Iruñeko Udalaren 2017eko memoria

Diru-laguntzak

2017an, guztira, 127 elkartek 542.420 euro jaso zituzten herritarren partaidetzaren esparruko laguntzen deialdiaren bitartez. Deialdian diru-laguntzak hiru epigrafetan bereizten dira, eta zenbatekoak ere aldatzen dira horietako bakoitzean:

A epigrafea: 100.000 euro. 19 proiektu diruz lagundu dira. Auzo-elkarteek, kultur elkarteek, jai-batzordeek eta kultur koordinakundeek aurkeztutako proiektuak hirietako auzoetako festak, jai herrikoiak zein izaera komunitarioko gizarte- eta kultura-ekitaldiak antolatzeko.

B epigrafea: 394.121 euro. 87 proiektu diruz lagundu dira. Aisialdiaren eta denbora librearen esparruan herritarren bizi-kalitatea eta ongizatea sustatzearen alde lan egiten duten entitate edo elkarteek aurkeztutako proiektuak dira, jarduera iraunkor eta/edo puntualen bidez. Gizarte-partaidetza, herritar aktiboak eta boluntario-lana, gizarte-ehunaren koordinazioa eta sare-lana, lurraldeko bizilagun, talde eta elkarteen arteko informazioa eta komunikazioa, eta hedapena eta sentsibilizazioa sustatuko dituzten proiektuak, zeinak ekintza berritzaileak martxan jarriz, proiektuei egokitutako teknologia garatuz eta gizarte-aldaketa ehun sozialetik aldatzeko praktika onak erabiliz eginen baitira.

C epigrafea: 48.299 euro. 21 proiektu diruz lagundu dira. Kultura herrikoia sustatzeko, sortzeko eta hedatzeko proiektu eta jarduerak, Nafarroaren eta eskualdeko beste komunitateen kultur aniztasunaren ordezkari diren entitateek aurkeztuak, hori dena topaketa kulturala eta elkarbizitza lortzeko, aisialdiaren alorrean (gizarte eta kultur, gizarte eta hezkuntza eta gizarte eta komunitatean), lurraldeko gizarte-ehunaren parte-hartzetik abiatuta eta herritar guztiei irekia. Partaidetza-, harrera-, sentsibilizazio-, sustapen-, sormen- eta hedapen-jarduerak, kultura- eta jatorri-aniztasuna sustatzekoak, elkarrizketa, elkarbizitza eta ezberdintasunaren errespeturako estrategia gisa, jatorri ezberdinetako pertsonen eta kolektiboen parte hartzea eta ahalduntzea bultzatuz udalerriaren bizitzan.

PRESTAKUNTZA-PROIEKTUETARAKO ENTITATEENTZAKO DIRU-LAGUNTZEN DEIALDIA

Prestakuntzarako diru-laguntzen deialdia irabazi-asmorik gabeko elkarte eta erakundeek egindako jarduerak udalaren esparrutik laguntzeko tresna bat da: honako hauek sustatzen dituzten jarduerei bideratuta: gizarte- eta kultura-animazioa, asoziazionismoa, partaidetza eta komunitate-garapena, sormena eta adierazpena, dibertsitate funtzional, sentsorial eta intelektuala, dibertsitate kulturala, dibertsitate sexuala eta genero-nortasuna, koheziketa, emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasuna, gizarte-komunikazioa eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak, gazteak dinamizatzea eta informatzea, gizarte-berrikuntza, beste arlo batzuen artean.