Ernest Hemingwayk Iruñeko eta Iruñerriko txoko guzti-guztiak ezagutzen zituen. Horietako bat Ezkaba mendia zen. ‘The Sun Also Rises’ eleberrian hiriko bastioietan barna egindako ibilaldi batean islatu zuen: “Lautada begiratu genuen. Zuhaitzak, ilara luzeetan, ilun ageri ziren ilargiaren argipean. Gertuen zegoen mendian gora zihoan errepidean auto baten argiak ikusten ziren. Tontorrean gotorleku militarraren argiak ikusi genituen”.
Hemingwayk aipatzen duen gotorlekua Alfontso XII.a gotorlekua da, San Kristobaleko edo Ezkabako gotorlekua izenekin ezagunagoa dena. 1878an eraikia, 1934an kartzela bihurtu zuten, eta 1945. urteko amaierara arte horretarako erabili zen. Kartzela politiko gisa Espainiako Gerra Zibileko kapitulu odoltsuenetariko baten protagonista izan zen. 1938ko maiatzaren 22an 795 preso errepublikarrek bertatik ihes egitea lortu zuten. Denak hil edo berriz harrapatu zituen Frankismoaren errepresioak. Bakarrik hiruk lortu zuten Frantziako mugatik bereizten zituzten 53 kilometroak ibiltzea. Ibilbide luze hori gaur egun GR-225-a da, ihesaren omenez.
Informazio Praktikoa
Ibilbidea: