Gayarre Antzokia eta Hemingway

Hemingwayk Gazteluko Plaza erabat itxita ezagutu zuen. ‘Death in the Afternoon’-en (1932) kexatu zen Gayarre antzokia tokiz aldatu zutelako (1931n Gazteluko plazatik Karlos III.aren etorbidera lekualdatu zuten): “Iruña asko aldatu da; etxebizitza-eraikin berriak eraiki dituzte goi-lautadaren ertzetaraino zihoan azalera lau osoan, eta ondorioz orain ezin dira dagoeneko mendiak ikusi. Gayarre zaharra eraitsi dute eta plaza hondatu dute kale zabal bat irekitzeko zezen-plazaraino”.

Gayarre antzokiaren historia 1841ean hasi zen, orduan ireki baitzituen bere ateak Antzoki Nagusi delakoak egungo Gazteluko plazan. 1903an “Gayarre antzokia” izena hartu zuen, tenor nafar ospetsuaren omenez. 1932ko maiatzaren 3an ireki zituen berriz ere Gayarre antzokiak bere ateak egungo tokian.

Informazio Praktikoa

Helbidea: Karlos III. Etorbidea, 1. 31001 Pamplona - Iruña

Webgunea: //www.teatrogayarre.com/

Ibilbidea:

     Iruña Harresiak dira

     Iruña San Fermin da