Iruñeko Udalaren 2017eko memoria

JARDUNERA

LEONOR TRASTAMARAKOAREN PLAZA (ITURRAMA BERRIA)

Proiektua: Leonor Trastamarakoaren plaza eta loturak urbanizatzea

Aurrekontua: 2.500.000 euro (plaza urbanizatzea eta mugakide diren kaleak lotu eta amaitzeko lanak)
Deskribapena: 2017an, Iturrama Berria urbanizatzeko obrak amaitu ziren. Lan horien ondorioz etxebizitzaz inguratutako 10.000 m2-ko plaza bat eta oinezkoendako kale bat sortu ez ezik, Urdazubiko Monasterioaren kalea handitu ere egin zen. Orubea bizitegi-gune bihurtzeko eraldaketa 2013an hasi zen –ordura arte aparkaleku gisa erabiltzen zen, eta eraikin zaharren bat zegoen–, 18.343 m2-ko azaleraren gainean, Antso Azkarraren etorbideak, Pio XII.aren etorbideak eta Urdazubiko Monasterioaren kaleek mugatuta. Plazari Leonor Trastamarakoaren izena jarri diote, Karlos III.a Prestuaren emazte izandakoarena. Antso Azkarraren etorbidera, Pio XII.arenera eta Gaztelugibelera zabalik dago ipar-ekialdeko ertzean. Hiru gune nagusi ditu. Lehenengoa, estua eta luzea, Urdazubiko Monasterioaren kalearekin paralelo doa, Pio XII.aren etorbideko sarbidetik Gaztelugibelera, Urdazubiko Monasterioko eraikinen parean. Bigarrena, karratuagoa da eta aurrekotik bereizita dago landaretza-eremu baten bidez, non landatu baitira tapiz-landareak, eta, tarteka, oinezkoendako pasabideak baitaude. 240 m 2-ko gune bat paratu da haurrendako jolasgune gisa, iturri bat, eta pergola bat itzala emateko. Azkenik, hirugarren gunea Antso Azkarraren etorbidetik gertu dagoen plazatxo bat da, zeinak kale horretara ateratzeko irteera handi bat baitu, berdeguneekin. Plazaren inguruan etxebizitza-bloke berriak eraiki dira, batzuk Urdazubiko Monasterioaren kalearekiko paraleloan kokatuta, eta beste batzuk Antso Azkarraren etorbidearekiko perpendikularrean. Jada bertan zeuden eraikinekin batera –Roncesvalles eraikina kasu– unitate bat osatzen dute.
Iturrama Berriaren urbanizazioa gauzatzeko lanetan honako enpresa hauek parte hartu dute: 1. fasea (IC Construcción); 2. fasea (Arian Construcciones); Pio XII.eko sarbideak(Construcciones ErriBerri), 3. fasea (Obras y Servicios Tex) eta 4. fasea (Fermín Osés Construcción). Lanak honako talde hauek zuzendu dituzte: 1. fasea (3Garquitectos, Angel Abal eta DURSO ingeniería) eta gainerako faseak (OFS Sociedad Cooperativa Profesional)

LEZKAIRUKO PLAZA NAGUSIA – MARAVILLAS LAMBERTO PLAZA

Proiektua: Maravillas Lamberto plaza - Lezkairuko plaza nagusia
Aurrekontua: 769.171 euro
Deskribapena: 2017ko abenduan urbanizazio-lanak bukatu ziren, eta erabiltzeko moduan jarri zen Maravillas Lamberto plaza – Lezkairuko plaza nagusia Plazak dituen 13.000 m2-etan berdegune zabalak daude (soropila landatu da jada), eta egoteko lau gune, non zabuak, pergola bat, bizikletak aparkatzeko eremuak, iturri bat eta bankuak dauden. Plaza, Alfredo Landa parkearen hegoaldeko aldean, Joan Paulo II.a eta Katalunia etorbideek eta Mutiloagoiti eta Maria Lacunza kaleek mugatzen dute. Plazako lanak 2015ean esleitu zitzaizkion Arian Construcción y Gestión de Infraestructuras SAri, 963.617,99 euroan (BEZa kanpo). Enpresa hori hartzekodunen konkurtsoan sartu zenez, lanak Excavaciones Fermín Osés SLk amaitu zituen, 769.171,00 euroko aurrekontuarekin (BEZa kanpo). TYM Asociados Taller de Arquitectura SLk proiektua idatzi eta obra zuzendu zuen. Proiektuaren jardun-eremuak 19.000 m2 ditu. Plazak 13.000 m2 betetzen ditu, eta beste 6.000 m2 horiek L formako espazio bat osatzen dute, metalezko pergolaren albo batean, non etxebizitza-blokeak eraikiko baitira.
Plazak Gaztelukoaren antzeko neurriak ditu, jolas-gune gisa balio du, baita Alfredo Landa parkea eta Lezkairuko hegoaldea zein Joan Paulo II.a etorbidea eta auzoko ekialdea lotzeko ere. Bertako zorua egiteko harri artifiziala (granitoa imitatzen duen gris artiko koloreko lauza) eta galtzada-harriak (hori, granate eta hormigoi kolorekoak) erabili dira, horiek baitira plaza txertatzen den inguruneko material nagusiak, hartara antzeko multzo bisuala eratuta. Plaza nagusian, egoteko lau eremu daude, jendearen arteko topaketa errazteko; hormigoi armatu moldeatu eta jarraituzko 30 banku eta zurezko 30 banku daude, bai eta egitura metalikoa eta zurezko listoiak dituen pergola bat ere, etorkizuneko merkataritza-gunetik hurbilen dagoen eremuan kokaturik. Egoteko eremuetan landaretzari esker etorkizunean itzala egon dadin diseinatuta dago parkea. Guztira 2.800 m² belardi erein (plazaren azaleraren % 20tik gora) eta 52 zuhaitz landatu dira. Halaber, paseatzeko gune bat sortu da parterre txikien artean.

IRUÑEKO UDAL-PLANEKO ARZ-6KO ZN-10 UNITATEA AMAITZEA

Proiektua: Iruñeko Udal Planeko ARZ-6 Banaketa Eremuko ZN-10ri dagokion garapenaren urbanizazioa
Aurrekontua: 2.257.193,83 euro
Deskribapena: 2017an, Iruñeko Udal Planeko ARZ-6 Banaketa Eremuko ZN-10ri dagokion garapenaren urbanizazioa amaitu zen. Zaragoza etorbidearen hego-ekialdeko eremuan dago, Aranguren Ibarraren kalearen, Guadalupe plazaren eta  Gariton  izeneko eremuaren artean. Honorato-Martín-Sánchez SLPk, Desarrollos Urbanos Sostenibles Iruña SLk, Ángel Abal Saletak eta Bingen Loinaz Bordonabek osatutako lantaldeak idatzi zuen proiektua. Construcciones Mariezcurrena enpresa izan zen obren adjudikazioduna; puntu gehien lortu zuen, bai proposamen teknikoari bai ekonomikoari zegokienez. Adjudikazio-aurrekontua 2.257.193,83 euro da (BEZa kanpo).
Lanon ondorioz hiri-bilbean sartu ziren Iberdrolaren lehengo lurzatia (Aranguren Ibarra kalearen eta Guadalupe plazaren artean zegoena) eta aldameneko beste bilbe batzuk. Aranguren Ibarra kalea oinezkoendako egin zen, Ana de Velasco eta Zolina kaleak luzatu ziren, eta Extremadura kalearen ibilbidea aldatu. Era berean, zeharbide berri bat sortu zen, Guadalupe plazaren ibilbidearekiko paraleloan, Sadar estadioaren mendebaldeko muturrarekin bat egiten duena. Urbanizatu beharreko azalera 25.782,05 m2 zen, eta atera ziren lurzatietan 255 etxebizitza eraiki zitezkeen, babes-etxebizitzetarako erreserbatutako lurzati bat barne. Espazio libreak eta oinezkoendako eremuak, hauek dira: bulebar berri bat eta Aranguren Ibarra kalearen gaineko oinezkoendako pasealekua (baldosa hidraulikozko zoladura eta lauzak ditu, eta horrek bide-izaera galtzea dakarkio), eta parke berria edo Guadalupe plaza, lehengoan oinarrituta (zoladura baldosa hidrauliko eta zolarrizkoa da; kautxua dago haurrendako jolasguneetan, eta soropila lorategietan).

HILTEGIA ERAISTEA ETA IRUÑEKO UDAL-PLANEKO ARS-3KO S.O-1 UNITATEA BEREIZ IDAZTEA

Proiektua: La Protectora SAren lehengo hiltegiaren lurzatian kokaturiko nabeak eta etxebizitzak eraistea (Iruñeko Udal Planeko ARS-3ko S.O-1 unitatea).
Aurrekontua: 245.607,19 euro
Deskribapena: 2017an, La Protectora SAren lehengo hiltegiaren lurzatian kokaturiko nabeak eta etxebizitzak eraitsi ziren (Iruñeko Udal Planeko ARS-3ko S.O-1 unitatea). Hiltegiak betetzen zuen lursaila Iruñeko Udalari esleitu zitzaion ARS-3 arearen (Arrosadia-Lezkairu) birpartzelazioan, eta I/S1 unitatearen Iruñeko 7. industrialdeko 2009 katastro-lursailean dago, ARS-3 area-banaketaren barruan. Obren kontratuaren aurrekontua Arrosadia-Lezkairu XVI. UIren kudeaketaren eta urbanizazioaren barruan txertaturik zegoen. Eraikinak antolamendutik kanpo geratu ziren Iruñeko Hiri Antolamenduari buruzko Plan Orokorraren hiri-plangintzan; izan ere, eremuak beste erabilera bat hartu zuen: parke bat, berdegune batez hornitua, jarduera ekonomikoak eta bide bat. Birpartzelazioaren ondorioz egin beharreko hustuketa luzatu egin zen denboran La Protectora SAk eta Vacuno de Navarra SLk beste kokapen bat zehaztu arte. 2016an, urte bukaeran, eskuratu zituen Udalak lurzoruak eta instalazioak.
Eraispen-lanak Construcciones y Excavaciones Erriberri SLri esleitu zizkioten, 245.607,19 euroan (BEZa kanpo). Iruñeko Udal Planaren ARS-3ko S.0-1 unitateko separataren idazketa ere adjudikatu zen, eremu hori plangintzarekin bat etorriz proiektatzeko. Sortzen den espazio librean parke bat, bide bat eta jarduera ekonomikoetarako gune bat eginen dira. Parkea 13.321,37 m2 izanen da luze-zabal, eta Plan Partzialaren aurreikuspenekin bat ondoko landa-eremuko zati gisa moldatuko da. Ipar aldean egin beharreko esku-hartzeetan tokiko jatorrizko topografia berreskuratuko da, behin bertan dauden eraikinak eraitsi eta gero, eta belardi bat landatuko da bertako zuhaitz sorta batekin batera. Asmoa da, hain zuzen, bertako espazioak bat egin dezan ondoko magaletako landa-irudiarekin, hiri-altzaririk gabe eta oinarrizko ureztatze-sistema jartzea aurreikusita. Hori horrela, berriz oihaneztatutako eremua izanen da, natura-tratamendu batez hornitua. Behin mendiko hasierako sekzioa berreskuratu eta magaleko goiko geruzan behar zen lurra gehituta, loregintza eta zuhaizgintzako esku-hartzeak honetara mugatuko dira: zuhaitzak landatuko dira parkeak eta mendiaren ondoko eremuek bat egiten duten lerroetan barna, gainerako espazioa garbi utzirik, bereziki parkea ekialdetik inguratzen duen bidea.

GELTOKI PROIEKTUA. LEHENGO AUTOBUS-GELTOKIKO LEIHATILEN ETA TABERNAREN EREMUA ERABERRITZEA

Proiektua: Lehengo autobus-geltokiko leihatilen eta tabernaren eremua eraberritzea
Aurrekontua: 683.471,63 euro
Deskribapena: Iruñeko autobus-geltoki zaharreko leihatilen eta kafetegiaren eremua eraberritzeko proiektua Geltoki proiektua abian jartzeko lehen urratsa da. Proiektuak ekonomia sozial eta solidarioko lantegi bihurtu nahi du eremu hori. Esku-hartzearen bidez lokaletan baimendutako jardueretan aritzeko behar diren instalazioak jarriko dira gehienbat. Beste elektrizitate-hargune independente bat jarriko da leihatilen eta tabernaren gunean. Lokalean aireztapen-instalazioa ezarri eta berokuntza-instalazioa aldatuko da errendimendu hobea lortze aldera. Horrez gain, eraikinaren gainerakoaren jardun-eremu osoa sektorizatuko da; horretarako, sarrera eta irteera berri bana eginen da Tutera kaletik eta komunak aldatuko dira, bai eta fatxadako arotz-lan guztiak ere.
Lanak 798.541,46 euroan (BEZa barne) lizitatu ziren, eta Tokiko Gobernu Batzarraren 2016ko urriaren 4ko erabakiaren bidez adjudikatu zitzaizkion, 683.471,63 euroan (BEZa barne), Construcciones Mariezcurrena SLri.

HIRUKOZITARRAK– TRENAREN PARKE TEMATIKOAREN HEGOALDEKO MUGAKO URBANIZAZIOA

Proiektua: Iruñean trenari buruzko parke tematiko bat egitea
Aurrekontua: 348.909,32 euro
Deskribapena: Obraren xedea Iruñean trenari buruzko parke tematiko bat egitea da. Honako hauek jasotzen ditu: tren-zirkuitua osatzeko trenbideak eta trenbide-parkea itxuratzeko oinarrizko osagarri guztiak (tunelak, zubiak...), eta parkeak izanen dituen eraikinendako (eraikin nagusia eta bagoi-tokia) zimendua, zolatak eta drainatzea. Eraikinen proiektuak ondorengo faseetan garatuko dira. Urbanizazioa ur-hornidura, saneamendua, ureztatzea, instalazio elektrikoa eta hiri argiteria harguneendako beharrezko instalazioekin osatuko da.
Lanak 412.959,31 euroan (BEZa barne) lizitatu ziren, eta Tokiko Gobernu Batzarraren 2016ko azaroaren 17ko erabakiaren bidez adjudikatu zitzaizkion, 348.909,32 euroan (BEZa barne), Excavaciones Fermín Osés SLri.

AUTOKARABANETARAKO ZERBITZUGUNEA IRUÑEKO TRINITARIOS MEANDROAN

Proiektua: Autokarabanetarako zerbitzugunearen urbanizazio-proiektua Iruñeko trinitarios meandroan
Aurrekontua: 402.818,24 euro
Deskribapena: Urbanizazio-proiektuaren xedea autokarabanetarako zerbitzugunean gauzatzeko aurreikusitako lanak zehaztea da. Proposatutako lurzatiak 50 m x 50 m-ko itxura karratua du. Muga hauek ditu: iparraldean, Biurdana bidearekin; ekialdean, Gipuzkoa etorbidearekin; mendebaldean, suhiltzaileen eraikinarekin, eta hegoaldean, iragaitzazko bidarien aterpetxearekin. Iparraldeko lurzatia 8,50 m zabaleko zerrenda batek bereizten du espaloitik (parkera bideratuta), eta 16 metroko zerrenda batek (hau ere parkera bideratuta), berriz, ekialdeko aldean. Sarbidea Biurdana kaletik egiten da, suhiltzaileen eraikinetik hurbilen dagoen ertzean. Behar diren azpiegitura guztiak ditu lurzatian. Aldirietako aparkaleku gisa erabiltzen zen; erreiak asfaltatuta eta zabor-legar trinkotuzko aparkatzeko eremuak zituen, ur-bilketarik gabe. Proposamenean sarbidea (sarrera eta irteera) toki berean dago, baina egokitu beharreko aparkatzeko tokiek behar zituzten neurrietara doituta. Aparkaguneak lau alboetan kokaturik daude, perimetroa osatuz, eta, baita lerro bikoitzeko erdiko tartean ere. Lurzatiek 28 m2-ko azalera dute, eta 7 x 4 m-ko neurriak. Lanen bigarren fasean berdeguneak egin ziren, aparkalekua kanporantz isolatzeko eta barnealdea atseginago izan dadin. Kameren bidez zainduko da aparkalekua.
Lehen faseko lanak 249.942,26 euroan (BEZa barne) lizitatu ziren, eta Tokiko Gobernu Batzarraren 2016ko azaroaren 15eko erabakiaren bidez adjudikatu zitzaizkion, 231.196,59 euroan (BEZa barne), Apezetxea Anaiak SLri.
Bigarren faseko lanak 171.622,24 euroan lizitatu ziren, eta Tokiko Gobernu Batzarraren 2017ko ekainaren 20ko erabakiaren bidez adjudikatu zitzaizkion, 135.520 euroan (BEZa barne), Apezetxea Anaiak SLri.

MENDILLORRIN ZUREZ ERAIKITAKO KONTSUMO IA HUTSEKO ZUZKIDURA-ERAIKINAREN PROIEKTUA ETA OBRA, ETA URBANIZAZIOA

Proiektua: Mendillorriko energia-kontsumo ia hutseko eraikinaren proiektua eta obra, eta lurzatiaren urbanizazioa
Aurrekontua: 413.961 euro
Deskribapena: Kontratu honen xedea energia-kontsumo ia hutseko zuzkidura-eraikin baten proiektua idaztea da (eraikina zur kontralaminatuzko panelen eta/edo egitura-zurezko bilbadurako eraikitze-sistema erabiliz egin beharko da), eta, ondoren, lanak gauzatu eta zuzentzea. Eraikinen Energia Efizientziari buruzko 2010/31/EB Europako Zuzentarauak eraikin berriak eraikitzeko gutxieneko baldintza batzuk zehazten ditu, beranduenez 2018ko abenduaren 31n ezarri beharko direnak. Iruñeko Udalak eraikin hori egin nahi du, eraikuntza jasangarria sustatzearren. Plegu honetan zehaztutako eraikinak energia-kontsumo ia hutseko eraikinen baldintzak betetzeko behar diren energia-efizientzia mailak lortzea du helburutzat. Iruñeko udalerriko 16 poligonoko 157 lurzatian kokatuko da eraikina. Halaber, Udalak behar diren urbanizazioa eta harguneak egin ditu aipatutako lurzatian.
Eraikinaren proiektuko lanak 326.700 euroan (BEZa barne) lizitatu ziren, eta Tokiko Gobernu Batzarraren 2016ko urriaren 18ko erabakiaren bidez adjudikatu zitzaizkien, 315.587,97 euroan (BEZa barne), Ecohouse Casas Ecológicas SLri eta Egoin SAri.
Urbanizazio-lanak 127.873,44 euroan lizitatu ziren, eta Tokiko Gobernu Batzarraren 2017ko martxoaren 28ko erabakiaren bidez adjudikatu ziren, 98.373,03 euroan (BEZa barne).

LEHEN ZABALGUNEKO MUGIKORTASUN-JARDUERAK

Proiektua: Lehen zabalguneko mugikortasun-jarduerak
Aurrekontua: 551.885,65 euro
Deskribapena: Momentu honetan proposatutako proiektua gauzatzeko orduan, eremua guztiz funtzionala izateko eta, egiten diren aldaketak eginda, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintza egokiak betetzeko behar diren gutxieneko jarduerak egitea hartu behar da kontuan. Proiektua amaitu ondoren, epe bat zabalduko da, hartutako neurrien irismena baloratu ahal izateko. Halaber, une honetan inbertsio handia egitea dakarren berrurbanizazio osoa baztertuko da; hori horrela, irtenbide itzulgarriak aukeratuko dira, doikuntzak eta aldaketak egin ahal izan daitezen.  Egikaritze-proiektu honi jardun-eremu hau dagokio: I. zabalguneko kaleak Armadaren etorbidetik, Navas de Tolosa, Basotxo kalea, Takonera kalea, Hiru Erregeen biribilgunea Sarasate pasealekuarekin bat egin arte, Yanguas y Miranda kalea, Aita Moret kalea, Sandoval kalea, José Alonso kalea eta Julián Arteaga kalea, baita II. zabalguneko kaleek inguratzen duten poligonoa ere, honako hauek mugatua: San Ignazio etorbidea, Sarasate pasealekua, Yanguas y Miranda kalea, eta Oliveto kondea, non honako hauek dauden: Lotura kalea eta plaza, Alondegi, Antso Nagusia, Lizarra, García Castañón, Fernández Arenas, García Ximénez eta Tutera. Nafarroa Beherea etorbidearen eta Paulino Caballero kalearen arteko elkargunea ere aldatzen da, eta beste bi autobus-geraleku gehiago jarriko dira Amaia kalean eta Zaragoza etorbidean. II. zabalguneko kaleetan araututako aparkatze arautuaren araubidea aldatu baino ez da eginen, eta gune urdinetik gune berdera aldatuko da, egoiliarrendako erreserbatuta, alegia. Nafarroa Beherea etorbidearen eta Paulino Caballero kalearen arteko elkargunean, berriz, Paulino Caballero kaletik jaisten diren hiri-autobusak ezkerretara biratu ahal izateko behar diren aldaketak zehaztu dira.
Obra hori 3 lotetan egin da. Lizitazioaren prezioa, guztira, 551.885,65 euro izan zen ( BEZa barne ). Construcciones y excavaciones Erriberri SL enpresa gauzatu zuen.

ETXEBIZITZETAN ETA BESTE HIGIEZIN BATZUETAN KONPONKETAK ETA ERREFORMAK EGITEKO HORNITZAILEAK HAUTATZEKO ESPARRU-AKORDIOA

Proiektua: Iruñeko Udalaren etxebizitza, eraikin eta bestelako higiezinetan konponketak eta erreformak egiteko, bai eta bestelako zerbitzuak emateko ere, hornitzaileak hautatzeko esparru-akordioa
Aurrekontua: 307.011,47 euro 2017an 32 etxebizitza eraberritzeko
Deskribapena: Premia handien duten pertsonei bizitokia emateko arloan, gizarte-larrialdiko egoerak arintze aldera, Udalak 2015ean hartutako neurrietako bat gizarte-alokairuko etxebizitzen atala, udal-etxebizitzak eraberrituz eta egokituz, sortzea izan zen. Hala bada, era horretako lanak egiteko hornitzaileen erregistroa sortzeko oinarri arautzaileak ezarri ziren. 2017an, 32 etxebizitza eraberritu ziren guztira; esparru-akordioan parte hartutakoetatik hautatutako 20 eraikuntza-enpresak parte hartu zuten lan horietan. Ekitaldian 307.011,47 euro bideratu dira horretara.
Hona hemen eraberritutako etxebizitzak:

NAZARIO CARRIQUIRI ZEHARKALEA 4, 4. C
SANTA LUZIA PASEALEKUA 62, 2. B
SANTA LUZIA PASEALEKUA 74, 2. B
GARDE 10, 3. EZK.
GARDE 18, 3. EZK.
GARDE 18, 4. ESK.
GARDE 20, 1. EZK.
GARDE 20, 1. ESK.
GARDE 20, 2. ESK.
JARAUTA 43, 1. A
JARAUTA 43, 1. B
JARAUTA 43, 1. C
JARAUTA 43, 1. D
JARAUTA 43, 3. A
JARAUTA 43, 3. B
JARAUTA 43, 4. A
JARAUTA 43, 4. B
MAITEMINDUEN PASEALEKUA 33 BIS - 2
URROBI IBAIA 16-18
ERRIBERRI 28, 1. ESK.
SAN PEDRO 25, 2. ESK.
SAN PEDRO 35, 1. ESK.
MARCELO CELAYETA 116, 2. EZK.
MARCELO CELAYETA 116, 2. ESK.
MARCELO CELAYETA 118, BEH. EZK.
MARCELO CELAYETA 118, BEH. ESK.
MARCELO CELAYETA 120, 1. EZK.
MARCELO CELAYETA 120, 2. EZK.
MARCELO CELAYETA 120, 2. ESK.
MARCELO CELAYETA 122, 1. EZK.
MARCELO CELAYETA 122, 1. ESK.
MARCELO CELAYETA 124, 2. ESK.

ESPAZIO PUBLIKOAK ERABERRITZEKO LANETARAKO ESPARRU-AKORDIOA

Proiektua: Espazio publikoetan zenbait lan egitea
Aurrekontua: 920.084,26 euro

    1. BLAS DE LASERNA

XEDEA: Errodatze-geruza fresatzea eta asfaltatzea
LIZITAZIOA: 49.240,03 euro
OBRAREN HASIERA-DATA: 2017ko azaroaren 6a
BUKAERA-DATA: 2017ko azaroaren 8a
ESLEIPENDUNA: ASFALTOS DE BAZTAN SA
ESLEIPENA: 43.326,12 euro.

    1. ABIADURA-MUGAGAILUAK

XEDEA: Abiadura-mugagailuak jartzea hiriko zenbait tokitan
LIZITAZIOA: 29.361,91 euro
OBRAREN HASIERA-DATA: 2017ko azaroaren 8a
BUKAERA-DATA: 2017ko azaroaren 10a
ESLEIPENDUNA: Obras y Servicios Urgentes (OBYSUR)
ESLEIPENA: 27.519,60 euro

    1. MAGDALENA

XEDEA: Errodatze-geruza fresatzea eta asfaltatzea. Magdalenako zubia eta aldameneko eremuak
LIZITAZIOA: 74.905,57 euro
OBRAREN HASIERA-DATA: 2017ko azaroaren 12a
BUKAERA-DATA: 2017ko azaroaren 16a
ESLEIPENDUNA: Asfaltos de Biurrun SL
ESLEIPENA: 73.946,73 euro

    1. ITURRAMA

XEDEA: Iturrama kaleko errodatze-geruza fresatzea eta asfaltatzea
LIZITAZIOA: 54.293,90 euro.
OBRAREN HASIERA-DATA: 2017ko azaroaren 14a
BUKAERA-DATA: 2017ko azaroaren 17a
ESLEIPENDUNA: Excavaciones Fermín Osés SL
ESLEIPENA: 50.860,11 euro

    1. AROSTEGI

XEDEA: Arostegi etorbideko errodatze-geruza fresatzea eta asfaltatzea
LIZITAZIOA: 54.567,49 euro
OBRAREN HASIERA-DATA: 2017ko azaroaren 19a
BUKAERA-DATA: 2017ko azaroaren 21a
ESLEIPENDUNA: Convial Aglomerado SL
ESLEIPENA: 53.119,01 euro

    1. A. LANDABEN KALEA

XEDEA: Landaben A kalean, San Jorgerako noranzkoan, errodatze-geruza fresatzea eta asfaltatzea
LIZITAZIOA: 68.493,24 euro
OBRAREN HASIERA-DATA: 2017ko azaroaren 11
BUKAERA-DATA: 2017ko azaroaren 13a
ESLEIPENDUNA: Asfaltos de Biurrun SA
ESLEIPENA: 67.958,04 euro

    1. LANDABEN AUZOA

XEDEA: Landaben auzoan abiadura-mugagailuak jartzea, eta errodatze-geruza fresatzea eta asfaltatzea
LIZITAZIOA: 35.242,77 euro
OBRAREN HASIERA-DATA: 2017ko abenduaren 13a
BUKAERA-DATA: 2017ko abenduaren 15a
ESLEIPENDUNA: Asfaltos de Biurrun SA
ESLEIPENA: 39.879,22 euro.

    1. SADAR

XEDEA: Sadar kaleko errodatze-geruza fresatzea eta asfaltatzea
LIZITAZIOA: 74.776,71 euro
OBRAREN HASIERA-DATA: 2017ko abenduaren 5a
BUKAERA-DATA: 2017ko abenduaren11
ESLEIPENDUNA: Convial Aglomerado SL
ESLEIPENA: 72.587,82 euro

    1. MOREA

XEDEA: Morea errepidean (sarrera) errodatze-geruza goratzea mikroaglomeratua erabiliz
LIZITAZIOA: 61.795,31 euro
OBRAREN HASIERA-DATA: 2017ko abenduaren 12a
BUKAERA-DATA: 2017ko abenduaren 15a
ESLEIPENDUNA: Convial Aglomerado SL
ESLEIPENA: 70.033,80 euro.

2.1. BIDE-LOTURAK
XEDEA: Zangoza kalearen eta Vianako Printzea kalearen arteko eta San Fermin kalearen eta Erriberri kalearen arteko lotura. Aipatutako bidegurutzeetan dagoen espaloiaren jarraipena egitea.
LIZITAZIOA: 55.352,82 euro
OBRAREN HASIERA-DATA: 2017ko azaroaren 8a
BUKAERA-DATA: 2017ko azaroaren 24a
ESLEIPENDUNA: Excavaciones Fermín Osés SL
ESLEIPENA: 44.642,82 euro

2.2. AROSTEGI ETORBIDEA
XEDEA: Arostegi etorbideko 19 eta 21 zenbakietako eraikinen inguruan oinezkoen eta ibilgailuen gunea hobetzea.
LIZITAZIOA: 37.096,56 euro
OBRAREN HASIERA-DATA: 2017ko azaroaren 9a
BUKAERA-DATA: 2017ko azaroaren 24a
ESLEIPENDUNA: Construcciones y Excavaciones Erri Berri SL.
ESLEIPENA: 36.485,46 euro

2.3. ARANTZADIKO INGURUNEA
XEDEA: Bide horretako eta beste osagarri batzuetako aparkalekuak definitzea. Arantzadiko Ingurunea kaleko aparkalekuak antolatzea.
LIZITAZIOA: 30.625,79 euro
OBRAREN HASIERA-DATA: 2017ko azaroaren 13a
BUKAERA-DATA: 2017ko azaroaren 24a
ESLEIPENDUNA: Lacunza Hermanos SL
ESLEIPENA: 37.216,20 euro

2.4.- ARGI-ESKAERAK
XEDEA: Oinezkoendako igarobideetako argi espezifikoak eta kable elektrikoa kentzea. Argiztapenarekin lotutako jarduerak.
LIZITAZIOA: 42.830,97 euro
OBRAREN HASIERA-DATA: 2017ko azaroaren 14a
BUKAERA-DATA: 2017ko azaroaren 29a
ESLEIPENDUNA: Lacunza Hermanos SL
ESLEIPENA: 42.257,50 euro

 

2.5.- UNEAN UNEKO ZOLATZE-JARDUERAK
XEDEA: Zoladura aldatzea Martin Azpilikueta kaleko eremu batean eta espaloia handitzea Cuatro Vientos Institutuaren eremuan. Unean uneko zolatze-jarduerak.
LIZITAZIOA: 11.147,17 euro.
OBRAREN HASIERA-DATA: 2017ko azaroaren 24a
BUKAERA-DATA: 2017ko abenduaren 12a
ESLEIPENDUNA: Guillén Obras y Proyectos SL
ESLEIPENA: 10.452,28 euro

2.6. LOREGINTZA ETA ZUHAIZGINTZAREN ARLOKO JARDUERAK
XEDEA: Loregintza eta zuhaizgintzaren arloko jarduerak. Olatzeko Kontzejua kalea, Iruñerria kalea, Raimundo Lanas kalea, García Leoz kalea, Patxi Larrainzar ikastetxe publikoa
LIZITAZIOA: 54.767,38 euro
OBRAREN HASIERA-DATA: 2017ko azaroaren 29a
BUKAERA-DATA: 2017ko abenduaren 29a
ESLEIPENDUNA: Construcciones y Excavaciones Erri Berri SL
ESLEIPENA: 52.957,04 euro

2.7. URETAKO KALEA
XEDEA: Uretako kaleko zoladura berritzea
LIZITAZIOA: 77.759,21 euro
OBRAREN HASIERA-DATA: 2017ko abenduaren 1a
BUKAERA-DATA: 2017ko abenduaren 28a
ESLEIPENDUNA: Construcciones y Excavaciones Erri Berri SL
ESLEIPENA: 76.250,03 euro

4.1. LOREGINTZA ETA ZUHAIZGINTZAREN ARLOKO JARDUERAK
XEDEA: Loregintza eta zuhaizgintzaren arloko jarduerak. Olatzeko Kontzejua kalea (Mendillorri), Ororbia kalea (Txantrea), Iruñerria kalea (Txantrea), Raimundo Lanas oinezkoendako pasealekua (Arrotxapea), García Leoz kalea (Azpilagaña). Jardinera Patxi Larrainzar ikastetxe publikoan
LIZITAZIOA: 43.911,18 euro
OBRAREN HASIERA-DATA: 2017ko azaroaren 29a
BUKAERA-DATA: 2017ko abenduaren 29a
ESLEIPENDUNA: URBASER SA
ESLEIPENA: 23.455,74 euro

4.2. KOLORETAKO AUZOAK
XEDEA: Koloretako auzoak. Auzoetako lorategiei kolorea ematen dien landaretza ezartzea
LIZITAZIOA: 90.698,96 euro
OBRAREN HASIERA-DATA: 2017ko azaroaren 28a
BUKAERA-DATA: 2017ko abenduaren 28a
ESLEIPENDUNA: URBASER SA
ESLEIPENA: 59.872,32 euro

4.3. LORATEGIAK NATURALIZATZEA
XEDEA: Lorategiak naturalizatzea. Bertako flora eta faunako interesguneak sortzea, eta jolaserako, fruitu txikiak biltzeko, behatzeko zein lasaitasunerako aukerak sortzea.
LIZITAZIOA: 60.277,67 euro
OBRAREN HASIERA-DATA: 2017ko abenduaren 1a
BUKAERA-DATA: 2017ko abenduaren 30a
ESLEIPENDUNA: EULEN SA
ESLEIPENDUNA: 37.264,42 euro

MENDILLORRIN HIRI-IGOGAILU BAT JARTZEA

Proiektua: Mendillorri auzoan hiri-igogailu bat jartzea
Aurrekontua: 817.440,69 euro
Deskribapena: Mendillorri auzoan hiri-igogailu bat ezartzea, eta igogailura daramaten bideak egokitzea, bide irisgarriak izan daitezen. Auzoko beheko aldeko Badostaingo Kontzejua eta Etxalazko Jaurerria kaleen elkargunearen eta goiko aldeko Badostaingo errepidearen artean dagoen 18,5 metroko desnibela gaindituko du igogailuak. Azpiegitura hau Media Lunako, Urdanoz multzoko edo Etxabakoitzeko igogailuen tankerakoa da: igogailua barne hartzen duen dorre exentu bat eta pasarela bat goiko aldean igogailutik ateratzeko. Beheko aldean, igogailurako sarrera-bidean beirazko markesina estali bat paratu da, ezpondaren ondoan. Igogailuak 22 lagun hartzeko edukiera izanen du, eta haren barruko kabinaren neurriak 1,65 x 1,95 metrokoak izanen dira. Ibilbidea 11 segundoan eginen du, eta horri gehitu beharko zaio erabiltzaileek sartu eta ateratzeko behar duten denbora.
Lanak 966.693,32 euroan lizitatu ziren, eta Tokiko Gobernu Batzarraren 2017ko irailaren 26ko erabakiaren bidez adjudikatu zitzaizkion, 817.440,69 euroan (BEZa barne), Guillén Obras y Proyectos SLri. Obrak azaroaren 22an hasi ziren.

LEZKAIRUKO 3. FASEKO AKATSAK ZUZENDU ETA KONPONTZEA

Proiektua: Lezkairuko 3. faseko akatsak zuzendu eta konpontzea
Aurrekontua: 561.336,93 euro
Deskribapena: Lezkairuko 3. faseko akatsak zuzendu eta konpontzeko lanak 2016ko azaroan esleitu zitzaizkion Construcciones y Obras Victorino Vicente SLri, 561.336,93 euroan (BEZa kanpo), eta 2017. urtean zehar gauzatu ziren. Lanok, gehienbat, honako hauek izan ziren: espaloi, ertz eta bideetako zoladurak birjartzea; egituretako pitzadurak konpontzea; lorategiak birjartzea; galeriako akatsak konpontzea, eta konponketak egitea hiri-igogailu panoramikoan. Zuzentzeko lanak lau bloke hauetan sartzen dira: zoladura, loregintza, galeria eta hiri-igogailua.

BESTE LAN BATZUK

Plangintza. Hiria berritzeko plangintza-lanaren barruan, 2017an bi kontratu hauek landu eta lizitatu ziren: XIX. UIren (Milagrosa auzoa ) Hiri Antolamendurako Plan Berezia idazten laguntzeko kontratua eta HJPB egin bitartean gauzatu beharreko herritarren parte-hartze prozesua egiteko kontratua, hura ezagutarazteko eta herritarren iradokizunak bideratzeko.
Abiadura handiko trena. Abiadura Handiko Trenaren Partzuergoak Hirigintza Gerentziari egindako kudeaketa-mandatua betez, 2017an izapidetzen ari diren dokumentuekin lotutako guztiaz arduratu gara: Birpartzelazio-proiektua, Urbanizazio-proiektua eta Xehetasun-azterlana. Halaber, aldi horretan, Hirigintza Gerentzia NASUVINSArekin elkarlanean aritu da, Udalez Gaindiko Eragineko Plan Sektorialaren egoerari eta bideragarritasunari buruzko txostena egiteko.
Eraispenak. Iruñeko Ximénez de Rada kaleko 3an eta Monjardin kaleko 1ean kokatutako eraikina eta aurrexistentziak eraistea. Lan hori Construcciones y Excavaciones Erri-Berri SLri esleitu zitzaion eta 61.903,90 euroko kostua izan zuen (BEZa barne). Gainera, Belosoko Aldapa kaleko 1ean dagoen txaleta (Belotxi txaleta) eraisteko lanak ere amaitu ziren; 2017ko azaroan hasi ziren. Eraisteko lanak Mariezcurrena enpresari esleitu zitzaizkion, 187.181,19 euroan (BEZa kanpo). Enpresak txaleta eraisteko lanak egiteaz gain, urbanizazio-lan gehigarriak ere egin zituen; hau da, baranda baten bidez perimetroa ixtea eta Belosoko Aldapa kaleko errematea berriz zolatzea.
Azpilagaña IPn komunak berritzea. Dauden komunak funtzionaltasunari (erabilera eta irisgarritasuna), segurtasunari eta bizigarritasunari buruzko oraingo eskakizunetara egokitzeko lanak. Lanak 105.197,50 euroan (BEZa barne) esleitu zitzaizkion Reforma de baños en CP Azpilagaña ABEEri.
Gazteriaren Udal Unitatea. Gaztediaren Etxeko 0. eta 4. solairuetan bi lokal Gazteriako Udal Unitatearendako egokitzeko lanak. 0. solairuan, espazioa berrantolatzea eta, gainerako bulegoak bezala, kristalezko itxiturako beste bulego bat egitea proposatu da. 4. solairuan, bi bulego gehiago egin dira (kristalezko itxiturarekin), zorua material jarraituz estali da eta margotu da. Bi solairuetan instalazio elektrikoa berritu da eta bero-ponpadun aire-girotze unitateak ezarri dira. 4. solairuan, ahots eta datuetako sare korporatiboa ezarri da. Lanak 150.508,05 euroan lizitatu ziren eta 118.580 euroan esleitu zitzaizkion Ingeman SLri.
Trinitarios parkearen barruko kotxetegia. Behe solairuko eraikin txiki bat egitea parkeko lokomotor txikiak eta bagoiak (e 1/10) gorde eta konpontzeko. Horretarako, helburu hori lortzeko behar diren elementu fisikoak eraiki eta ezarriko dira, baita haren instalazioak zein inguruan jarri beharrekoak ere, espedientean eta instalazioei buruzko eranskinean (ur-hornidura, saneamendua, ureztapena, instalazio elektrikoa eta argi publikoak) jasotako proiektuan adierazitakoari jarraikiz. Lanak 56.967,79 euroan lizitatu ziren, eta 48.770,73 euroan esleitu zitzaizkien Erki Construcción Sostenible SL eta Visanca enpresei.