BARNEKO INFORMAZIO SISTEMA. BARNEKO INFORMAZIO SISTEMA KUDEATZEKO PROZEDURA
Kanal honen xedea da sektore publikoan edo pribatuan lan egiten duten informatzaileengandik bildutako informazioak jasotzea, izapidetzea eta horien jarraipena egitea, baldin eta Iruñeko Udaleko, Hirigintza Gerentziako, Iruña Biziberritzen SA., Comiruña SA eta Gayarre Antzokia Udal Fundazioko
lan- edo lanbide-arloko arau-hausteei buruzko informazioa jaso badute. Hona hemen zein arau-hauste salatzen ahal diren (Zer salatu dezaket?) eta nork salatzen ahal dituen (Nork egin dezake salaketa?)
Barneko Informazio Sistema komunikazioak jasotzeko barne-kanalak eta informazioak kudeatzeko prozedurak osatzen dute, eta Barneko Informazio Sistemaren arduradunaren agindupean funtzionatzen du.
Xedea da arau-hausteei eta ustelkeriaren aurkako borrokari buruzko informazioa ematen duten pertsonak babesteari buruzko otsailaren 20ko 2/2023 Legearen 3. artikuluan aipatzen diren pertsonek ezagutzen dituzten jokabide irregularren berri eman ahal izatea. Era berean, horien jarraipen eraginkorra egiten dela zaintzen du, independentzia, konfidentzialtasuna eta segurtasuna erabat bermatuz.
Gainera, eta Barneko Informazio Sistemaren Erregelamenduaren xedapen gehigarriaren arabera, salaketen barne-kanala da Iruñeko Udalak Iruzurraren Aurkako Batzordearen eskumenekoak diren arau-hausteen salaketak egiteko gaitu duen baliabidea. Batzorde hori Next Generation EU programa europarra kudeatzeko Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia planaren esparruan onetsi zen.
Salaketa bidali baino lehen, egiaztatu zehatz-mehatz zer salatzen ahal den, nork egiten ahal duen eta nola egiten ahal duen izapidea.
Nola eta non egin dezaket salaketa?
2/2023 Legean aurreikusitako arau-hausteren baten berri duen pertsonak honako bide hauetako baten bidez jakinarazten edo salatzen ahalko ditu gertakariak:
- Ahal dela idatziz, intranetean eta Iruñeko Udalaren web atarian eskuragarri dagoen Barneko Informazio Kanalaren bidez (Formularioa).
- Posta elektronikoz: canaldedenuncias@pamplona.es
- Posta arruntaren bidez, posta-helbide honetara: Barneko Informazio Kanala. Iruñeko Udala, Barneko Informazio Sistemaren arduradunaren departamentua, Udaletxe plaza, zk.g., 4. solairua - 31001 Iruña.
- Telefonoz: (+34) 948 420 177
- Aurrez aurreko bilera baten bidez. Bilerarako hitzordua aurrez eskatu beharko da (+34) 948 420 177 telefonoan. Eskaera egin ondoren, informatzaileari gehienez ere 7 egun balioduneko epean emanen zaio hitzordua.