a) Elkartegintzaren mugimenduari babesteko estrategiak eskaintzea, mugimenduok hiritarrek identitatearen adierazgarriak bilatzerakoan, barne bitartekoen formulazioa egiterakoan eta gatazken autokonponketan esku hartzea bideratzeko elementua direlako.
b) Gizarteko taldeen eta belaunaldien taldeen arteko bilketa, elkarbizitza eta solidaritate kuotak sustatzea, arriskurik gehien duten pertsona edo taldeen bereizkeria prozesuak zuzentzeko eta prebenitzeko.
c) Auzoetako udalaren herri-zerbitzuen maila handitzea, hurbiltasun eta kudeaketa hainbanatzeko irizpideekin, eta bertako biztanleen interes zehatzetara egokitzeko.
d) Biztanleen inplikazio eta erantzukidetasuna sustatzea, jardueren martxan eta erabakiak hartzeari eta lehentasunak hautatzeari dagokionez.
e) Udalaren prestazio tekniko eta ekonomikoen osagarria izatea, lokalen oinarrizko sarea eskainiz.
f) Iruñeko Udalak sortzen dituen Gizarte Ekintzen Egitaraua garatzeko esparru fisikoak eskaintzea.
g) Udalaren beste arlo batzuetatik auzoetan sustatzen diren prebentziozko ekimen soziokulturalak osatzea eta koordinatzea.
Jarduera nagusien laburpena
Kokatuta dauden auzoetako auzo-elkarteek erabili dituzte komunitate-zentroak, eta dauden auzook bezain askotarikoak izan dira horietan egindako jarduerak. Jarduera horien artean auzoetako jaiak, musika- zein dantza-entseguak, prestakuntza-jardunaldiak, nerabeekiko aisia-ekintzak eta abarrak daude.
Milagrosa auzoak 2018ko urriaren 19an sinatu zuen Iruñeko Udalaren eta Ilargienea GEZK erabiltzen duten taldeen ordezkarien arteko lankidetza-hitzarmena, komunitate-esparruko erabilera eta funtzionamendua arautzeko.
PREBENTZIO-EKINTZA KOMUNITARIOKO ZERBITZUA
2017ko helburuak:
Orokorra: Haurren eskubideak sustatu eta defendatzea bere jardun-esparruan (auzo hauek: Sanduzelai, Alde Zaharra, Txantrea, Arrotxapea, Etxebakoitz, Milagrosa, Azpilagaña, Mendillorri, Erripagaina eta Buztintxuri): ume eta nerabeei zuzendutako prebentzioa eta babesa, haur eta gazteen auzo-elkarteen eta beste baliabide soziokomunitario batzuen aldetik.
1. Komunitatea babesteko oinarrizko prebentzio-egitura garatzea, auzoaren egoerari egokituta.
2. Bigarren mailako prebentzio-jarduerak garatzea, auzoan gizarte-egoera zaila duten ume eta nerabeenganako komunitate-babesaren ikuspegitik. Maila guztietan babesik gabe gelditzeko arriskuaren adierazleak dituzten adingabeen kasuei buruzkoa da babesa.
Jarduera nagusien laburpena
2017an, zortzi izan dira auzoetan jarduerak egin dituzten prebentzio-taldeak, Buztintxurikoa gehitu baita. Talde horrez gain, auzo hauetan ere baziren lehendik: Arrotxapea, Txantrea, Sanduzelai, Alde Zaharra, Etxabakoitz, Milagrosa-Azpilagaña eta Mendillorri-Erripagaina. Nabarmentzekoa da zerbitzu horiek zer-nolako gaitasuna duten nerabeek jardueretan boluntario gisa parte har dezaten sustatzeko. Aurten 676 gaztek egin dute. Gainera, aldi berean 461 nerabe eta gaztek komunitate-hezitzaileko prestakuntza jaso dute (293 neska eta 168 mutil).