuak antolatuta, Nafarroako Artxibo Orokorrean.
    • Teknikariak «Artxiboetan deskribapena normalizatzea: Azken proiektuak eta agente arduradunak» izeneko mintegira joatea. Nafarroako Gobernuko Artxiboen Zerbitzuak azaroaren 27an antolatuta, Nafarroako Artxibo Orokorrean.
    • Teknikariak «Nafarroako administrazio publikoen administrazio elektronikoaren aldaketak 39/2015 eta 40/2015 legeen urtebeteren buruan» izeneko mintegira joatea (azaroaren 23a).