Enzierroa eta Hemingway

“Hau da entzierroa. Zaleei zezenarekin borrokatzeko baimena ematen zaie, baina armarik gabe; Iruñeak sanferminetan zehar ematen dien aukera bat da”. - Ernest Hemingway -

1923ko uztailaren 7an Hemingwayk eta haren emazte Hadleyk espero ez zuten zerbait topatzen dute. Eslava kaleko ostatuko balkoira atera eta ikusten duten jende andanak harritu egiten ditu. Harritu dituen eta Hemingway berehala harrapatzen duen zerbait begiztatu berri dute. Entzierroa da. 1923ko uztailaren 18an idazleak honela zioen: goizero zezen-taldea “kale nagusian barna” heltzen da plazara, gazteak haren aurretik korrika dituela. Talde hori guztia “infernurantz bezala” doa, “harrapatzen saiatzen diren” zezenekin. 

“Giza-uholdetzat” jo zuen 1923ko urriaren 27ko artikuluan, non entzierroaren ibilbidea zehazten baitu: “Egurrezko eskorta luze eta estuari begiratzen zioten denek, hiriaren sarreratik plazaraino zihoanari. Aipatu eskorta hori egurrezko hesi bikoitza zen, kalejoi modukoa, herriko kale nagusian hasten zen eta plazan amaitzen zen; eta berrehun eta berrogeita hamar yardako luzera zuen gutxi gorabehera. Jende anabasa zegoen alde bietan”. 

‘For Whom the Bell Tolls’ eleberrian Robert Jordan protagonistak Tafallako errekete gazte bati tiro egin eta begiratzean zera pentsatu du: “Segur aski zezenen aurrean kalean barna korrika egiten ikusi dut Iruñeko ferian”.

Informazio Praktikoa

Noiz: Uztailak 7tik 14ra.

Ordua: 8:00

Distantzia: 848,6 metroko ibilbidea.

Gutxi gorabeherako iraupena: 2 min.

Webgunea: Enzierroa