Milango Ituna

2015eko Milango erakusketan sortutako Hiriko Elikadura Politikako Itunaren sinatzaile da Iruña. Elikadura-sistema bidezkoak eta jasangarriak sortzeko hirien elkarlana sustatzea du xede sare horrek. Milango Ituna ere deitzen zaion hitzarmen horrek kontsumo jasangarria aldarrikatzen du, ikuspegi guztietatik begiratuta, eta elikadura-sistemak garatzeko nazioarteko protokolo bat, mundu osoko hiriak partaide direla eta jasangarritasuna eta justizia soziala printzipio dituela.


Ekimen horren bidez, hau sustatu nahi du Udalak: elikagaiak bertan ekoiztea, hirietatik hurbil; saltegi txikiei laguntzea, elikagai-hondakin gutxiago sortzen saiatzea, eta hobetzea elikagaiak hornitzeko eta banatzeko hirietako sareak.
 

Konpromisoak

  • Lan egitea elikagai-sistema jasangarriak, inklusiboak, erresilienteak, seguruak eta dibertsifikatuak garatzearen alde, modu horretan bermatzeko herritar guztiek janari osasungarria eskuratu dezaketela, betiere eskubideetan oinarritutako ekintza-esparru baten barruan, eta xede hartuta elikagai-hondakinen kantitatea gutxitzea eta biodibertsitatea zaintzea, eta, aldi berean, klima-aldaketaren ondorioak baretzea eta horietara egokitzea.
  • Sustatzea sailen eta sektoreen arteko koordinazioa udaletan eta herrialdeetan, alderdi hauek hobetzeko: elikagaien banaketa eta hornidura, gizarte-babesa, nutrizioa, berdintasuna, elikagaien ekoizpena, hezkuntza, elikadura-segurtasuna eta, azkenik, hondakin gutxiago sortzeko.
  • Koherentzia elikadurari dagozkion udal-politiken eta -programen artean.
  • Elikadura-sistemako sektore guztiak engaiatzea (tokiko autoritateak, erakunde tekniko eta akademikoak, gizarte zibila, ekoizle txikiak eta sektore pribatua barne), elikadura-esparruan politika, programa zein ekimenak garatu, gauzatu eta ebaluatu ditzaten.
  • Berrikusi eta aldatzea hirietan dauden politikak, planak eta arauak, elikadura-sistema bidezko, erresiliente eta jasangarriak sortzen laguntzeko.
  • Hiri bakoitzean, Jarduketa Markoa erabiltzea hiriko elikadura-sistema propioa antolatzeko abiapuntu gisa, eta egindako aurrerabideak partekatzea.
  • Beste hiri batzuen parte-hartzea sustatzea elikadura-politiken aldeko jardunean.