Yoldi Hotela

‘The Dangerous Summer’ liburuan, Hemingwayk kontatzen du 1953ko sanferminetan ikusi zuela lehen aldiz toreatzen Antonio Ordóñez, Cayetano Ordóñezen semea (el Niño de la Palma, ‘The Sun Also Rises’ eleberrian). Antoniok berak mezu bat bidali zion Hemingwayri Yoldi hotelean elkar ikusteko. Beste toreatzaile batek, Jesús Córdobak, Hemingway hirian barna gidatu zuen Yoldi hoteleraino, eta harekin batera joan zen Ordóñezen logelako ateraino. Une horretan elkarren arteko adiskidetasuna piztu zen, idazlearen heriotza arte mantendu zena. 

1954an Anthony Quinn aktore mexikarrak Yoldi hotelean hartu zuen ostatu. Iruñean zegoen ‘The Magnificent Matador’ filmerako dokumentatzen. Hain zuzen ere Quinn izan zen Hemingwayren ‘The Old Man and the Sea’ eleberriaren telebistarako egokitzapenaren protagonista. Anthony Quinn beste bitan izan zen Iruñean: 1963an Biarritzetik etorri zen autoz, han baitzegoen ‘Behold a Pale Horse’ filma grabatzen Gregory Peck-ekin batera; eta 1999an, ‘Camino de Santiago’ telesaila egin bitartean.

1957an Henry Fonda aktore estatubatuarra Yoldi hotelera heldu zen sanferminak zuzenean bizitzeko. Entzierroaren hainbat argazki egiteko hesian jartzea ere lortu zuen. Henry Fondak ‘Soldier’s Home’ film laburraren sarrera Ernest Hemingway eta haren ‘Soldier's Home’ (1925) ipuina oinarri hartuta egin zuen. 

Henry Fonda 1957an heldu zen Iruñera, haren emazte Alfreda Franchetti eta Jane eta Peter seme-alabekin batera. Jane Fondak, bere lehen memorietan kontatu zuen familia osoak sanferminak tentsio handiarekin bizi izan zituela, Peter-ek entzierroan korrika egin nahi zuelako. Eta egin omen zuen...
 

Informazio Praktikoa

Helbidea: San Inazio Etorbidea, 11. 31002 Pamplona - Iruña

Webgunea: https://www.hotelyoldi.com/

Ibilbidea:

      Iruña San Fermin da