Udaleko osoko bilkura

Zer da

Iruñeko Udaleko Osoko Bilkura herritarren ordezkaritza politiko gorena duen organoa da, toki-gobernuari dagokionez.

Iruñeko 26 zinegotziek eta alkateak osatzen dute. Alkatea da saio guztien mahaiburua.

Ikusi kideak 

Osoko Bilkuraren erregelamendu organikoa

 

Zereginak

Toki Erakundeen Gobernua Modernizatzeko 57/2003 Legearen 122. eta 123. artikuluek jasotzen dituzten Udalbatzaren zereginak. Besteak beste, hauek:

  • Udalaren aurrekontuak onartzea
  • Gobernu-organoak kontrolatzea tea fiskalizatzea
  • Ordenantzak eta arauak onartzea eta aldatzea 
     

Egutegia

Hileko lehen ostegun guztietan ohiko saioa egiten du Udalbatzak, 16:30ean, jaiegunetan edo oporretan izan ezik. Horrelakoetan, hurrengo egun baliodunera arte atzeratzen da saioa.

Alkateak eskubidea du ohiz kanpoko bilera-deialdia egiteko, arrazoi justifikaturen bat dela medio.

Gai-zerrenda

Aktak eta emanaldiak