Iruñeko Udalaren 2017eko memoria

Udalaren Osoko Bilkura

Iruñeko Udalaren Osoko Bilkura alkateak eta 26 zinegotzi hautetsiek osatzen dute. Alkatea da bilkura-burua. Udalaren osoko bilkurak hil bakoitzeko lehen ostegunean egiten dira, 16:30ean. Abuztuan ez da osoko bilkurarik egiten. Osoko bilkurak jendaurrekoak dira; horrenbestez, nahi duen jende oro joan daiteke bilkuretara. Osoko bilkurak, gainera, Iruñeko Udalaren webgunearen bidez ematen dira (www.pamplona.es), eta aurreko bilkurak kontsultatzeko aukera ere badago.

Bilkurak 2013 2014 2015 2016 2017
Ohikoak 12 17 9 11 11
Bereziak 7 1 8 4 6
Konstituziogileak - - 1 - -
GUZTIRA 19 18 18 15 17
Hartutako erabakiak 241 189 168 163 157
2017AN IZAPIDETUTAKO UDAL-ORDENANTZAK
Autokarabanetarako Iruñeko zerbitzugunean autokarabanak edo etxebizitza-ibilgailuak aparkatzea eta gaua pasatzea arautzen dituen ordenantza
Nbici-Biziz zerbitzuko bizikletetarako aparkaleku publikoaren erabilerak arautzen dituen ordenantza
Iruñeko hiriko mugikortasunaren ordenantza
Ordenantza fiskalak eta prezio publikoen arau erregulatzaileak 2018