Smartcity

Iruñeko Udalak Smart City estrategia diseinatu du, informazio- eta komunikazio-teknologiak gure hirian sustatze aldera, betiere kudeaketa eta, horrenbestez, herritarren bizi-kalitatea hobetzeari begira.

Estrategia Udaleko alor ezberdinen artean jorratu da, eta elkarlanean aritu da, halaber, Udalarekin harremana duten beste hainbatekin, hala nola zerbitzu-hornitzaile, erabiltzaile eta abarrekin, sektore pribatuko ordezkari kualifikatuekin eta, batik bat, ezagutza-arloko esparruko jendearekin. Estrategia hori Hiri Adimentsuen Espainiako Sareak proposatutako lanean kokatzen da. Izan ere, Iruña sare horren hiri fundatzaileetako bat da, eta zuzendaritza-batzordean dago.

Iruña Smart City planak gure hiriaren erronkak eta aukerak identifikatzen ditu, betiere kontuan harturik hala aurreko ezagutzak eta testuingurua nola Iruñean jarduten duten eragileen kezkak eta Iruñearekin aldera daitezkeen beste hirietako joerak. Hortik abiatuta, helburu kuantifikagarriak eta horiek lortzeko gauzatu behar diren ekintzak proposatzen dira.

Honako gai hauek jorratzen dira bereziki:

  • Bizi-kalitatearen hobekuntza
  • Herritarrendako zerbitzua
  • Eraginkortasuna prozesuetan

Dokumentazioa