ZERBITZUAK ETA SALTOKIAK

Hain zuzen Frantziako Bideko lehen hiria denez, Iruña erromesei zuzendutako zerbitzu askotariko eta ugariengatik nabarmentzen da. Ultreia, erromesei harrera egin eta Donejakue bidea interpretatzeko zentroak behar den informazio guztia eskaintzen du hala erromesaldia planifikatzeko nola Bideari eta horrek Iruñearekin duen loturari buruzko esperientzia-bisita batez gozatzeko.

ERROMESENDAKO ZERBITZUAK ETA SALTOKIAK

ZERBITZUAK MAPAN

-Ikuztegiak

-Masaje- eta fisioterapia-zentroak

-Kontsigna

-Osasun-zentroak

-Farmaziak

-Bideari buruzko berariazko dendak

-Oroigarri-dendak

-Kirol- eta bizikleta-dendak

-Postetxeak

Kontsigna:

Iruñeko autobus geltokiak kontsigna-zerbitzua dauka, 6:30etik 23:00etara dago automatikoki erabilgarri, eta prezioa 4 eurokoa da eguneko, armairu ertainetarako, eta 5 eurokoa, handietarako. Sanferminetan, eskuko kontsigna-zerbitzua ematen da, eguneko 24 orduetan, eta prezioa 5 eurokoa da fardel bakoitzeko. 

Osasun zentroak:

Kontsulta itzazu Nafarroako osasun-zentro eta mediku-kontsultategi guztiak. 

Komunak eta bainuetxeak:

Komun eta bainuetxeen ordutegia. 

Oroigarri-dendak:

Denda eta establezimendu hauek Pamplona Iruña Card (PIC) turismo-txartelera atxikituta daude. Kontsultatu deskontu guztiak hemen.

Bizikletak zaintzea:

‘BiziZ’ Bizikletendako aparkalekuen sarearen udal-zerbitzua

Aparkalekuak ospitaleetan, zezen-plazan, Mendebaldean, Yanguas y Mirandan eta Iturraman; nahiz eta hiriko hainbat auzotatik sakabanatuta egon, Bidetik metro gutxira daude, eta erromes batzuek erabili ohi dituzten turismo-ostatuetatik gertu daude.

Ekipajearen garraioa:

Jacotrans PIC txartelari atxikita dagoen enpresa bat da; ekipajea garraiatzeko zerbitzua eskaintzen dio erromesari, bizikleten transferentzia-zerbitzuaz gain. 'Nunca Caminaréis solos', 'Napoléon Compostellek' (Donibane Garazi - Orreaga tartea) eta Correosek ere eskaintzen dituzte zerbitzu horiek.