Making Spend Matter proiektuak gastuen analisia ikertzen du, ebaluazio tresna gisa, erosketa publikoaren inpaktua hobetzeko balio dezan, betiere xede hartuta onura ekonomikoa, ingurumenekoa eta soziala edukitzea tokiko ekonomiari eta herritarrei begira. Hori horrela, Ingalaterrako Preston hirian garatutako Jardunbide Egokiak sareko kideei helarazten zaizkie.
Ekimen hau Europar Batasunak finantzatu du, % 70ean, programaren bidez.
Kideak
- Prestongo Udala (Ingalaterra)
- Vila Nova de Farmalicaoko Udala (Portugal)
- Iruñeko Udala
- Schaebeerk-eko Udala (Belgika)
- Bristita-ko Udala (Errumania)
- Koszalin-go Udala (Polonia)
Helburuak
- Gastuen analisia eta kontratazio publikoa erabiltzeko modu berritzaileak ikertu eta garatzea, tokiko ekonomiak gora egin dezan lortzeko.
- Tokiko enpresak animatzea lizitazioetan modu aktiboan parte har dezaten, horrela erakunde publikoak ondasun eta zerbitzuz hornitzeko eta, horrenbestez, lan-aukerak sortzeko eta tokiko herritarrak gaitzeko.
- Gastuen analisia erabiltzea antzemateko zer hutsune dagoen erosketa-zerbitzuetan –jada existitzen diren enpresak hornitu ezin ditzaketenak–, hartara enpresa berriak sortzea bultzatuz, eta, potentzialki, negozio-eredu desberdinak garatuz, hala nola gizarte-enpresak eta kooperatibak. Horrek, halaber, bide emango du enplegu gehiago sortzeko, gaitasunak garatzeko eta soldatak handitzeko, betiere bultzada aktiboa emate aldera bizi-kalitatea hobetzeari.
Jarduketa nagusiak
- Nazioarteko topaketak egitea
- Jardunbide egokiak transferitzeko aukeren gaineko ikerketa egitea
- Hautagaitza lantzea, programaren II. faseari begira