Loiolako San Ignazioren monumentua

'Meeting Hemingway in Pamplona’ liburuan, Robert F. Burgess idazleak azaltzen du Hemingway San Ignazio Loiolakoaren estatuaren aurrean gelditu eta esan zuela: “Bera handietako bat izan zen. Halako gizon batek nazio bat salba lezake”.

Hemingwayk Ignazio Loiolakoaren irudia ezagutzen zuen jada hura aipatu baino lehen. Izan ere, George Borrow idazle ingelesak 1843an ‘The Bible in Spain’ liburuan –Hemingwayk ale bat zuen bere liburutegi pertsonalean eta berekin eraman zuen Iruñera bidaiatu zuen lehen urteetan– Ignazio Loiolakoarekiko pasioa adierazi zuen: “Gizon handia izan zen hau, miresgarria eta orbangabea”.

Ignazio Loiolakoa 1521eko maiatzaren 20an zauritu zuten, Iruñean, Gaztelako tropekin batera Ziudadelan hertsi zenean hiriari eraso egiteko, Nafarroako erregeek berreskuratu baitzuten Erresumaren inbasioaren ondoren. Loiolan izandako susperraldian zehar, irakurketak eta meditazioak Lurralde Santura bidaiatzera eraman zuten. 1537an apaiztu eta 1539an Jesusen Konpainia sortu zuen.

Informazio Praktikoa

Helbidea: San Inazio Etorbidea. 31002 Pamplona - Iruña

Webgunea: Iruñako Eskulturak

Ibilbidea:

         Iruña San Fermin da